«De improviso show»

Berriozarreko Auditorioa Euskal Herria Plaza, 1, Berriozar, Navarra, España

De Improviso Show Antzerki Inprobisazio ikuskizun bat da. Desberdina, bakarra eta errepikaezina. Ikusleen proposamenen bidez, aktoreek inoiz kontatu ez diren eta une horretatik aurrera berriro existituko ez diren istorioak sortzen dituzte. Iragankorrak, ernagarriak, istorio horiek ikusleen arreta bereganatzea lortzen dute, eta etengabeko konexio-egoeran mantentzen dute, ikuskizunaren funtsezko parte sentiaraziz.  

«Barrakudaren altxorra» (Agurain)

Harresi Aretoa - (Gorbeia Zinemak) Zapatari kalea, 15, Agurain/Salvatierra, Álava, España

Gurasoak aurkitzen saiatzen den bitartean, Txinpartak Barrakuda kapitainaren itsasontzi piratan amaitzen du istripuz, hortzetaraino armatutako marinel beldurgarriek tripulatuta eta arazo larri batekin: ez dakite irakurtzen. Berak bakarrik lagun diezaieke Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsuena eta gutiziatuena. Horrela hasiko da beren bizitzak betiko aldatuko dituen abentura bat.  

Klaustro Sounds 26: Joseba Irazoki «ONOMATOPEIKOA ENSEMBLE»

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena. Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Klaustro Sounds jaialdiaren barne. Joseba Irazokik oso kontzertu berezia prestatu du bere azken lana, “Gitarra Lekeitikoak” (Gitarra Onomatopeikoa II), aurkezteko birari amaiera emateko. Lagun musikariekin arituko da, eta hauek osatuko dute banda: Felix Buff (bateria), Amorante (tronpeta, harmonium), K lepo (elektronika) eta Lutxo Neira (kontrabaxua). Kontzertuak, sorpresaren bat edo beste barne, publikoari leku arruntak […]

Urtarrijazz 2026 Jaialdia: JAZZY LEAP

Pompelo Civivox-a Pamplona/Iruña, Navarra, España

JAZZY LEAP: BROADWAYJAZZ KORALAREN KONTZERTUA PUBLIKO GUZTIENDAKOAzken ehun urteotako musikal nagusietan zehar ibiliko gara, haietako gairik ezagunenak entzunen baititugu generoa nola bilakatu den jakiteko eta haren oparotasunaz ohartzeko. Atzera begirakoaren osagarri, ikus-entzunezkoak ere izanen dira, dena bere testuinguruan kokatzeko eta ikuskizunari alde hezigarria eransteko. JAZZY LEAP & JAZZY LEAP BAND Jende guztiarendakoDoan. Sarrera librea edukiera […]

Mungiako San Antontxu Jaiak 2026: egitaraua

Mara-Mara liburudenda (San Francisco 16) Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Urtarrilaren 18an, Mungiak 2026ko San Antontxu jaiak ospatuko ditu, jende guztiarentzako ekitaldiz beteriko jai-egitarauarekin. Mungiako San Antontxu Jaiak 2026: egitaraua (pdf) 2026ko Lapikoko Eguna San Antontxuren aurreko egunean, urtarrilaren 17an, Lapikoko Eguna ospatuko da, Emerando Santa Elena Auzokideen Elkarteak Mungiako Udalarekin elkarlanean antolatutako Euskadiko Indaba Lehiaketaren XIV. edizioarekin. Ekitaldia Matxin Plazan eta Foruen Plazan egingo […]

«Lau, teilatu gainean»

Elkartetxea Ainhoa, Francia

Ortzaizeko Urzaiz elkarteak aurkeztu antzezlana Arantxa Hirigoyenek idatzirik eta taula zuzendaritza lanak segurtaturik Tenperaturak gora eta gora, lur gainean bizitzea jasangaitza bilakatzen ari da. Beste bizileku bat atzeman behar da lehenbailehen. Gabi, Ixabel, Lili eta Eneka teilatu gainean elkartuko dira gauez zerumugari so. Aterabiderik ba ote da?

«Bereterretx»

Arriaga Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Arriaga plaza, 1, Bilbao, Bizkaia, España

Bereterretxeren khantoria gaur egun Euskal Herri osoan gehien ezagutzen den Erdi Aroko kantua izango da ziurrenik. Arrakasta horretan asko lagundu dute kantautoreek eta diskoek, baina baita gaiaren dramatikotasunak eta testuaren kalitateak ere. Ahoz transmititutako konposizio honek klan lehiakideen arteko borroka ugarietako bat kontatzen du. Abestian salatzen den krimena 1434 eta 1449. urteen artean gertatu zen, […]

«Semaforoa»

Social Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Nagusia, 2, Basauri, Bizkaia, España

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. […]

«El lago de los cisnes»

Baluarte Auditorioa - (Plaza) Plaza Baluarte, z/g, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Erromantizismoz eta edertasunez gainezka, Zisneen aintzira dantza klasikoaren errepertorioko lanik ikusgarriena da. Ballet honek lortutako ospea Tchaikovskyren musika inspiratuari zor zaio, baina baita Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrari ere, zeinak, giza gorputza zisne baten mugimenduekin lotuz, bere jenialtasuna, potentzial koreografikoa eta sormen artistikoa erakusten baititu. Poesia erromantiko hutseko gaia, ongia gaizkiaren gainetik gailentzen dena. Ekoizpen klasikoa, edertasun […]