Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak 2026: «IOI»

San Juan Harria plaza Irun, Gipuzkoa, España

Irungo 2026ko San Pedro eta San Martzial Jaien barne. Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz. Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz. Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, […]

Korterraza Gasteiz 2026: PELAX + proiekzioak

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Korterraza Gasteiz jaialdiaren barne. Korterraza jaialdiaren 17. edizioak geldialdia egingo du IAKn euskarazko film laburren saio berezi batekin. Aurten bost lan izango dira ikusgai: Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti), nortasunaren bilaketan murgildutako nerabe baten istorioa. Abata (Aner Etxebarria eta Pablo Vidal), Orson Wellesen grabazio original batean oinarrituta Etxalarko azken usapal-ehiztarien memoria berreskuratzen duen […]

Tolosako Sanjoanak 2026: Neomak

Plaza Berria (Izarra) Urkabustaiz, Álava, España

Tolosako 2026ko Sanjoanak jaien barne. Ekainaren 24an, Neomak taldea arituko dira. Ondoren, Muxutruk erromeria.   NEOMAK

Leioako San Juan Jaiak 2026: Patata Tropikala: «Zapata Gorriak»

19:00 h. Udondo (Bulebarra). 20:00 h. Euskal Etxeen plaza. 21:00 h. Ikea Barri plaza. Leioa, Bizkaia, España

2026ko Leioako San Juan jaien barne. Patata Tropikala talde pasaitarraren eskutik Zapata Gorriak emankizun dibertigarriaz gozatzeko aukera izango dugun. Irudimenez, kolorez eta umore onez beteriko abentura, antzerkiaren eta txotxongiloen bidez. Emanaldia 2 eta 12 urte arteko haurrentzat zuzendua dago.