Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: White Carters
Tabakalera - (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, EspañaWhite Carters taldea 2023. urtearen amaieran sortu zen Musikeneko ikasgeletan. Zenbait ikaslek funk-talde bat sortzea erabaki zuten, aretoetan, tabernetan, jaialdietan, gaztetxeetan eta abar beren abestiak jendearekin partekatzeko helburuarekin. 2025ean eskaini dituzten kontzertuen artean, Gernikako Lekuek jaialdiko, Logroñoko RioJazz jaialdiko eta Urduñako Musikaren Asteko emanaldiak azpimarra daitezke. 2026. urteari begira, uda hasi aurretik lehen EPa ateratzeko asmoa […]