A Burial At Sea + Newhvn + Krifis

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

A Burial At Sea, Newhvn eta Krifis taldeak maiatzaren 27an Dabadaba aretoan arituko dira. 2026ko Inkestas Rock Festibala aurkezteko festa izango da. Musika-jaialdi hau, irailaren 11n eta 12 Sopelan izango da.    

Emakumeen* Mahaia Zineforuma: «La Virgen Roja»

Emakumeen* etxea Zumaia, Gipuzkoa, España

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez. Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena […]

Nosferatu 2026: «La tentación vive arriba»

Victoria Eugenia Antzokia - (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. Nosferatu programazioko Billy Wilder zikloaren barruan, Marilyn Monroe mito bihurtu zuen filma proiektatzen da: The Seven Year Itch (1955). Garaiko milaka newyorktar bezala, Richard Sherman abuztuan hirian geratu da lanean, bere familia hondartzan oporretan den bitartean. Orduan ezagutzen du bere auzokidea. George Axelroden antzezlanean oinarritua eta honek Wilderrekin batera idatzia. Fitxa […]

Euskaraz gozatu: «PAI PAI ABANIKOAK»

Santa Clara Kultur Zentroa Casilda Iturriza, 10, Portugalete, Bizkaia, España

"Pai pai bat ekialdeko haizemaile mota bat da, kirtendun hosto zurrun bakarrekoa. Abaniko hauek Asiako marrazkiak edo ikonografia oso koloretsu eta dotorea izan ohi dute.Gure pai pai abanikoak sortuko ditugu marrazki politekin, udako beroaz alaitzeko eta freskatzeko!" Adina: 4 - 7 urte Edukiera: 12

«Europa y el Sur Global: hacia un multilateralismo inclusivo»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Europak Hego Globalarekin dituen harreman-eremuak aztertuko dituzte, besteak beste, migrazioei, geopolitikari, gobernantza demokratikoari eta merkataritzari dagokienez, eta proposamenak eztabaidatuko dituzte bi aldeentzako onuragarria den harreman baterako. Parte hartuko dute: Joana Abrisketa, Mariano Agirrre Moderatzailea: Juanjo Álvarez Oharra Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Zineklub Bergara: «Llámame Sinsorga»

Seminarixoa - (Kasinoa) San Martin Agirre Plaza, 4, Bergara, Gipuzkoa, España

"Llámame Sinsorga" (2025) Marta Gómez eta Paula Iglesiasek zuzendutako dokumentala da, eta Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetariei jarraitzen die Bilboko La Sinsorga kultur zentro feministaren sorreran. Antzezlanean, emakumezkoek bakarrik egindako emaztegaien tailer zahar baten erreforma erretratatzen da, eraikuntzan maskulinitateari desafio eginez. Zuzendaritza: Marta Gómez, Paula Iglesias Parte-hartzaileak: Irantzu Varela, Andrea Momoitio, Yulia van der […]

Bertso-saio literarioa «Esne-berriketan»: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Amorante

Casares-Tomasene Kultur Etxea - (Larres Parkea (Tomasene atzekaldean)) Darieta bidea, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Esne berriketan izeneko liburua idazteko Uxue Alberdi herriz herri istorioak biltzen aritu da bi urtez. Andrazkoei buruzko istorioak jaso ditu, nagusiki emakumeek kontatuak. Ahoz jasoak idatziz eman ditu orain. Liburua aurkezteko zenbait bertso-saio literario antolatuko ditu Iban Urizar Amorante musikariarekin eta Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Idazlea:Uxue Alberdi Musikaria: Amorante Bertsolariak: Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal

«Emakumeak»

Simona Lajust kalea Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Node taldeak dantza garaikide emanaldia (18 minutuko pieza) egingo du, Mundubat GKEaren proiektu baten barruan, saharar emakumeen osasunaren eremuko indarkeriari buruz; zehazki sexu- eta ugalketa-indarkeriari buruz. Bi emakume eszenan, irmo eta ausart. Inposatutako bidaia bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, azkenean, askatasuna lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da, eskaintza bat. Opari ederra haiei […]

XIV Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Galtzagorri elkarteak antolatuta, Liburu Gaztea booktrailer lehiaketan epaimahaiak aukeratutako lanak proiektatu eta sarituko diztuzte. Booktrailerrak liburuak ezagutarazteko sortutako bideo laburrak dira. 2025-2026 ikasturtean, hamalaugarren urtez, Gipuzkoan Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa jarri da martxan eta 17 ikastetxetako 1400 ikasle inguruk parte hartu dute. Galtzagorri elkartetik proposatutako zenbait libururen artean bat hautatu, irakurri, landu eta taldeka booktrailerrak […]