«Eraitsi SL»

Argomanizeko Plaza Elburgo/Burgelu, Álava, España

Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntzitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko. Egingo al dute eztanda? Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.

Jaraialdia 2025: «WC»

Tiro Pitxon Eibar, Gipuzkoa, España

Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne. 48 urteko gizon batek beti amestu duena lortu du: etxebizitza bat erosi eta independizatzea. Higiezinen agentzian etxebizitza txiki eta zaharra dela esan diote, baina xarmagarria. Argia da eta bainugela on bat dauka. Benetan, txikiagoa eta zaharragoa da agian. Eta, beharbada, ez du hainbesteko xarmarik. Bainugela da etxeak duen […]

Jaraialdia 2025: «Bermutaren Kermessea»

Araia - Herriko erdialdea Asparrena, Álava, España

Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne. Teatro Gorakada konpainia historikoa da, Euskadin eta Estatuan erreferentziazkoa; kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egindako bere apustuagatik eta publiko gazteenarekiko bere konpromisoagatik ezaguna da. "Bermutaren Kermessea" ikuskizunean, bere ekoizpen berrienetako batean, kaleko antzerki- eta musika-esku-hartze bat proposatzen dute; kalea gehien animatuta dagoen unean antzeztua izateko pentsatuta dago, hain […]

Jaraialdia 2025: «Espejismo, metamorfosis de una cucharilla»

Araia - Arrazpi Berri Kiroldegia Asparrena, Álava, España

Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne. Denda tradizional bateko jabeak ezusteko bezero baten bisita izan du. Bezeroak proban jarriko du saltzaileak salmentarako duen gaitasuna. Edo bezeroa ez al da dirudiena? Denda estalki bat da? Senideen itaunketak, auzoen arteko gatazkak, piztia armadak, telefono deiak, konplizitatea, maitasuna eta dragoiak. Espejimo komedia absurdoa da, antzerkiaren funtsezkoenetik sortua: […]

Donostiako Aste Nagusia 2025: Eskulangintza Azoka

Boulevard-eko Kioskoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne. Gipuzkoako eskulangintzari eta bertako eskulangileei eskainitako espazioa. Eskulangintza tradizionala eta gaur egungoa, baliagarria, dekoratiboa… Marta Portelaren eskutik: kakorratz-teknika taillera (10 urtetik gora). Tailerraren ordutegia: 12:00 - 14:30 / 17:00 - 19:30 Euskaraz.