BLACK SEA DAHU

Dabadaba Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

   

SARA ZOZAYA (Arriaga Antzokia)

Arriaga Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Arriaga plaza, 1, Bilbao, Bizkaia, España

Nerabe taldeko abeslaria bakarka dator disko berriarekin eta abesti bikainekin. Sara Zozaya, Donostian jaioa, akordeoia jotzen hasi zen musika-munduan. 12 urte besterik ez zituela, Piazzollaren lanak jotzetik bere kantak sortzera egin zuen jauzi, gitarraren eta teklatuen laguntzarekin. Gaur egun, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio. 2018ko abenduan atera zuen bere lehen EPa, […]

Ipuin eta narrazio laburren irakurketa kluba (2025-2026): «La isla de los conejos»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Euskaraz nahiz gazteleraz, klasikoak nahiz gaur egungoak. Klub honetan era askotako ipuinetara hurbilduko gara, istorio laburren magiaz eta xarmaz gozatzeko. Dinamizatzailea: Pilar Aizpurua. Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira. La isla de los conejos. Elvira Navarro2026-04-21   Asmatzaile faltsu batek untxiak eramaten ditu uharte batera, inork ezagutzen ez dituen txorien habiak akabatzeko. Gaueko ilunpetan, duela milaka […]

ALBOROSIE & SHENGEN CLAN

Atabal 37, Allée du Moura, Biarritz, Francia

"Alborosie da, dudarik gabe, nazioarteko reggae erreferentzia! "Destiny" diskoa atera eta bi urtera, Pupa Albo opus berri batekin itzuliko da aurten. Alborosie artista ultra emankorra da, 1993tik reggae roots mundua astintzen duena. Roots, rub-a-dub, raggamuffin, dancehall eta dub guztiak reggaearen parte dira, eta inork ez ditu estilo horiek berak adina erreberentzia, poz eta dinamismoz besarkatzen.Betidanik […]

Helduentzako irakurketa kluba: «La plaza del diamante»

Tolosako Liburutegia (Aldaba) Apaiz Etxea (Intxur Auzo Elkartea), Tolosa, Gipuzkoa, España

Urritik maiatzera eskainiko da, hilean behin (asteartea, 18:00etan). Izena eman behar da, webgunearen bidez. Izen-ematea irailaren 15ean irekiko da, 09:00etan. Jarraian zehazten dira datak. Urriak 14 Azaroak 11 Abenduak 9 Urtarrilak 20 Otsailak 24 Martxoak 17 Apirilak 21 Maiatzak 19 Informazio gehiago: irakurketa kluba

«LO SOCIAL EN EL CÓMIC» irakurketa-kluba: «Tristísima ceniza»

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: KIKE INFAME   Komikiak errealitate konplexuak modu sinple batean ezagutzea ahalbidetzen du. Beste garai batzuetako memoriatik gaur egungo arazoetara, binetek gure garaiaren erronkak ezagutzea eta sakontzea posible egiten dute. Beren istorio bisualen bidez gai sozialei, politikoei eta kulturalei buruzko gaiak zuzenean eta modu ulergarrian aztertu ahal ditugu, eta horrel, komunikazio euskarri hau gure gizartearen […]

Opera zineman: «La Flauta Mágica» (Errenteria)

Niessen Kulturgunea - (Lekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta) Alfonso XI, z/g, Errenteria, Gipuzkoa, España

Pamina printzesa harrapatu dute. Haren amak, Gaueko Erreginak, Tamino printze gazteari agintzen dio hura erreskatatzeko eginkizuna. Baina Taminok eta Papageno bere lagun atseginak abenturari ekiten diotenean, laster ohartzen dira, maitasuna bilatu behar denean, ezer ez dela dirudiena. Txirula magiko batek gidatuta, munstroei, bilauei eta jakintsuen anaitasun misteriotsu bati aurre egin behar diete... baina laguntza, azkenean, […]

«BARIAZIOAK» + solasaldia Lur Olaizolarekin

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Lur Olaizola | Maite, Unai eta Merche Aliciaren koadernaketa ikasleak dira. Liburuen bizitza luzatzeko orriak pegatu, josi eta mozten dituzten lantegi bat partekatzen dute. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean bizitzari, doluari eta hauen bariazioen inguruan hitz egiten dute. Lur Olaizola Lizarralde  (Donostia, 1988) zine programatzailea eta zinegilea da. Lau laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: “Xulia” […]

«LURDES IRIONDO. ISILARAZITAKO AHOTSA»

Arriaga Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Arriaga plaza, 1, Bilbao, Bizkaia, España

2025ean bete dira 20 urte Lurdes Iriondo zendu zela. Donostian jaio zen 1937ko martxoaren 27an eta Urnietan, Gipuzkoan, 2005eko abenduaren 27an hil. Isilarazitako ahotsa ikuskizuna poesia eta musika uztartzen dituen emanaldi dramatizatua da, Lurdes Iriondoren bizitza eta ahotsa berriro entzuteko sortua. Emanaldia bloke tematikotan egituratua dago, Iriondoren figuraren ezohiko berreraikuntza bat egiteko: haurtzaroa, musika, maitasuna, […]