Bisita gidatuak: «Arte vasco en los siglos XIX y XX»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorreko euskal arte ederretako aretoetara. Bertan XX. eta XXI. mendeen arteko hainbat margolari eta eskultore ezagutuko dira. +55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean). […]

Atotxako flautistak

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Atotxako Flautistak taldearen kontzertu honetan, ikasleek ikasturte honetako lana erakutsiko dute. Atotxako Flautistak 2012an sortu zen zeharkako txirularen ikasgelaren ekimen gisa, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren barruan talde egonkor bat sortzeko asmoz, eta helburu nagusi batekin: maila jakin batetik aurrerako flautista guztiak elkarrekin musika eginez ezagutzea, musika generoa eta taldekideen adina edozein izanik ere. Emanaldia […]

«IRAKURKETA LABANA BAT DA» irakurketa-kluba: «Ulu egiteko poemak»

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA   Irakurketak plazeretik du batez ere. Baina batzuetan irakurketa labana bat da. Labana distiratsu arriskutsua, plazer zorrotzetik duena. Begirada zorrozten du mingainarekin batera. Eta kontuz labanaren ahoarekin belarrira xuxurlatzen hasten bazaizu, ea ze tentazio pizten dizun. Irakurketa labana bat da. Ez baitago labanaren ahoan norbere burua islatuta ikustea baino gauza kitzikagarriagorik. […]

KLUBAK 2026 – KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Una luna»

KMK Liburutegia - Mailegua. Errege-Erregina Katolikoen kaleko egoitza, 16 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025ean KLUBAK programa jarri dute martxan, Ander Izagirreren eta Uxue Alberdiren eskutik irakurketez elkarrekin gozatzeko aukera eman duen ekimena. Horrela, Altza zeharkatu dute Jose Bajoren begiekin, Berbelitzen abezedarioa letreiatu dute, Maddirekin muga gurutzatu dute eta Angela Davisen ondoan pasatako lau egunek inspirazioz bete dituzte. Irakurketez lagunartean gozatzen jarraitu nahi dute eta, horregatik, datorren urtean ere […]

Uncle Acid and Deadbets + Dirty Sound Magnet

Bilboko Kafe Antzokia - (Bilborock eta) Done Bikendi, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Uncle Acid & the Deadbeats, doom metal eta rock psikodeliko garaikidearen erreferenteak, ekainaren 10ean iritsiko da Bilboko Kafe Antzokira, Dirty Sound Magnetekin batera. UNCLE ACID & THE DEADBEATS DIRTY SOUND MAGNET

Gazteklasika 2026: «Musica vasca, folklorica e impresionista»

Arabako Arte Ederren Museoa Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Gazteklasika jaialdiaren barne. Maurice Ravel, Jesús Guridi, Pablo Sorozábal eta Pablo de Sarasateren obrak: Pablo de Sarasate – Capricho vasco, Op. 24 (1880) Pablo de Sarasate – Introducción y tarantella, Op. 43 (1899) Jesús Guridi – Mirentxu-ko erromantza: «Goizeko eguzki argiak» (1910) Pablo Sorozábal – La tabernera del puerto-ko erromantza: «En un país de […]

Gazteklasika 2026: Bach

Santa Maria Katedrala Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Gazteklasika jaialdiaren barne. Johann Sebastian Bachen obrak: Johann Sebastian Bach – Biolontxelorako 3. suitea Do maiorrean, BWV 1009 (c. 1720) Johann Sebastian Bach – Biolinerako 1. partita si minorrean, BWV 1002 (c. 1720) Ismael Garcíaren esku-hartzea Carl Philipp Emanuel Bach – Flautarako sonata la minorrean, Wq. 132 (1747) Johann Sebastian Bach – Biolontxelorako 6. […]

Nosferatu 2026: «Ariane»

Victoria Eugenia Antzokia - (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. Audrey Hepburn eta Gary Cooper dira Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloko Love in the Afternoon (1957) filmeko protagonistak. Estatubatuar seduktore aberats heldu bat ikertzen ari den detektibe pribatu baten alaba, Ariane paristar gazte tolesgabea, hark konkistatutako emakumeetako baten senarrak erail ez dezan saiatzen ari da. Maitasun-istorio berezi baten hasiera da, eta […]

Eskailerapekoa

Teila Fabrika Iruresoro Plaza 2, 4, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren laugarren bakarrizketa Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten 8 urteetan ondu dira beraiek eta beren umore fina. Arnoa bezalaxe. Ibilbide horren ondoko koxka da Eskailerapekoa. Oraingoan eta eskailerapena, gordetuak diren gaiak, bizipenak, krisiak eta paradak kontatuko dizkigute. Kritika eginez, deseraikiz eta nola ez irri eginez!

«Necesidad de cambios en el modelo de gobernanza europea»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Europak aurrera nola eta norantz egin beharko lukeen izango dute hizpide, borroka eginez Estatu Batuetako arauetara ez egokitzeko eta aurre eginez elkartasunik ezan eta kapitalismo suntsikorrean oinarritutako eredu estatubatuarrari. Moderatzailea: Juanjo Álvarez Oharra Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da