Opera zineman: «La Flauta Mágica» (Errenteria)

Niessen Kulturgunea - (Lekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta) Alfonso XI, z/g, Errenteria, Gipuzkoa, España

Pamina printzesa harrapatu dute. Haren amak, Gaueko Erreginak, Tamino printze gazteari agintzen dio hura erreskatatzeko eginkizuna. Baina Taminok eta Papageno bere lagun atseginak abenturari ekiten diotenean, laster ohartzen dira, maitasuna bilatu behar denean, ezer ez dela dirudiena. Txirula magiko batek gidatuta, munstroei, bilauei eta jakintsuen anaitasun misteriotsu bati aurre egin behar diete... baina laguntza, azkenean, […]

«BARIAZIOAK» + solasaldia Lur Olaizolarekin

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Lur Olaizola | Maite, Unai eta Merche Aliciaren koadernaketa ikasleak dira. Liburuen bizitza luzatzeko orriak pegatu, josi eta mozten dituzten lantegi bat partekatzen dute. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean bizitzari, doluari eta hauen bariazioen inguruan hitz egiten dute. Lur Olaizola Lizarralde  (Donostia, 1988) zine programatzailea eta zinegilea da. Lau laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: “Xulia” […]

«LURDES IRIONDO. ISILARAZITAKO AHOTSA»

Arriaga Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Arriaga plaza, 1, Bilbao, Bizkaia, España

2025ean bete dira 20 urte Lurdes Iriondo zendu zela. Donostian jaio zen 1937ko martxoaren 27an eta Urnietan, Gipuzkoan, 2005eko abenduaren 27an hil. Isilarazitako ahotsa ikuskizuna poesia eta musika uztartzen dituen emanaldi dramatizatua da, Lurdes Iriondoren bizitza eta ahotsa berriro entzuteko sortua. Emanaldia bloke tematikotan egituratua dago, Iriondoren figuraren ezohiko berreraikuntza bat egiteko: haurtzaroa, musika, maitasuna, […]

El Arrebato (Arriaga Antzokia Bilbo – apirilak 22)

Arriaga Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Arriaga plaza, 1, Bilbao, Bizkaia, España

Duela bi hamarkada baino gehiagotik, milaka pertsonaren bizitzetan sartu diren abestiak oparitu dizkigu El Arrebatok. Bere ukitu nahastezinarekin, alaitasunaren, maitasunaren eta mugak gainditzearen ereserki bihurtu ditu runba, popa eta poesia. Gaur, aro berri bat hasiko da. Hemen da bere lan berria, El viaje inesperado, Javier Labandónek bere talentu, esentzia eta bihotz guztia erakusten duen diskoa. […]

«IRAKURKETA LABANA BAT DA» irakurketa-kluba: «Lur gainean, itzal azpian»

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA   Irakurketak plazeretik du batez ere. Baina batzuetan irakurketa labana bat da. Labana distiratsu arriskutsua, plazer zorrotzetik duena. Begirada zorrozten du mingainarekin batera. Eta kontuz labanaren ahoarekin belarrira xuxurlatzen hasten bazaizu, ea ze tentazio pizten dizun. Irakurketa labana bat da. Ez baitago labanaren ahoan norbere burua islatuta ikustea baino gauza kitzikagarriagorik. […]

Stift Festival Orchestra: «Vive Vivaldi»

Baluarte Auditorioa - (Plaza) Plaza Baluarte, z/g, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Antonio Vivaldiren musika izango da protagonista Baluarten, Herbehereetako Stift Festival Orchestraren eskutik, bere 20. urteurrena ospatzen duela. Taldea bere sortzaileak, Daniel Rowland biolin-jotzaile britainiarrak, zuzenduko du. Egitarauan konpositore veneziarraren lan ezagunenetako batzuk bilduko dira: La Follia, Lau biolinentzako kontzertua Si Maiorrean eta Biolin, biolontxelo eta harirako kontzertua si bemolean, baita sari ugari jaso dituen konpositore argentinar Osvaldo Golijoven Tenebrae obra ere. […]

«Leonora»

Gayarre Antzokia - (Plaza) Carlos III. etorbidea, 1, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Leonora Carrington (1917-2011) margolari, eskultore eta idazle surrealista ospetsuaren unibertsora egindako hurbilpen poetiko eta askea, arreta berezia jarrita sortzailearen gaztaroko urteetan eta justu 36ko gerraren ondoren Espainiatik igaro izanean, eta bai bokazio artistikoa jaiotzean, indarkeria psikiatrikoan eta irudimenean, garaien eta munduen estekatzaile moduan. Natalia Huarte nafar aktorea, 2024an Aktore Onenaren Max saria jasota, Gayarrera etorriko da […]

Literatur solasaldia: «Tuya» + «El tiempo de las moscas»

Arrasateko Liburutegia Azoka Kalea, 1, Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa, España

Programazioa 2025-2026  Escritoras europeas Premio nobel Urriak 29, eguaztena: ‘Memoria de chica’, Annie Ernaux Azaroak 26, eguaztena: ‘El quinto hijo’, Doris Lessing Abenduak 17, eguaztena: ‘En tierras bajas’, Herta Müller Literatura en lengua castellana Urtarrilak 28, eguaztena: ‘Memoria de la melancolía’, María Teresa León Otsailak 25, eguaztena: ‘Los besos en el pan’, Almudena Grandes Martxoak 25, eguaztena: ‘Poeta en Nueva York’, […]

Luciano Mellera: «El unipersonal de Lucho Mellera»

Campos Elíseos Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Bertendona, 5, Bilbao, Bizkaia, España

Luciano Mellera duela hamazazpi urtetik hona Argentinako eta mundu osoko stand up eszenatoki ezberdinetan aritu da. Publizitateko sortzaile eta testugile gisa zuen ibilbidea atzean utzi zuen, gaztelaniaz hitz egiten den stand up-aren erreferente nagusietako bat bihurtzeko. TEDx Río de la Plata ekitaldian sei aldiz parte hartu du, saioei amaiera emanez, aldi bakoitzean 10.000 lagun baino […]

Juana Molina (Dabadaba)

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Juana Molina apirilaren 22an Dabadaban aretoan arituko da.