«Mamuak ezagutzera joan zen umea»

Lasarte Aretoa - (Kultur Etxea) Elexalde, 8, Igorre, Bizkaia, España

"Ausarta zara, Malda!" esaten didate gurasoek. Nik uste hori esaten didatela ausarta naizela sinistu dezadan. Baina ni ez naiz ausarta, gauza askori diot beldurra. Adibidez, mamuei. Ez. Ez ditut inoiz ikusi baina badakit hor daudela. Gaur, armairu barruan ezkutatzen diren mamu horiek ezagutzera joango naiz eta beldurra eragiteari uzteko esango diet. Bai. Hori egingo dut. […]

Rufus T. Firefly (Zarautz)

Lege Zaharren enparantza. (euria bada, Modelo Aretoan) Zarautz, Gipuzkoa, España

Rufus T. Firefly Todas las Cosas Buenas diskoa aurkeztuko du. Rufus T. Firefly, Víctor Cabezuelo eta Julia Martín-Maestro buru dituen taldea Espainiako Estatuko eszena independentean kultuzko talde gisa sendotu da. Bere proposamenak, energiaz eta sofistikazioz beterik, ohiko bideetatik ihes egiten du eta zuzeneko bakoitzean giro iradokitzailea sortzen du, non rocka psikodelia findu eta erabat erakargarriarekin nahasten […]

Cosmicar + Latitud 43

Tabakalera - (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Kontzertu bikoitza Cosmicar eta Latitud 43 taldeen esku. Cosmicar Donostiako pop rock taldea da, eragin sorta zabala eta melodia buruan iltzatuta dituena. Haien kantuek Donosti Sound delakoaren ezaugarri bereizgarrietatik edaten dute Latitud 43 taldearen izenak Donostiako kokapen geografikoari egiten dio erreferentzia. Bertan jaio ziren taldeko hiru kideak, Iñigo Manterola (bateria), Iván Oteiza (gitarra eta koruak) eta Pedro […]

Marisa Valle Roso

Cotton Club Gregorio de la Revilla, 25, Bilbao, Bizkaia, España

Marisa Valle Roso berriro igoko da agertokietara “Cenicientes” bere azken proiektu artistikoa aurkezteko; bertan, memoria kolektiboa, emakumeen ahotsa eta Asturiasko sustraiak uztartzen dira. Ikuskizun honek ahotsa eman nahi die “ikatza eta errauts artean biziz, Asturias borrokaren, elkartasunaren eta konpromisoaren adibide bihurtu zuten” emakumeei — diskoaren hamar abestietan zehar ageri den ideia, non tokiko folklorea gogora […]

«52 hertz»

CBA - Kultura eta Sorkuntza Zentroa (Irun) San Juan Arria plaza, Irun, Gipuzkoa, España

Ikuskizun honek abiapuntu ditu bakardade-testigantza errealak, aurrez mikrodokumental formatuan jasoak. Izenburuak erreferentzia egiten dio azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari, balea urdin baten kantuarenantzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertz arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsak 52 hertz ditu, espeziearen entzumen-mugatik kanpokoa. Dirudienez, “52 hertzeko […]

Santa Zezilia abesbatza

Juanba Berasategi Aretoa - (Trintxerpeko Gudarien plaza) Donibane kalea, 1, Pasaia, Gipuzkoa, España

Itsas Mendi musika taldeak antolatutako ekimena. Sarrera doakoa edukiera bete arte.    

«Desconectados»

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa - (Plaza) Basagoiti etorbidea, 77, Getxo, Bizkaia, España

Getxo Eszena Irekia Deialdia. Peru eta Alejandro, arrakastarekin amesten duten bi artista dira. Beraien etxejabe Antoniok etengabe alokairua igotzen diela ikusita, mundu digitalean nabarmentzen saiatuko dira kosta ahala kosta. Egoerak eztanda egingo du Antonio, beraiekin bizitzen joaten denean. Komedia zoro eta gertu honetan modernitateak eta tradizioak talka egingo dute, eta algoritmoek benetako pertsonak ezin dutela […]

Geuretik sortuak: «Kolapsoa»

Bastero Kulturgunea Ondarreta kalea 1B, Andoain, Gipuzkoa, España

Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatuz gero, bi buruko koilara bat salduko dizute, horrela azkarrago bazkalduko duzula esatearekin batera. Edo ohe birakari bat, zure estresa gauero zentrifugatuko duena. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Hauen kanpaina baten ondotik, Arabar Errioxan […]

Dantza Plazan 2026: Luis Aramburu Udal Folklore Eskola

Santa Barbara plaza Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Luis Aramburu Udal Folklore Eskolak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatzeko aukera izango du. Maiatzak 8 Floridako Kioskoa  Maiatzak 15 Arca Plaza  Maiatzak 22 Santa Barbara Plaza  Maiatzak 29 Espainia Plaza  Ekainak 5 Santa Barbara Plaza Ekainak 12 Floridako Kioskoa  Ekainak 19 Espainia Plaza Abuztuak 9 Santa […]

«Munduko liburuak»

Donostiako Liburutegi Nagusia (Haur Saila) - (Haur Liburutegi Nagusia) Fermín Calbetón, 25, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Munduko Liburuak jardueraren lehen edizioa egingo da Donostian. Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira kulturen arteko aberastasunaz gozatzeko, partekatzeko eta haur eta gazte literaturari balioa emateko ere.  Saio eleaniztun honetan irakurri eta abestu egingo da Karolina Kinastowska abeslari eta musikoterapeutak lagunduta. Jarraian, Poloniako Liburuaren Institutuak polonierazko haur-liburuen bilduma bat emango dio dohaintzan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Haur Atalari. Honela, liburutegiak bere […]