«Zepo zapo»

Gezala Auditoriuma Donibane kalea, 2, Lezo, Gipuzkoa, España

Zepo frontean dago, toki arriskutsu batean, trenbidearen erdian zain egoten den bezala. Halako batean, bera bezalako beste bat agertzen da, bera bezalakoa baina desberdina. Beste uniforme bat, beste portaera batzuk, baina bestearekiko beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez aurre. Eta gerra hasten da… Beharbada gerra arraroa izango da. Beharbada pertsonaiek ez dute […]

«Bi baso bat ur» (Geuretik sortuak)

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz. […]

«Trajea»

Sestaoko Musika Eskola Gran Vía 13, Sestao, Bizkaia, España

Txalo Produkzioaken Trajea antzezlanean Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira protagonistak. Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina, zein dira gertakariak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei? Fitxa artistikoa:  Zuzendaritza: Begoña […]

Gasteiz Talent I: apirilak 17

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio Plaza, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Iker Olazabalek zuzentzen duen kontzertuan, kontserbatorioko ikasleek Bandarekin bat egingo dute, musikari belaunaldi berriek beren balioa erakutsiko duten kontzertu bat eskaintzeko. Gasteiz Talent Udal Bandaren eta Jesus Guridi Kontserbatorioaren arteko elkarlanaren emaitza da. Bi erakundeen arteko lankidetza 2004an hasi zen, Bandak eta Kontserbatorioak "Gure bakarlariak" izeneko kontzertuak antolatzen lagundu zutenean. 2009tik aurrera, lankidetza biziagoa izan […]

Bizi ala Iraun 2026: De Ninghures

Tabakalera - (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2026ko Bizi ala Iraun zikloaren barne. De Ninghures-ek musika oinak lurrean eta besoak zabalik egiten dute. Galiziako egungo eszena indartsu eta aberatsaren erreferentziazko bandetako bat dira. Maisutasun musikala eta jarrera ausarta nahasten dituen taldea, abesti bakoitzean bere ahots desberdinekin eta kopla eta melodia herrikoien gaurkotzearekin harritzen duena, eta dantzatzera nahiz hunkitzera gonbidatzen gaituena, Galiziako musika tradizionalaren eta […]

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore: «Zerua lapurtu dute»

Bekoerrota Kiroldegia Lezo, Gipuzkoa, España

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Zerua lapurtu dute ikuskizuna. Laukotea arduratuta dago izarrik ikusten ez duelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko!    

Antzerkia Bultzatuz 2026: «Abduzkioa, ke barbaridad!»

Ibarretxe Kultur Etxea (Iurreta) Bidebarrieta, 4, Iurreta, Bizkaia, España

2026ko Antzerkia Bultzatuz jaialdiaren barne. "Abduzkioa, ke barbaridad!" komedian Marisoli 1967an gertatu zitzaiona kontatzen da. Marisol gizarte atzerakoi eta fededun batean murgilduta bizi da. Mundu honetatik ihes egin nahian, mirariak bilatzen ditu: fedean eta beste dimentsio bateko gizarte aurrerakoietan bilatzen du. Denboran zehar jauziak egingo ditu, 1967tik gaur egunera arteko joan-etorriak eginez.

Manolo Morera: «No me enfado, pero me da coraje»

Campos Elíseos Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Bertendona, 5, Bilbao, Bizkaia, España

Ikuskizun honekin, Manolo Morerak egunerokoan bizi ditugun egoera xume askoren erakusgarri bikaina aurkezten du; haserretu gabe ere amorru pixka bat ematen diguten horietakoa. Patata-poltsak patatak baino aire gehiago izatea, ezkontza-oheko azpiko izara tolestea edo pilula baten tamaina deserosoa dira horren adibide. Etxean, tabernan edo teknologia berriekin lotutako egoera dibertigarrien bidez, inork bezala lortzen du barre […]

El Petit de Cal Eril

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

El Petit de Cal Eril taldea oholtzetara itzuliko da. Apirilaren 17an Dabadaban arituko da.