The Dharma Chain

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

The Dharma Chain Europa osoan zehar zuzeneko emanaldi bakar eta liluragarriak eskaintzeagatik egin da ezaguna. Taldea bere gitarra etereoengatik —batzuetan oldarkorrak—, erreberberazioz bustitako ahotsengatik eta atze-oihal industrialagatik da aitortua. Europan eta Australian bira zabalak egin dituzte, Fusion, Sharpe eta Yonder bezalako jaialdietan parte hartuz. Byron Bayn (Australia) sortua eta gaur egun Berlinen arrakasta handiz finkatua, […]

Zinemagileen arteko elkarrizketak 2026: «Estrany Riu / Strange River muntaketa»

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne. KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan: Apirilaren 14an, Jaume Clareten lehen film luzea den Estrany Riu / Strange River muntaketa izango da ardatza, María Castán eta Meritxell Colell muntatzaileekin batera. Ziklo honek ez du streaming bidezko igorpenik. Zikloaren ekitaldi guztien bideoak 2026ko […]

Euskadiko Orkestra: «Rachmaninoff / Bartok» (Bilbo)

Euskalduna Jauregia - (0C Aretoa) Abandoibarra Etorbidea, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Nikolai Lugansky eta Serge Rakhmaninov nazioartean txalotutako binomioa da. Pianista errusiarrak bere herrikidearen obra bat interpretatzen duen bakoitzean gertakari bat izaten da, eta oraingoan bere partiturarik zailena izango du aurrez aurre, Rakhmaninovek berak, historiako pianistarik onenetako batek, 1909an interprete gisa zuen birtuosismoa erakusteko asmoz idatzi zuen Pianorako 3. Kontzertua. Pianismoaren mugarri honen aurretik, Rakhmaninoven aurreko belaunaldiko maisu Anatoli Liadoven Laku sorgindua poema […]

Zientzia fikziozko kluba (2025-2026): «Espacio revelación»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Zientzia fikzioaren ahalmen literarioan eta beste mundu batzuk sortzeko gaitasunean murgiltzeko kluba. Dinamizatzailea: Joseba Gómez. Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira. Espacio revelación. Alastair Reynolds 2026-04-15   Zerbaitek suntsitu zituen amarantiarrak duela bederatziehun mila urte. Resurgamen, zibilizazio galdu honen jatorrizko planetan, finkatuta dauden giza kolonoentzat, interes zientifiko gutxiko gertakaria da.  

Berrizko Irakurle Kluba: KONTULEKUAK

Berrizko Udal Liburutegia Geltoki, 3, Berriz, Bizkaia, España

Plaza mugatuak: 10 familia inguru gehienez. Umeak, beraientzat erreferentea den heldu batekin etorriko dira. Kultur Etxeko Sarrimendi aretoan izango da (3.solairuan). Berrizko Irakurle Kluba (pdf)

«MIÉRCOLES DE CLUB» irakurketa-kluba: «Érase un río»

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: MÓNICA QUIJANO VARGAS   Asteazkenetako irakurketa klubak bidaia literario bat proposatzen du, non irakurketa partekatuaren abantailak deskubrituko diren. Liburu sorta baten bidez irakurketa hausnartua eta kontzientea egingo dugu, sentimenduak, bizipenak, errealitateak arakatu eta besteekin partekatzeko aukera emango diguna. Liburu bakoitza tresna bat izango da, munduaz dugun esperientzia zabalduko duena, pentsamendu kritikoa eta tolerantzia sustatuko […]

KLUBAK 2026 – KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Barazkijalea»

KMK Liburutegia - Mailegua. Errege-Erregina Katolikoen kaleko egoitza, 16 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025ean KLUBAK programa jarri dute martxan, Ander Izagirreren eta Uxue Alberdiren eskutik irakurketez elkarrekin gozatzeko aukera eman duen ekimena. Horrela, Altza zeharkatu dute Jose Bajoren begiekin, Berbelitzen abezedarioa letreiatu dute, Maddirekin muga gurutzatu dute eta Angela Davisen ondoan pasatako lau egunek inspirazioz bete dituzte. Irakurketez lagunartean gozatzen jarraitu nahi dute eta, horregatik, datorren urtean ere […]

Komiki kluba: «Hodeien gaineko aldean»

Arrasateko Liburutegia Azoka Kalea, 1, Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa, España

Programazioa 2025-2026 Otsailak 11, eguaztena: ‘Zimurrak’, Paco Roca Martxoak 11, eguaztena: ‘Utzi azalari', Ainara Azpiazu "Axpi" Apirilak 15, eguaztena: ‘Hodeien gaineko aldean’, Sandra Garayoa, Bertol Arrieta Maiatzak 13, eguaztena: 'Fun home: familia-istorio tragikomiko bat', Alison Bechdel Ordutegia: 18:00-20:00Koordinatzailea: Amaia Mariezkurrena Klubaren funtzionamendua Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, […]

Irakurketa Txokoa: Miriam Mendoza

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia Nafarroa, 22, Zarautz, Gipuzkoa, España

Gurasoak ere ipuin kontalari Miriam Mendozaren eskutik HAUR LIBURUTEGIA 17:30 EU/ doan / 3-6 urte Edukiera mugatua. Gonbidapenak haur liburutegian banatuko dira 16:00etatik aurrera

GIFT

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

GIFT taldea apirilaren 15ean Dabadaban aretoan arituko da.