«El faro de las orcas»

Casares-Tomasene Kultur Etxea - (Larres Parkea (Tomasene atzekaldean)) Darieta bidea, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Lolak autismoa duen bere semearekin, Tristanekin, bidaiatzen du munduaren amaieraraino Betorekin topo egiteko, Argentinako Patagoniako orka basatiekin harreman berezia duen basozainarekin. Bidaiaren arrazoia: Tristanek enpatia eta estimuluen erantzun bitxia erakutsi du orken ikusmenaren aurrean. Lolak bere semearen hobekuntzaren alde borrokatzeko duen erabakiari, Tristanen nortasun bereziari eta naturarekin duen harremanari esker, guztien bizitza betiko aldatuko da. […]

Antzerki erakustaldia: Antzerkia Taldea

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) - (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

"Antzerkia" taldearen ikasturte bukaerako erakustaldia, Asier Oruesagastiren gidaritzapean.      

Etxekoekin kantari

Intxaurrondo Kultur Etxea - (Intxaurrondo K.E.) Felix Gabilondo Plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten, IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker, taldean kantatzeko ohitura, galtzen ari zena, berreskuratu nahian, eta, bide batez, auzoan euskal giroa bizkortu nahian, euskaldunak euskaldunekin jarduera ludiko baten bidez harremanetan jarrita. Larrotxene Kultur Etxean eskaintzen den Intxaurrondo Kantuz kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da. […]

«Ezinezkoaren alde» liburuaren aurkezpena, Iñigo Martinez Peñarekin

Zirika! herri gunea Erronda kalea, 12, Bilbao, Bizkaia, España

"Iñigo Martinez Peña filosofoa bere azken liburua aurkeztera dator. Oraingoan ere, egungo gizartearen analisi sakona egiten du, egunerokotasunari erreferentziak eginez, eta pentsamenduaren bidez gure bizitzetan ditugun kontraesan eta korapiloak askatzen ditu, kasu honetan, izenburuak dioen bezala, ezinezkoaren alde."

Ondarea Orain 2025: «Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean»

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan: Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzeanKultura Ondarearen gaurkotasuna partekatuz  2024ko ekainean, Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak EAEn ere, aurretik 2018an Nafarroako Gobernuak eta 2022an Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak abiatutako izendapenen bidea borobilduz. Era honetan, bertsolaritzaren lurralde osoko administrazioek egin […]

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2025: «Éxtasis»

Gazteszena - (Gazteszena (Egia)) Dk. Baztan, 21, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025eko Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren barne.  Éxtasis hiri handi bateko taberna da. Jabeak anai-arrebak dira eta tabernara joaten den jendea auzokoa da, elkar ezagutzen direnak. Baina gaur inork ezagutzen ez duen pertsona bat azaldu da tabernan, galderak egiten. Zer gertatzen da? Misterioren bat gordetzen ote du Éxtasis tabernak? Agian ikusten ez dena ikusten dena baino […]

Memoria Eszenikoa: Bisita antzeztua euskaraz

Plaza Santa María la Real Pamplona/Iruña, Navarra, España

MEMORIA ESZENIKOA programaren baitan. BISITALDI ANTZEZTUA EUSKARAZ Ibilbide antzeztua da Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar, hiriaren historia egin duten emakumeetako batzuei bizia emateko. Esanguratsuak izan diren leku batzuk zeharkatzen ditu; haietako aunitz, topaguneak eta elkar babesteko tokiak. Hainbat garai, lanbide eta eginkizunetako emakumeak irudikatzen dira, XX. mendeko lehen erdiko Iruñean?arreta berezia jarrita, bai eta garai […]

Lagunartean: Fernando Golvano

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dugu museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin. Fernando Golvano Filosofian doktorea da Estetikaren eta Arteen Teoriaren arloan (Teoría estética, telos del arte y ley formal en Oteiza, 2017, UPV-EHU). Horretaz gain, arte-kritikaria El Cultural astekarian, erakusketen komisarioa, saiakera egilea eta irakaslea. […]

«Pasarteak»

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) - (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

"Antzerkia" taldearen ikasturte bukaerako erakustaldia, Asier Oruesagastiren gidaritzapean.