«La Euskal Herria insólita»

Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa - (Ataria Kafetegia) Paseo de la biosfera, 4, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Euskal Herriko paisaiak naturak eta giza historiak aztarna bereziak utzi dituzten txokoak ezkutatzen ditu. Kobazuloek, zuhaitz monumentalek, iturriek, ermitek edo paraje zehatzek antzinako erritualen, sinesmenen eta mundua ulertzeko moduen arrastoak gordetzen dituzte, ingurune naturalari estu lotuta. Hitzaldi honek leku ezohiko horietako batzuk zeharkatzen ditu, eta azaltzen du zerk egiten dituen bakarrak, non kokatzen diren eta […]

Udabarri Euskal Dantzari Taldea: 60.urteurrena

Igeldo (Frontoia) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Aurten 60 urte betetzen ditu Udabarri Euskal Dantzari Taldeak, harira, askotariko jarduerez osatutako egitaraua prestatu du urte osoan zehar. Egitarauak dantza-saioak, erakusketak, kale-ekitaldiak eta jaialdi nagusiak jasotzen ditu, herritarren parte-hartzea sustatuz eta euskal dantza kalera ateratzeko asmoz. Helburu nagusia da urteurrena herriarekin batera ospatzea eta euskal dantzaren transmisioa indartzea. Urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren nondik norakoak […]

Buscabulla

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Ekainaren 6an, Buscabulla Dabadaban arituko da.  

BBK Live 2026 (HIRIAN): San Inazio auzoa

San Inazio auzoa Bilbao, Bizkaia, España

BBK Live 2026 jaialdiaren barruan. Ekainaren 6an, Hirian ekimenaren barruan, Bilboko San Inazio auzoko kaleak kulturaz eta aniztasunez beteko dira, doan, hiru agertokitan eta 20 artista ingururekin. Oinarrizko kultura eta auzo-nortasuna aldarrikatzen dituen ekitaldia da.

Tenet

AREETAKO GELTOKIA PLAZA (Anfiteatro) Getxo, Bizkaia, España

Tenet ikuskizunak begirada aldatzera gonbidatzen gaitu, ikusten dugun errealitatea zalantzan jartzeko eta beste angelu batetik begiratzen diogunean mundua nola aldatzen den aztertzeko. Zortzi akrobatak eta musikari batek proposamen freskoa eta zirraragarria aurkezten dute, hizkuntza akrobatikoa eta dramaturgia bisual zirraragarria uztartuz. Formatu handiko eta publiko guztientzako ikuskizun honek pertzepzioen eta ikuspuntuen aniztasunaren aberastasuna balioesten du. Izan […]

IZAKI GARDENAK

Herri Antzokia (Ataun) Elbarrena auzoa, Ataun, Gipuzkoa, España

Sarrerak Herri Antzokian erosi ahal dira. Lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an berriz martxan jarri da Izaki Gardenak, 'Orube' izeneko diskoa argitaratu berri dute eta 2025aren hasieratik kontzertu bira arrakastatsu batean murgildu dira. 2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Ordutik lau disko luze eta hainbat […]

Vitoria-Gasteizko Udal Txistulari Bandaren Kalejira

Vitoria-Gasteizko Udaletxea Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Vitoria-Gasteizko Udal Txistulari Bandak kalejira bat eskeiniko du 12etatik aurrera, Udaletxetik hasita. Ondoren, 12 ta erdietan, nahi duen edozein txistulari edo atabalari beraiekin jotzeko aukera izango du.

GERE

Tabakalera - (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

GERE - (Peachy Joke) eta (Belako) elkartzen dituen proiektua da: synthwave euskalduna eta melankolia elektronikoa uztartzen dituen taldea. Sintetizadore analogiko zein digitalak, gitarra, ahots prozesatuak eta erritmo dantzagarriak oinarri hartuta, GEREk bere unibertso propioa eraiki du, Blade Runner, Drive, Tron edo Stranger Things bezalako munduekin bat eginez: neoi-argiak, itzalak, synthwave-a, abiadura eta haize hotza. Kantuak […]