BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230202Z
LAST-MODIFIED:20251224T230202Z
UID:176615-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: JazzEñe 1
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nBi kontzertu\, 45 minutukoa bakoitza. \nArtistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean\, SGAE Fundazioak izendatutako epaimahai batek hautatuko ditu JazzEñe edizio honetan parte hartuko duten 8 taldeak. \nJazzEñeren hamabigarren edizio hau Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo den elkarren segidako seigarrena izango da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-jazzene-1/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/10-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230202Z
LAST-MODIFIED:20251224T230202Z
UID:176613-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Julius Rodriguez
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nJulius Rodriguez (piano-jotzailea)\n\nJulius Rodriguez piano-jotzailea\, bateria-jotzailea\, beste zenbait instrumenturen jotzailea\, konpositorea eta produktorea White Plains-en (New York) jaio zen 1998an\, eta Los Angelesen bizi da gaur egun. Estatu Batuetako jazz-belaunaldi berriko figurarik zirraragarrienetako bat da. Manhattan School of Music Precollege eta\, ondoren\, Juilliard School izeneko eskoletan jaso zuen prestakuntza\, eta bere talentu goiztiarrari esker\, New Yorkeko klubetan jo eta talde profesionaletan parte hartu zuen. Talde horietan\, berehala nabarmendu zen haren moldakortasuna. \nMuga-izaerako artista da berez\, jazz garaikidea\, gospela\, rhythm & bluesa\, hip hopa eta musika elektronikoa lotzen ditu naturaltasun harrigarriarekin\, eta identitate propioa proiektatzen du beti. Irekitasun estilistiko horri esker\, izaera desberdineko musikariekin aritu ahal izan da. Haien artean\, honako hauek aipa daitezke: Wynton Marsalis\, A$AP Rocky\, Kassa Overall\, Meshell Ndegeocello\, Roy Hargrove eta Carmen Lundy. 61. Jazzaldian\, azken horrekin arituko da berriz (Victoria Eugenia Antzokian\, uztailaren 22an\, 18:00etan). \nJulius Rodriguezen diskografiak etiketetatik ihes egiten duen ikuspegi ireki eta dinamiko bat islatzen du. Juliusentzat\, jazza inprobisaziorik ausartena\, hiri-pultsua\, poparen sentsibilitatea eta gospelaren espiritualtasuna elkartzen diren espazioa da. \nAgertokian\, energia bizia eta kutsakorra\, publikoarekiko konexioa errazten duen naturaltasuna eta amaierarik ez duela dirudien sormena agertzen ditu Estatu Batuetako piano-jotzaile gazteak. Zalantzarik gabe\, jarraipena egin behar zaion musikaria da. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-julius-rodriguez/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/17-13.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230203Z
LAST-MODIFIED:20251224T230203Z
UID:176617-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Carmen Lundy
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nCarmen Lundy (abeslaria)\nAndrew Renfroe (gitarra-jotzailea)\nJulius Rodriguez (piano-jotzailea)\nDarryll Hall (baxu-jotzailea)\nTerreon Gulley (bateria-jotzailea)\n\nCarmen Lundy\, jazz garaikideak duen ahots nabarmenetakotzat hartua\, artista polifazetikoa da: abeslaria\, piano-jotzailea\, konpositorea\, zinema-produktorea eta ikusizko sortzailea. Askorentzat\, jardunean dagoen jazz-kantaririk onena da\, musikaltasun berritzaileagatik\, presentzia eszenikoagatik eta berrehun konposizio baino gehiagoz osatutako errepertorio propio izugarri zabalagatik miretsia. \nMiamin jaio zen\, oso gaztea zela hasi zuen bere karrera\, eta Studio Music and Jazz izenekoan graduatu zen\, Miamiko Unibertsitatean. Besteak beste Curtis Lundy (Carmenen neba)\, Bruce Hornsby eta Jaco Pastorius musikariekin aritu ondoren\, New Yorkera joan zen\, eta beste artista batzuekin jarraitu zuen bere ibilbidea. Artista horien artean\, honako hauek aipa daitezke: Ray Barretto\, Kenny Kirkland\, Mulgrew Miller\, Terri Lyne Carrington\, Kip Hanrahan\, Robert Glasper\, Geri Allen\, Bobby Watson eta Courtney Pine. \nBost hamarkadatan egin duen ibilbide diskografikoan\, «sold out» kartela eskegi du munduko agertoki nagusietan\, eta azken urteetan arrakasta handia izan du hainbat jaialditan\, hala nola Central Avenue\, DC Jazz Festival\, Detroit Jazz Festival eta London Jazz Festival izenekoetan. \nLundyk nazioarteko kritikarien txaloak eta The New York Times\, The Village Voice\, Los Angeles Times eta The Washington Post egunkarien eta mundu osoko argitalpen ugariren laudorioak jaso ditu. Konpositore gisa\, berriz\, haren musika interpretatu dutenen artean Kenny Barron\, Ernie Watts eta Straight Ahead (Regina Carter-ekin) aipa daitezke. \nZuzenean\, Carmen Lundyk\, bere ahots paregabearekin\, birtuosismoa\, emozioa eta espiritu ludikoa uztartzen ditu modu liluragarrian\, eta egungo jazzaren figurarik handienetako bat dela esan daiteke. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-carmen-lundy/
LOCATION:Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)\, Bideluze Plaza\, Beasain\, Gipuzkoa\, 019\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/16-8.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230310Z
LAST-MODIFIED:20260310T230310Z
UID:191773-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Marco Mezquida Trio "Tactil"
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nMarco Mezquida (pianoa\, konposizioak)\, Martin Meléndez (biolontxeloa)\, Aleix Tobias (bateria\, perkusioa)\n\nMarco Mezquida egungo musika-esparruko artistarik berezi\, distiratsu eta magnetikoenetako bat da. Piano-jotzaile eta konpositore menorcarra kultuzko musikaria da nazioartean\, eta nortasun artistiko aske\, bizi eta geldiezin batek markatutako ibilbidea eraiki du. Birtuosoa eta kamaleoikara da pianoan\, inprobisatzaile moldaerraza eta inspirazio handiko konpositorea\, bere musika lurralde propio batean kokatzen duena. Lurralde horretan\, naturaltasun osoz uztartzen ditu jazza\, inprobisazio askea\, musika klasikoa\, folklorea\, popa eta tradizio mediterraneoa. \nMezquida ohiko musikaria da Jazzaldian\, hogei disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa\, eta berrogei baino gehiago sideman edo laguntzaile gisa. Gainera\, mundu osoko auditorium eta jaialdietara eraman du bere musika\, hala nola Tokiora\, Londresera\, Buenos Airesera\, Hong Kongera eta Bartzelonara. \nSilvia Pérez Cruz\, Salvador Sobral\, Andrea Motis\, Noa\, Lee Konitz\, Dave Liebman\, Billy Hart eta Jorge Rossy artistekin lan egin du\, besteak beste. Halaber\, ospe handiko lana egin du piano solistaren formatuan\, eta bost disko grabatu ditu zuzenean eta estudioan. Disko horietan\, instrumentuarekin duen harreman paregabea\, fisikoa eta emozionala islatu du. \nMezquidaren sormen-unibertsoaren funtsezko ardatzetako bat Aleix Tobiasekin eta Martín Meléndezekin partekatzen duen hirukotea da. Taldea Los Sueños de Ravel (2017) diskoarekin sortu zen\, eta Talismán (2020) eta Letter to Milos (2022) diskoekin finkatu zen geroago. Talde horrekin\, Mezquidak bere obrarik pertsonalenetako batzuk gauzatu ditu\, etiketarik eta kortserik gabe. Obra horietan\, konposizioak eta inprobisazioak bat egiten dute erabateko askatasun-kantu batean. \nGranados\, Albeniz\, Liszt\, Chopin\, Ravel\, Keith Jarrett\, Eliseo Parra\, Coetus eta abarren eraginarekin\, musika argitsu\, bizi eta sakonki gizatiarra sortzen du taldeak\, Aleix Tobiasen asmamen erritmikoan eta Martín Meléndezen biolontxeloaren irudimen adierazkorrean oinarritua. \nJazzaldiaren edizio honetan\, autoproduzitutako Tactil disko berria aurkeztuko du Marco Mezquidak\, 2026ko otsailean argitaratu zuena. Ezohiko intentsitateko hamar urteko bizikidetza artistikoaren ondoren\, hirukoteak erabateko soinu-heldutasuna lortu disko horretan\, eta entitate bakar gisa agertzen da\, ahots komun\, sakon eta koherenteko musika-gorputz bakar gisa. Tactil diskoaren jatorria funtsezko nahi bat da: musikaren dimentsio fisikoa eta sentsoriala berreskuratzea\, eta ukimena\, larruazala\, bibrazioa eta keinua soinuaren jatorri gisa aldarrikatzea. Kolpekatutako pianoak\, jotako edo igurtzitako hariek eta ferekatutako edo kolpekatutako mintzek presentziatik\, hurbiltasunetik eta entzutetik abiatuta sortzen den musika bat eraikitzen dute. \nDiskoa\, halaber\, bizitzarekiko\, soinuarekiko eta pertsonekiko maitasunaren adierazpena da. Poztasunik bizienetik zein tristurarik sakonenetik sortu den obra bat. “Inoiz ez dut hainbeste maitatu. Inoiz ez dut hainbeste negar egin barrutik. Inoiz ez naiz hain intentsitate handiarekin bizi izan”\, idatzi du Mezquidak\, emozio partekatuak eta anaitasunak zeharkatutako sormen-prozesu bat agerian utziz. Tactil ez dago bizi garen mundutik kanpo: diskoaren notetan\, musikariak gordintasunez jasotzen ditu azken urteetako bidegabekeriak eta ankerkeriak\, bereziki Gazako biztanleria zibil palestinarraren aurkako indarkeria. Hain zuzen ere\, diskoa palestinar horien duintasunari eta askatasun-irrikari eskainita dago. Minaren aurrean\, musika babesleku\, motor eta bizi-behar bihurtzen da. \nMarco Mezquidak\, Aleix Tobíasek eta Martín Meléndezek entzun ez ezik ukitu\, sentitu eta arrastoa utzi ere egiten duen musika-esperientzia batera gonbidatzen dute.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-marco-mezquida-trio-tactil/
LOCATION:Fnac Gunea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/39-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230310Z
LAST-MODIFIED:20260310T230310Z
UID:191775-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Lisa Ono
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nLisa Ono (ahotsa\, gitarra)\, Masaki Hayashi (pianoa)\n\nLisa Ono São Paulon jaio zen\, eta Brasil eta Japonia artean hazi zen. Bi herrialde horiek betiko markatuko zuten bere identitate artistikoa. Haurtzaroa Brasilen eman zuen hamar urte bete zituen arte\, eta hamabost urterekin hasi zen abesten eta gitarra jotzen. Catupiry (1989) bere aurreneko lan diskografikotik hasita\, bere ahots naturala\, pultsu erritmikoari eusten dion gitarra eta bere presentzia argitsua izan dira izar bihurtu duten dohainak\, eta bossa nova Japonian zabaltzera eraman dutenak. \nDream (1999) bere diskoak 200.000 kopia baino gehiago saldu zituen Japonian. Jazzaren kategorian lau aldiz irabazi zuen Japan Gold Disc Award\, eta Brasilgo gobernuak 2013an Rio Brancoren Ordena Nazionalarekin saritu zuen\, generoaren nazioarteko erreferente dela berretsita. Bere ibilbidean zehar\, Antonio Carlos Jobim eta João Donato bezalako figura gailenen ondoan aritu da agertokietan\, bere musika mundu osoko publikoetara eramanez. \n2026ko apirilean Sue Ann – Homage to Antonio Carlos Jobim diskoa aurkeztuko du\, Masaki Hayashi pianistarekin batera garatutako proiektu dotorea\, bossa novaren sortzaileari bere jaiotzaren mendeurrenaren aurreko urtean omenaldia egiteko sortua. Albumak Jobimen maisulanak biltzen ditu\, bikote formatuaren intimitatetik berrikusiak\, eta argi berri batekin erakusten du haren betiereko errepertorioa\, inprobisazioaren eta elkarrizketa musikalaren bitartez. \nMasaki Hayashi pianista eta konpositoreak bere proiektu propioak ere garatzen ditu\, eta Lisa Onorekin ez ezik\, beste musikari batzuekin ere kolaboratzen du\, Ringo Sheena\, LEO\, Aska Maret\, Seigen Tokuzawa eta Kazuma Fujimoto tartean. Sue Ann – Homage to Antonio Carlos Jobim (2026) diskoan\, Hayashi\, pianoaz gain\, moldaketez eta ekoizpenaz arduratu da\, eta hurbiltasun dotorea darion soinua eraiki du Lisa Onorekin batera. Elkar hartze honek bossa novaren esentzia ospatu eta orainera proiektatzen du sentsibilitatez\, errespetuz eta edertasunez. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-lisa-ono/
LOCATION:Frigo gunea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/38.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230311Z
LAST-MODIFIED:20260310T230311Z
UID:191777-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: LP
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \nLP nazioarteko ahots berezi eta zirraragarrienetako bat da. Bere ahotsaren berealdiko ahalmenarekin\, edozein etiketa gainditzen duen jarrerarekin\, eta errepika ahaztezinetan sentimendu sakonak adierazteko gain diren letrekin\, milioika pertsonarengana iritsi da munduko bazter guztietan\, 3.000 milioi erreprodukziotik gora metatuta. \nLost On You (2016) kaleratzean izan zuen bere goren unea. Ereserki garaikide bihurtutako abesti honek lehen postua lortu zuen Europako hainbat herrialdetan\, eta ospearen gailurrera eraman zuen LP nazioartean. Abestiak maitasun harreman baten azken fasean bizitako emozio sakonak aditzera ematen ditu\, eta bere laugarren albumaren zutabeetako bat izan zen. Gaur egun ere entzuten da irratietan eta plataforma digitaletan\, eta milioika entzunaldi izaten ditu urtero. \nFenomeno global bihurtu aurretik\, LPk dagoeneko utzia zuen bere arrastoa Rihanna\, Cher\, Christina Aguilera\, Backstreet Boys eta Leona Lewis bezalako lehen mailako artistentzat sortu zituen konposizioetan: bere moldakortasuna eta abestiak idazteko bere maisutasuna erakusten duten lanak. \nLPk Freddie Mercury\, Jeff Buckley\, Aretha Franklin\, Joni Mitchell eta Roy Orbison bezalako figurak miresten ditu. Eragin horiekin\, intentsitatea\, teatralitatea eta sakontasun introspektibo ezohikoa uztartzen dituen estilo propioa eratu du. Berarentzat\, bizitzako bokazioa da konposizioa; agertokia\, berriz\, munduarekin duen zuzeneko konexioa. Bere helburua xumea eta handinahia da aldi berean: gero eta pertsona gehiagorengana iristea eta haiek hobeto senti daitezen lortzea. \nBenetakotasunaren eta emozio partekatuaren etengabeko bilaketa horretan datza LPren indarra\, abesti bakoitza zintzotasun ekintza eta kontzertu bakoitza esperientzia hunkigarri bihurtzen dituena.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-lp/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/37-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230311Z
LAST-MODIFIED:20260310T230311Z
UID:191779-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Annie & The Caldwells
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nAnnie Earl Caldwell (ahotsa)\, Deborah Caldwell Moore (ahotsa)\, Anjessica Caldwell (ahotsa)\, Toni Rivers (ahotsa)\, Willie Joe Caldwell Sr. (gitarra)\, Willie Caldwell Jr. (baxua)\, Abel Aquirius (bateria)\n\nAnnie Caldwellentzat\, “nire familia da nire taldea” esaldia ez da metafora bat; bere taldea eta bere familia gauza bera dira\, bere bizimodua. West Point-eko (Mississippi) familia-klan honek indar handiko soul sutsua eta sakonki espirituala egiten du\, gospel eta funk musika ere txertatuta. Eta\, hori guztia\, kalez\, bizitzaz\, izerdiz\, sufrimenduz\, maitasunez eta\, azken batean\, egiaz beteta eskaintzen du. \n16 urte baino ez zituela\, Anniek bere nebekin abesten zuen The Staples Jr. Singers taldean. Nerabeez osatutako talde horrek disko bakarra egin zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan. West Pointeko eliza batean eskainitako emanaldi batean\, ikusleen artean zegoen gitarra-jotzaile batek galdera hau egin zuen: “Nor da hori?”. Musikari hori Willie Joe Caldwell zen\, geroago Annierekin ezkondu eta taldea sortu zuena. \nSeme-alabak hazten ari ziren garaian\, Anniek Caldwell Fashions denda ireki zuen West Pointeko kale nagusian. Denda hori Church Of God In Christ izenekoak egiten zituen konbentzio eta urteurrenetarako janzten ziren emakumeen erreferentzia bihurtu zen 80ko hamarkadaz geroztik. Baina dena aldatu zen alaba zaharra eskola-lehiaketa batean kantatzera gonbidatu zutenean… eta bluesa —hots\, ebanjelioaz hitz egiten ez zuen musika— abestea aukeratu zuenean. “Ezer egiten ez bagenuen deabruak eramango zuela pentsatu genuen”\, gogoratzen du Anniek. Horrela sortu zen familia-taldea; alabak babesteko eta\, aldi berean\, gehien maite zuten musika bideratzeko modu bat zen. \nBi hamarkada geroago\, taldeak ia ez du aldaketarik izan. Taldearen abestiek gertatu zaiena kontatzen dute: jaiotzak\, gaixotasunak\, galerak\, erresilientzia. Bizitza erreala\, agertokian katarsi kolektibo bihurtua\, ikuspegi femenino eta belaunaldiarteko batekin. \nTaldearen hirugarren eta azken diskoa\, Can’t Lose My (Soul) (2025)\, hogei urteko ibilbidearen emaitza da. Taldearen herrian grabatu zen\, etxetik hurbil dagoen eliza batean. Dena zuzenean grabatu zen\, elkarrekin\, familia gisa\, abesti bakoitzaren emozioa\, gordintasuna eta benetakotasuna zaintzeko. \nCaldwelltarrek lurrean dituzte oinak: denek egiten dituzte beren eguneroko lanak\, Annieren dendak irekita jarraitzen du\, eta beren musika beren jatorriko lekuan bertan sortzen da. Taldearen musikan\, fedeak\, diskoak\, soulak eta bizitza errealak bat egiten dute artifiziorik gabe. Gospela dantzatzeko\, sendatzeko eta hazteko.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-annie-the-caldwells/
LOCATION:Frigo gunea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/36-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230312Z
LAST-MODIFIED:20260310T230312Z
UID:191781-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Quinteto Astor Piazzolla
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nPablo Mainetti (bandoneona)\, Matías Feigin (pianoa)\, Serdar Geldymuradov (biolina)\, Armando de La Vega (gitarra)\, Daniel Falasca (kontrabaxua)\n\nDuela hogeita bost urte baino gehiagoz geroztik\, Quinteto Astor Piazzolla boskoteak Astor Piazzolla bandoneon-jotzaile eta konpositore iraultzailearen ondarea zaintzen eta ohoratzen du. Ia hiru hamarkada hauetan guztietan\, boskotea Estatu Batuetan\, Latinoamerikan\, Europan\, Australian eta Asian aritu da\, eta kritikaren aho bateko errekonozimendua jaso du\, baita ospe handiko sari ugari ere. Sari horien artean\, Tangoko Disko Onenaren bi Latin Grammy (2019an eta 2023an) nabarmentzen dira\, nazioarteko proiekzioa eta ospea sendotu diotenak. \nBoskotea bost bakarlari birtuosok osatzen dute. Guztiek ospe handiko ibilbideak egin dituzte\, eta oso konprometituta daude Piazzollaren estetikarekin. Julian Vat-en musika-zuzendaritzapean\, Quinteto Astor Piazzolla taldeak funtsezko errepertorio bat mantentzen du bizirik\, eta Piazzollak tangoaren inguruan egin zuen eraldaketaren funtsa zaintzen du. Boskoteak Piazzollaren klasikoak zein gutxien entzundako piezak biziberritzen ditu espiritu fresko batekin\, eta bere musika konpositorearen pentsamendutik zuzenean sortzen dela dirudi. \n1960an\, Astor Piazzollak bere boskotea sortu zuen\, eta osaera hori (bandoneona\, biolina\, gitarra elektrikoa\, pianoa eta kontrabaxua) erabakigarria izan zen Tango Berriaren\, hots\, hamarkada horretan bultzatu zuen eta XX. mendeko musikaren historian arrasto ezabaezina utzi zuen generoaren garapenean. \nPiazzollarekin jo zuten musikariak interpretatzaile apartak izan ziren\, eta konpositoreak berak miretsi zituen bere musika ahots propioarekin berrinterpretatzeko eta aberasteko zuten gaitasunagatik. Hirurogeita hamarreko hamarkadan\, Piazzolla Europara joan zen eta boskotearen jarduera eten egin zen\, baina 1978an berriro bildu zen talde berri batekin\, 1988ra arte. Etapa horretan\, ospe handia lortu zuen nazioartean\, eta hirurogeiko hamarkadako Tango Berria eta konposizio berriak uztartzen zituen errepertorio bat osatu zuen\, benetako maisulanekin. \nEsperientzia paregabea da: kontzertuan\, Piazzollaren obra akademikoa eta herri-errepertorioa elkartzen eta komunikatzen dira\, sormen-\, intentsitate- eta pasio-une desberdinak bizitzen dira\, iragana eta oraina lotzen dira\, eta XX. mendeko musika-sortzailerik handienetako baten funtsa bizirik mantentzen da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-quinteto-astor-piazzolla/
LOCATION:Fnac Gunea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/35-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260723
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230312Z
LAST-MODIFIED:20260310T230312Z
UID:191783-1784678400-1784764799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: ETS
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nIñigo Etxezarreta (ahotsa\, gitarra)\, Rubén Campinún (baxua)\, Alex Alonso (bateria)\, Javier Lucas (tronboia)\, Gari (pianoa)\, Rubén Terreros (tronpeta)\, Bujo (tronpeta).\n\nEn Tol Sarmiento\, ETS bezala ezaguna eta 2005ean Ekoran (Arabako Errioxa) sortua\, eragin handiena duen euskarazko musika taldeetako bat da Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea dute egina\, eta jotzeko nahi biziak elkartutako lagunekin hasi zen bere historia. Hala\, herriko erromeriak eta jaiak girotzetik milaka entzuleren esparruak betetzera igaro ziren\, berealdiko zuzenekoak eskainita. \nETSren soinua ska-rockean eta jai-giroko erritmoetan oinarritzen da\, euskarazko eta gaztelaniazko letrekin. Hala ere\, urteetan zehar\, poparen eta reggaearen elementuak gehitzen joan dira\, baita eragin urbanoak ere abesti berrietan\, eta horrek aukera eman die oso publiko zabalarekin konektatzeko\, beren identitatea galdu gabe. \nETS fenomenoa musikaren eremutik harago zabaldu da. 2025eko martxoan taldeak bere 20. urteurrena ospatu zuen Bizkaia Arenan (BEC) emandako hiru kontzerturekin. Haietan 45.000 sarreratik gora agortuta\, euskarazko musikaren historian izandako gertaerarik handiena izatea lortu zuten\, taldearen inpaktu kulturala sendotuta: “20 urte zure eskutik” ikuskizuna ETB2k eman zuen 336.000 ikusletik gorako audientzia-errekorrarekin. \nTaldeak estudioko hainbat disko argitaratu ditu urteetan zehar: Vendimia Seleccionada (2008)\, Hacia la Luna (2012)\, Zure Mundua (2014)\, Beldurrik ez (2015)\, Ametsetan (2017)\, Aukera Berriak (2019)\, Guretzat (2022). Disko berria\, Konkista (2025)\, emozio sakonak jorratzen dituzten hamaika abestirekin\, beren proiekturik pertsonalena eta esperimentalena dela dio taldeak. \nKonkistarekin\, ETSk itzulerako bira bat prestatu du 2026an\, eta esparru handietan emango ditu kontzertuak\, besteak beste Movistar Arenan (Madril)\, Palau Sant Jordin (Bartzelona) eta\, nola ez\, Donostiako 61 Jazzaldiko Keler Gunean. Etapa hau ospakizunaren\, alderdi emozional eta introspektiboaren arteko sintesia da\, eta berretsi egiten du bihotzak konektatzeko taldeak duen konpromisoa\, sustrai kultural eta linguistikoei uko egin gabe. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-ets/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/ETS1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260722
DTEND;VALUE=DATE:20260727
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251223T230228Z
LAST-MODIFIED:20251223T230228Z
UID:176541-1784678400-1785110399@herrikultura.eus
SUMMARY:Donostiako Jazzaldia 2026: egitaraua
DESCRIPTION:2026aren uztailaren 22tik 26ra egingo da Jazzaldiaren 61. edizioa. Aurtengo programazioak Jazz panoramako artista gailenetako batzuk biltzen ditu\, izen ospetsuekin\, proposamen berriekin\, eta Europako Jazzik onenaren panorama zoragarria eskainita. \nGainera\, hemen aurkezten diren proposamenetako lauk XX. mendeko musikak eta Jazzak eman dituen musikari handienetako bi ekarriko dituzte gogora. Hala\, Miles Davisi eta John Coltraneri omenaldia egingo zaie haien jaiotzaren mendeurrenean\, lau kontzertutan haien lan eta sorkuntza-aldi garrantzitsu eta gogoangarrienetako batzuk berrinterpretatuta. \nIzarren izenen artean bi nabarmentzen dira: Pat Metheny gitarrista\, Side Eye III+ bere azken proiektuaren bertsio handitu eta hobetuarekin; eta Diana Krall\, Jazz unibertsoko abeslaririk ezagun eta baloratuena. \nIzarrak dira baita ere edizio honetako eskaintza osatzen duten artistetako asko: Joe Lovano\, David Murray eta Azar Lawrence saxofonistak; Marcus Miller baxua; Charles Tolliver tronpetista; Bruce Barth pianista; eta Cécile McLorin Salvant eta Carmen Lundy abeslariak. \nIzen berrien artean\, bada bat distira berezia dariona: Samara Joy abeslari gaztea\, 26 urte besterekin dagoeneko 5 Grammy irabazi dituena. Gospel eskolan hezitako etorkizuneko (edo egungo?) super izar hau ahotsa miresgarri eta teknika harrigarri baten jabe da. Beste musikari gazte eta etorkizun handiko batzuk Antonio Lizana saxofonista eta abeslaria eta Julius Rodriguez pianista dira\, azken hau Jazz pianoaren berrikuntzaren bultzatzaile interesgarrienetako bat. \nBestetik\, nabarmentzekoa da emakumezko Jazz bokalaren lau ordezkari handik hartzen duten protagonismoa: Diana Krall\, Samara Joy\, Carmen Lundy eta Cécile McLorin Salvant. \nAzkenik\, Europako Jazzak bere ordezkari gailenetakoak izango ditu programazioan: Louis Sclavis frantsesa\, ibilbide musikal luze bezain bikaina egina duen klarinetista; frantsesak ere\, eta aldameneko herrialdean idoloak\, Émile Parisien saxofonista eta Vincent Peirani akordeonista berritzaile eta birtuosoa; Benjamin Moussay\, pianista\, frantsesa ere\, lirikoa eta introspekzio-giro zoragarriak sortzeko gai dena; Erik Truffaz tronpetista suitzarra\, Miles Davisen Sketches of Spain (1960) lan gailena birsortzeko ardura hartu duena; eta Nils Petter Molvær norvegiarra\, ospea eman zion Khmer (1998) proposamen musikalarekin. \nAbenduaren 16an\, 11:30etik aurrera\, jarriko dira salgai sarrerak eta abonuak agertoki hauetarako: Trinitate Plaza\, Kutxabank Kursaal Auditorioa\, FCC Victoria Eugenia Antzokia eta Škoda San Telmo Museoa (Klaustroa). \nErosketak leihatiletara bertaratuta edo gure webgunean eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahal izango dira. \n61 Jazzaldiko doako kontzertuak datozen hilabeteetan iragarriko dira. \nTrinitate Plaza: \nJazzaldiaren agertoki enblematikoenak\, beti bezala\, 4 gau eskainiko ditu\, bakoitzean saio bikoitz batez gozatu ahal izateko. \nUztailaren 23an\, David Murray Quartetekin hasiko gara; berrogeita hamar urte baino gehiago Jazz modernoaren soinuari forma ematen jardunda\, 70 urterekin inoiz baino sasoi hobean dagoen musikaria da Murray: ausarta\, sortzailea\, tradizioan errotua\, baina betiere mugak gainditzen. Eguneko bigarren kontzertua\, Paramount Quartetena\, lau super izarrek emango dute: Joe Lovano maisua saxoan\, berdinik ez duen soinu bero eta fraseatze arinekin; Julian Lage gitarran\, dotorea eta argitasun harrigarrikoa; Santi Debriano kontrabaxuan\, eragin afro-latino erritmikoa eta sakona dariona; eta Will Calhoun baterian\, sendoa eta ñabarduraz betea. \nOstiralean\, uztailak 24\, iritsiko da Coltraneren omenezko lehen kontzertua\, Azar Lawrence Quartet: John Coltrane. The Impulse Era! Coltraneri lotutako tradizioaren eta Jazz garaikidearen dimentsio berrien arteko konexiorik puruenaren ordezkaria da Lawrence\, eta Jazzaren iraultza asaldatuenaren oinarriak finkatu zituen “Traneren” urteak omenduko ditu\, jarrera ausart eta abangoardistarekin. Bigarren kontzerturako Cécile McLorin Salvant izango dugu\, Jazz garaikideko ahotsik onenetakoa eta berezienetakoa\, emozioak zuzenean bihotzera transmititzeko gai den sortzaile geldiezina. \nUztailaren 25ean\, omenaldi bikoitza izango dugu\, lehena Coltraneri eta bigarrena Miles Davisi. Gaua Charles Tolliverekin hasiko da\, gure garaiko tronpetista\, konpositore eta moldatzaile handienetako batekin\, eta Coltraneren maisulanetako bat\, Africa/Brass (1961)\, berrinterpretatuko du\, 4 musikari bikainek eta Musikene Big Bandek lagunduta; Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane’s Centennial izenburua duen kontzertu paregabea. Gaueko bigarren kontzertuan Miles Davis izango da omendua; Marcus Miller: We Want Miles! kontzertu hau gure garaiko musikari handienetakoa den Marcus Millerek emango du\, Illinoiseko jenioaren bandako kide izan ziren beste hiru musikarirekin batera: Mike Stern\, Bill Evans eta Mino Cinelu. \nIgandean\, uztailaren 26an\, Vincent Peirani – Living Being IV (Time Reflections)ekin hasiko gara; Peirani akordeonista birtuoso eta konpositore frantsesak\, Europako Jazzak eman duen artista berritzaile eta moldakorrenetakoak\, sormenak bultzatuta etengabeko esplorazioan murgilduta dabiltzan musikari handiek lagunduta\, emanaldi berezi bezain ahaztezina eskainiko dute. Gaua New Sketches of Spain: Erik Truffaz – Antonio Lizana kontzertuarekin amaituko da; Miles Davisen musika ospatu eta gogora ekartzeko kontzertua. Jatorri espainiarreko musikaren aurkikuntzak inspiratuta\, Miles Davisek Sketches of Spain (1960) kaleratu zuen\, Jazza munduko musiketara irekitzeko mugarria\, alegia. \nKutxabank Kursaal Auditorioa: \nKutxabank Kursaal Auditorioko kontzertuak uztailaren 23an hasiko dira\, Donostian lehen aldiz arituko den Jazzaren izar handi berri batekin: Samara Joy. Zalantzarik gabe\, Jazz ahotsik onenetakoa. Komeni da artistari arrastoa jarraitzea\, hurrengo urteetan zer entzun asko emango baitigu ziur aski. \nUztailaren 24an\, Nils Petter Molværen txanda izango da\, eta Khmer (1998) bere aurreneko lan diskografikoaren berrinterpretazioa ekarriko digu. Musikari norvegiarra Europako Jazz garaikidearen funtsezko figura da\, eta bere lengoaia propioa sortu du\, non elektronikaren\, inprobisazioaren eta soinuen esplorazioaren artean arnasa hartzen duen tronpetak. \nLarunbatean\, uztailaren 25ean\, Pat Metheny izango da\, Jazzaren mito bizia\, azken hamarkadetako gitarrista karismatiko eta handienetakoa. Mende erdia baino gehiagoko ibilbidea du egina\, eta oso musikari gutxik baiezta dezaketen zerbait lortu du: bere instrumentuaren soinua etengabe berrasmatzea\, bere nortasuna inoiz ere galdu gabe. Bere musika\, argitsua eta konplexua aldi berean\, melodiaren epeltasunaren eta esplorazio harmonikoaren artean\, inprobisazio askeagoaren eta konposizio zehatzagoaren artean mugitzen da. \nAzkenik\, uztailaren 26an\, Diana Krall ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. Jazz garaikideko figura gailen eta maiteenetako bat. Pianoarekiko bere aparteko sentsibilitateak\, bere ahots bero eta iradokitzaileak\, berezkoa duen dotoreziak eta tonu intimistak artista unibertsal bihurtu dute. \nŠkoda San Telmo Museoa: \nEdizio honetan\, goizez\, 5 kontzertu izango ditugu Škoda San Telmo Museoko klaustroan. \nUztailaren 22an\, Julius Rodriguez izango dugu. AEBko pianista gazteak energia bizia eta kutsakorra\, publikoarekiko konexioa errazten duen naturaltasuna eta amaierarik ez duela dirudien sormena zabaltzen ditu bere emanaldietan. \nUztailaren 23an\, Bruce Barth pianistak eta Vicente Archer kontrabaxuak osatutako bikotea izango dugu. Nazioarteko Jazzean eskari gehien jasotzen duten musikarietako bi. Jazzaren klasiko batzuen gaineko beren ikuskera eskainiko digute\, baita konposizio propio batzuk ere. \nUztailaren 24an\, Benito Gonzalez izango dugu piano soloan. Diskurtso pertsonala\, ausarta\, sortzailea eta intuitiboa duelako nabarmentzen da. Jazzaren ondarea eraldatzen dihardu pianoan\, horizonte berrietara bultzatuta. \nUztailaren 25ean\, Benjamin Moussayren txanda izango da. Teklatuaren magoa\, espazioen modelatzailea\, pianista irudimentsua\, ukitu sentsual eta ikuspegi berezi eta erraz identifikatzeko moduko baten jabe. \nMuseoko klaustroan emango den azken kontzertua uztailaren 26an izango da. Europako oraingo Jazzaren kolaborazio aipagarrienetako bat izango dugu\, bikote honek osatua: Émile Parisien saxo sopranoan eta Vincent Peirani akordeoian. Bi musikari frantsesek Abrazos (2020) beren diskoa interpretatuko dute\, muga estilistikoetatik harago doan proposamen musikala. \nFCC Victoria Eugenia Antzokia : \nSeigarren aldiz jarraian\, Jazzaldiaren baitan\, JazzEñe izango dugu FCC Victoria Eugenia Antzokian. JazzEñeren hamabigarren edizioa izango da\, SGAE Fundazioak antolatua eta\, aurreko urteetan bezala\, 4 saio bikoitz izango dira\, uztailaren 22tik 25era\, showcase formatuan\, Jazz espainiar onenarekin. Hautatutako 8 proposamenekin osatuko den programazioa 2026ko udaberrian emango da ezagutzera. \nJazzEñez gain\, beste bi kontzertu izango dira antzokian. Uztailaren 22an\, 18:00etan\, Carmen Lundy arituko du\, bere musikaltasun berritzaileagatik eta eszenan duen presentziagatik miresmen handia zaion abeslaria. Zuzenekoetan\, oso erakargarria da birtuosismoa eta emozioa uztartzen dituen modua\, eta horrek eraman du egungo Jazzean handienen artean egotera. Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuei amaiera emateko\, Louis Sclavis Quintet izango da uztailaren 26an; klarinetista aparta\, soinu-narratzaile handienetakoa eta musika inprobisatuaren figura enblematikoa Frantzian.
URL:https://herrikultura.eus/event/donostiako-jazzaldia-2026-egitaraua/
LOCATION:Bidaurreta Monastegia\, Oñati\, Gipuzkoa\, 059\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/ProgramaJazzaldia2026.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230203Z
LAST-MODIFIED:20251224T230203Z
UID:176619-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Bruce Barth & Vicente Archer
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nBruce Barth (pianoa)\nVicente Archer (kontrabaxua)\n\nBruce Barth piano-jotzailea eta Vicente Archer kontrabaxu-jotzailea jazzaren nazioarteko agertokietan jotzeko eskaera gehien jasotzen dituzten musikarietako bi dira. Elkarrekin\, bikote modura\, jazzeko obra klasiko batzuen ikuspegia eta konposizio propio batzuk eskaintzen dituzte. \nKalifornian jaioa baina New Yorkeko ingurune asaldatuan hezia\, Bruce Barth jazz garaikidearen erreferentziazko piano-jotzailetzat hartzen da duela hamarkada batzuez geroztik. Musika-prestakuntza sendoa jaso ondoren\, oso gaztea zela hasi zuen bere ibilbide profesionala\, eta Stanley Turrentine\, Terence Blanchard\, Stan Getz\, Freddie Hubbard\, Phil Woods eta Tony Bennet ospetsuekin jo zuen\, besteak beste. Barth\, halaber\, konpositore\, produktore eta pedagogo gisa nabarmendu da\, eta nazioarteko kritikak goraipatu du. Adibidez\, The New York Times egunkariak bere belaunaldiko piano-jotzailerik interesgarrienetako bat zela nabarmendu zuen. Gainera\, diskografia zabala du\, ohikoa da mundu osoko jaialdietan\, eta kideen\, publikoaren eta prentsa espezializatuaren ahobatezko errespetua jaso du. \nVicente Archer oso sormen handiko kontrabaxu-jotzaile berezi gisa nabarmentzen da. Kolaborazioak egin ditu Donald Harrison\, John Scofield\, Norah Jones\, Pat Metheny\, Brad Mehldau\, Wynton Marsalis\, John Scofield\, Kenny Garrett eta jazzaren esparruko beste izen handi askorekin. Horrez gain\, bere proiektu propioak zuzendu ditu\, eta\, gaur egun\, besteak beste\, Peter Bernstein\, Nicholas Payton eta Robert Glasper-en proiektuetan dihardu bere kontrabaxuarekin. Haren soinuaren ezaugarri bereizgarriak tinbre beroa\, exekuzio zehatz-zehatza eta ikuspegi harmoniko sofistikatua dira.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-bruce-barth-vicente-archer/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/15-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230204Z
LAST-MODIFIED:20251224T230204Z
UID:176623-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Samara Joy
DESCRIPTION:Samara Joy\nJazzaren historian oso pertsona gutxik bizi izan dute Samara Joyrena bezalako igoera bizkorra\, eta are gutxiago hain gazte izanda. 26 urte besterik ez dituela\, bikaina da orain arte egin duen ibilbidea. \nBost Grammy sariren irabazle\, Best New Artist saria barne\, lehen mailako presentzia bihurtu da Joy\, eta pop izar handiei dagokien ikusgarritasuna lortu du. Maila gailen horrek telebista-kate nagusietara eta belaunaldi berriekin konektatzera eraman du\, TikTok bezalako plataformen bitartez. Bere emanaldien historiala ikusi besterik ez dago: Newport\, Monterey eta Montreal bezalako jaialdi mitikoak\, eta Apollo\, Carnegie Hall\, Village Vanguard eta Jazz at Lincoln Center bezalako agertoki ikonikoak. \nBronxeko Castle Hill auzoan jaioa\, musikaz inguratuta hazi zen. Bere aitona-amonek\, Elder Goldwirek eta Ruth McLendonek\, Filadelfiako The Savettes gospel taldea lideratu zuten\, eta bere aita\, Antonio McLendon musikari eta konpositorea\, Andraé Crouchekin birak egin eta bere errepertorio propioa grabatu zuen. Txikitan R&B klasikoarekin maitemindu zen eta elizako gospel koruan trebatu zuen ahotsa. Geroago\, nerabezaroan\, Jazza deskubritu zuen Fordham High School for the Arts-en. Bertan\, Bokalista Onenaren saria irabazi zuen Jazz at Lincoln Center’s Essentially Ellington lehiaketa ospetsuan. 2019an\, Sarah Vaughan International Jazz Vocal Competition saria irabazi zuen\, eszena profesionalera behin betiko eraman zuen inflexio-puntua. \nBere aurreneko diskoak\, Samara Joyk (2021)\, kritika konkistatu zuen errepertorio klasikoari zuzendutako begirada iradokitzaileagatik eta aparteko ulermen musikalagatik. 2022an Linger Awhile kaleratu zuen\, askotariko obrak berrinterpretatzeko duen talentua berretsi zuen lana. Urte horretan bertan\, Grammy saria irabazi zuen Best New Artist kategorian. 2023aren amaieran A Joyful Holiday kaleratu zuen\, gabon-kantekin osatutako EPa. Disko honek bira arrakastatsuak ekarri zizkion\, baita beste bi Grammy ere 2025ean: Best Jazz Vocal Album eta Best Jazz Performance. \nSamara Joyk bere horizonte artistikoa zabaltzen jarraitu du Portraitekin (2024)\, lider eta artista gisa izan duen hazkundea islatzen duen lana. Bere konposizioen artean\, ?Reincarnation of a Lovebird? hunkigarria nabarmentzen da\, maitasunaren eta anbizioaren arteko elkarrizketa\, Charles Mingusen inspiratua; eta ?You Stepped Out of a Dream? eta ?Autumn Nocturne? bezalako estandarren irakurketa berriak. \nDisko bakoitzarekin\, kolaborazio bakoitzarekin\, emanaldi bakoitzarekin\, Samara Joyk irmotu egiten du bere maila Jazzaren izarrartean eta estandarren interprete gisa\, Sarah Vaughan\, Betty Carter\, Abbey Lincoln edo Carmen McRae bezalako figuren ondarea gogora ekarrita.
URL:https://herrikultura.eus/event/samara-joy/
LOCATION:Tabakalera eta Kursaal\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230204Z
LAST-MODIFIED:20251224T230204Z
UID:176621-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: JazzEñe 2
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nBi kontzertu\, 45 minutukoa bakoitza. \nArtistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean\, SGAE Fundazioak izendatutako epaimahai batek hautatuko ditu JazzEñe edizio honetan parte hartuko duten 8 taldeak. \nJazzEñeren hamabigarren edizio hau Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo den elkarren segidako seigarrena izango da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-jazzene-2/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/10-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230205Z
LAST-MODIFIED:20251224T230205Z
UID:176624-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: David Murray + Joe Lovano & Julian Lage
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nDavid Murray Quartet\n\nDavid Murray (saxo tenorra\, klarinetea)\nMarta Sanchez (pianoa)\nLuke Stewart (kontrabaxua)\nRussell Carter (bateria)\n\nDavid Murray berrogeita hamar urte luzez aritu da Jazz modernoaren soinuari forma ematen: ausarta\, sortzailea\, tradizioan errotua\, eta betiere mugak gainditzen. \n1975ean New Yorkera iritsi zenetik\, Jazz saxofonista eta lider handietako bat bilakatu zen David Murray. Bere izenpean 200 album baino gehiago argitaratu ditu\, hainbat artistarekin elkarlanean\, tartean Max Roach\, Randy Weston\, Pharoah Sanders\, McCoy Tyner\, Taj Mahal\, Mal Waldron\, Amiri Baraka\, Jerry Garcia\, Doudou N’daye Rose\, Cassandra Wilson\, Jason Moran\, Macy Gray\, Omara Portuondo\, Saul Williams\, Vijay Iyer\, Quest Love\, Black Thought eta Gregory Porter. World Saxophone Quartet berritzailearen sortzaileetako bat da gainera; taldea 40 urtez aritu da birak eta grabazioak egiten. \nOrain\, 70 urterekin\, beste urratsa bat eman du birtuosismoa eta sormena uztartzen dituen bere oraingo laukotearekin: Marta Sanchez pianoan\, Luke Stewart kontrabaxuan eta Russell Carter baterian\, kritikak goraipatutako talentu gazteen goraldian laguntzen. \nLaukote honen lehen diskoak\, Francescak (2024)\, erakutsi zuenez\, Murray ez da bertan gozo gelditzen denetakoa. Kritikaren goraipamenak jaso zituen\, urteko Jazz diskorik onenen artean kokatuta (The New York Times\, Downbeat\, Jazzwise\, Slate eta beste asko) eta saxofonista mitikoaren sormenak bizi-bizi jarraitzen duela nabarmenduta. \nJoe Lovano – Julian Lage: Paramount Quartet\n\nJoe Lovano (saxo-jotzailea)\nJulian Lage (gitarra-jotzailea)\nSanti Debriano (kontrabaxu-jotzailea)\nWill Calhoun (bateria-jotzailea)\n\nParamount Quartet taldea jazzaren esparruko lau superizarrez osatuta dago. Hutsik egin ezin duen konbinazioa da: Lovano maisua eta haren saxo aparta\, soinu berokoa eta fraseatze jariakorrekoa; Julian Lage eta haren gitarra dotorea eta argitasun harrigarrikoa; Santi Debriano eta haren kontrabaxu erritmiko eta sakona\, eragin afrolatindarrekoa; eta Will Calhoun eta haren bateria\, indar handikoa eta ñabarduretan aberatsa. \nJoe Lovano\nJoe Lovano saxofoi-jotzailea funtsezko figura da jazz garaikidean\, eta haren ibilbidearen ezaugarri bereizgarria sonoritate berrien etengabeko bilaketa da. Joe Lovano 1952an jaio zen Clevelanden. Tony «Big T» Lovano aitarekin ikasi zuen saxoa jotzen\, eta Bostongo Berklee College izenekoan osatu zituen ikasketak. Bertan\, honoris causa doktoregoa jaso zuen. Lovano\, halaber\, irakaslea izan da ospe handiko zenbait erakundetan\, hala nola New Yorkeko Unibertsitatean\, Juilliard eskolan eta Manhattan School of Music izenekoan. \n1973an hasi zuen bere ibilbidea Las Vegasen\, Tom Jonesekin batera. Geroago\, Lonnie Smithen taldean sartu zen eta\, azkenik\, New Yorkera joan zen. Bertan\, lehenik eta behin estudioko musikari-lanetan aritu zen\, George Bensonen disko baterako. Horrelaxe hasi zen azken hamarkadetako saxofoi-jotzailerik onenetako bat den Lovanoren ibilbidea. Oso artista emankorra da\, eta musikaririk handienek harekin lan egin nahi izan dute. Haien artean\, honako hauek aipa daitezke: Woody Herman\, Dr. Lonnie Smith\, Mel Lewis\, Bob Brookmeyer\, Paul Motian\, Carla Bley\, Bill Frisell\, Ernico Rava\, Jacob Bro\, Tony Bennett\, Abbey Lincoln\, Charlie Haden\, John Scofield\, Gunther Schuller\, Elvin Jones\, McCoy Tyner\, Ed Blackwell\, Herbie Hancock\, Dave Holland\, Hank Jones\, Dave Liebman\, Michael Brecker\, Dave Douglas\, Judi Silvano\, Ravi Coltrane\, Chucho Valdés\, Ornette Coleman\, Diana Krall eta beste asko. \nJulian Lage\nJulian Lage bere belaunaldiko gitarra-jotzailerik bikainenetakotzat hartu da\, teknika miresgarria eta Estatu Batuetako musika-tradizio osora irekitako irudimena uztartzen dituena. New Yorken bizi den artista kaliforniarrak karrera aldakorra eta pertsonala eraiki du. Figura handiekin lan egin du (hala nola Gary Burton eta John Zorn-ekin)\, eta bikoteak osatu ditu Nels Cline\, Chris Eldridge eta Fred Hersch-ekin\, besteak beste. Haren obraren ezaugarri nagusiak dotoretasuna\, argitasun melodikoa eta esplorazio-espiritua dira. Haiei esker\, Lage egungo inprobisatzailerik miretsienetako bat da. \nSanti Debriano\nSanti Debriano moldakortasun sakoneko baxu-jotzailea eta konpositorea da. Panaman jaio zen\, eta New Yorken garatu du bere ibilbidea. Bertan\, jazzaren funtsezko figura bihurtu da. Bere proiektu propioak zuzentzen ditu\, oso kolaboratzaile estimatua da\, eta nazioarteko jaialdi nagusietan aritu da. Haren taldeak\, Arkestra Bembé izenekoak\, haren musika definitzen duten eraginen nahasketa islatzen du: jazz-harmoniak\, Panamako erritmoak eta Afrikako tradizioarekiko konexioa. Debrianoren erreferentzien artean\, Duke Ellington\, Charles Mingus\, Ornette Coleman\, Cachao eta Dave Holland aipa daitezke. \nWill Calhoun\nWill Calhounek\, bi Grammy® sariren irabazleak eta mundu osoan Living Colour taldeko bateria-jotzaile gisa ezagunak\, generoak gainditzen dituen ibilbidea egin du. Pharoah Sanders\, Wayne Shorter\, McCoy Tyner\, Lauryn Hill eta Public Enemy-rekin lan egin du\, eta\, aldi berean\, perkusioaren Afrikako sustraiak ikertu ditu sakon-sakonean. Klima-aldaketaren inguruko ekimen komunitarioetan eta diziplina anitzeko proiektuetan ere aktibo jardun du\, eta bere sormen-esparrua elektronikara\, munduko musikara eta\, berrikiago\, ikusmen-arteetara zabaltzen ari da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-david-murray-joe-lovano-julian-lage/
LOCATION:Trinitate Plaza – (Trinitate plaza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/14-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230313Z
LAST-MODIFIED:20260310T230313Z
UID:191787-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Ibibio Sound Machine
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nEno Williams (ahotsa)\nScott Baylis (tronpeta\, sintetizadorea)\nMax Grunhard (saxofoia\, sintetizadorea)\nAlfred Kari Bannerman (gitarra)\nTony Hayden (tronboia\, sintetizadores)\nJoseph Amoako (bateria)\nPhilip PK Ambrose (baxua)\n Anselmo Netto (perkusioa)\n\nIbibio Sound Machine 2013an Londresen sortutako taldea da. Harrezkero\, afro-funkaren eta dantza-musika globalaren mugak birdefinitzen dihardu\, antzinako musika eta musika futurista uztartuta. Eno Williams abeslari karismatikoaren eta Max Grunhard multiinstrumentistaren ikuspegiaren haritik\, taldeak ausardiaz fusionatzen ditu afrikar musikaren herentzia erritmikoa\, nigeriar highlifea eta afrobeata funkarekin\, discoarekin\, post-punkarekin eta elektronika garaikidearekin. \nEno Williams Londresen jaio eta Nigeriako hego-ekialdeko Ibibio eskualdean hazi zen kristau kultura batean. Han\, highlife music estiloa ez ezik\, Nigeriako gospela eta Afrikako eta Mendebaldeko pop barietate ugariak ezagutu zituen. Ibibio Sound Machineren letretako asko ibibieraz idatzita daude eta elezaharrak kontatzen dituzte\, moraltasunak eta umoreak bat egiten duten nahasketa erakargarriarekin. \nTaldearen azken diskoak\, Pull the Rope (2024)\, bere musika definitzen duten itxaropena\, alaitasuna eta sentsualitatea biltzen ditu\, baina beste lurralde batera lekualdatzen dute beren energia: jaialdi baten argitasunetik egunsentira arte zabalik dagoen klub baten pultsu biziraino\, Glastonburyko agertokietatik dantzako pista onenetaraino\, house\, funk eta discotik post-punk eta afrobeateraino. Diskoari itxaropena eta ospakizun giroa dario\, zoritxarrari aurre egiteko. Musikatik mundu hobe bat partekatu eta imajinatzeko gonbidapena da. \nIbibio Sound Machine ez da banda soil bat\, kulturen gurutzaketa bat da\, tradizioaren eta modernitatearen talka erritmiko bat\, festa hutsetik harago doana eta batasun eta erresistentzia mezu bat helarazten diguna. Konektatzeko gogo horrek kontzertu guztiak blaitzen ditu\, eta ospatzera\, pentsatzera eta dantzatzera gonbidatzen gaitu beti. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-ibibio-sound-machine/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/33-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230313Z
LAST-MODIFIED:20260310T230313Z
UID:191785-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Danielle Nicole
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nDanielle Nicole (ahotsa\, baxua)\nBrandon Miller (gitarra\, ahotsa)\nPat Adams (bateria)\n\nDanielle Nicole\, Kansas Cityn (Missouri) jaioa\, blues garaikidearen ezinbesteko ahotsetako bat da. Musikarien familia batean hazi zen; aitak bluesa jotzen zuen gitarran\, eta amak Little Eva taldean abesten zuen. Bere anaiekin Trampled Under Foot hirukotea sortu zuen\, eta Estatu Batuetako Mid West jaialdian izan zuten arrakastari esker ezarri zituzten musikarekiko haien grinaren oinarriak. \nDaniellek Wolf Den (2015) albumarekin ekin zion bakarkako ibilbideari; Billboard Blues zerrendetan bigarrena izatera iritsi zen\, eta milioika erreprodukzio metatu zituen plataforma digitaletan. Bere bigarren lana\, Cry No More (2018)\, blues zerrendetako lehena izateaz gain\, Grammyrako izendapena ere jaso zuen Blues Garaikidearen kategorian. \nAdierazkortasun handiko abeslaria da Nicole\, bere ahotsaren birtuosismoagatik eta baxuan erakusten duen teknikagatik ezaguna. Sari ugari jaso ditu\, besteak beste\, zazpi Blues Music Award\, eta Kansas Cityko Ospearen Aretoan eta Canada South Blues Society Hall of Famen dago sartuta. \nAgertokiaren gainean berehala konektatzen du publikoarekin\, bere autentikotasunagatik eta bluesean eta soulean jatorria duen kontatzeko bere moduagatik ere\, bi generoak orainera proiektatuz. Danielle Nicole interprete bikaina da\, eta generoaren mugak zabaltzen jarraitzen duen narratzailea. Emanaldietako bakoitzean arrasto ezabaezina utzita\, bere lekua irmotzen ari da egungo bluesaren figura handienen artean. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-danielle-nicole/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/34-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260506T220257Z
LAST-MODIFIED:20260506T220257Z
UID:202812-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Lisa Ono + koktel afaria
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \nLisa Ono (ahotsa\, gitarra)\, Masaki Hayashi (pianoa). \nLisa Ono São Paulon jaio zen\, eta Brasil eta Japonia artean hazi zen. Bi herrialde horiek betiko markatuko zuten bere identitate artistikoa. Haurtzaroa Brasilen eman zuen hamar urte bete zituen arte\, eta hamabost urterekin hasi zen abesten eta gitarra jotzen. Catupiry (1989) bere aurreneko lan diskografikotik hasita\, bere ahots naturala\, pultsu erritmikoari eusten dion gitarra eta bere presentzia argitsua izan dira izar bihurtu duten dohainak\, eta bossa nova Japonian zabaltzera eraman dutenak. \nDream (1999) bere diskoak 200.000 kopia baino gehiago saldu zituen Japonian. Jazzaren kategorian lau aldiz irabazi zuen Japan Gold Disc Award\, eta Brasilgo gobernuak 2013an Rio Brancoren Ordena Nazionalarekin saritu zuen\, generoaren nazioarteko erreferente dela berretsita. Bere ibilbidean zehar\, Antonio Carlos Jobim eta João Donato bezalako figura gailenen ondoan aritu da agertokietan\, bere musika mundu osoko publikoetara eramanez. \n2026ko apirilean Sue Ann – Homage to Antonio Carlos Jobim diskoa aurkeztuko du\, Masaki Hayashi pianistarekin batera garatutako proiektu dotorea\, bossa novaren sortzaileari bere jaiotzaren mendeurrenaren aurreko urtean omenaldia egiteko sortua. Albumak Jobimen maisulanak biltzen ditu\, bikote formatuaren intimitatetik berrikusiak\, eta argi berri batekin erakusten du haren betiereko errepertorioa\, inprobisazioaren eta elkarrizketa musikalaren bitartez. \nMasaki Hayashi pianista eta konpositoreak bere proiektu propioak ere garatzen ditu\, eta Lisa Onorekin ez ezik\, beste musikari batzuekin ere kolaboratzen du\, Ringo Sheena\, LEO\, Aska Maret\, Seigen Tokuzawa eta Kazuma Fujimoto tartean. Sue Ann – Homage to Antonio Carlos Jobim (2026) diskoan\, Hayashi\, pianoaz gain\, moldaketez eta ekoizpenaz arduratu da\, eta hurbiltasun dotorea darion soinua eraiki du Lisa Onorekin batera. Elkar hartze honek bossa novaren esentzia ospatu eta orainera proiektatzen du sentsibilitatez\, errespetuz eta edertasunez.  \n\nKoktel afaria \nEsperientzia ongietorri kopa batekin hasiko da 20:00etan\, 20:30ean Lisa Onoren kontzertua eta\, hura amaitzen denean\, 21:30ean\, koktel afari bat eskainiko da: kanape hotzak eta beroak\, eta postrea\, eta jatekoari laguntzeko\, garagardoa\, freskagarriak\, ardo zuria\, ardo beltza eta cava.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-lisa-ono-koktel-afaria/
LOCATION:Parte Zaharra / María Cristina Hotela / Konstituzio plaza\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/32-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260723
DTEND;VALUE=DATE:20260724
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260531T220111Z
LAST-MODIFIED:20260531T220111Z
UID:205629-1784764800-1784851199@herrikultura.eus
SUMMARY:"KAY ROBOT"
DESCRIPTION:Kay txikitatik da etorkizunaren beldur. Txip\, diodo eta algoritmoz beteriko etorkizuna. \nBaina etorkizuna ez dago makinen eskuetan\, makinen eraikitzaileen bihotzetan baizik. \nBeraz\, bere zortzigarren urtebetetzean robot eraikitzailea bihurtzea erabaki zuen. \nBaina bere izaki mekanikoak matxinatu egiten dira\, eta iraultza robotiko bat sortzen da\, gizateria akabatuko duena. \nAmaiera zoriontsua izango da? Nork daki. (Ez dugu spoilerrik egingo) \nHiperteknologiaren tiraniari buruzko txotxongilo komedia dibertigarri eta ameslaria. \n\nFamilia ikuskizuna (6 urtetik aurrera gomendatua)\nIraupena: 50 minutu\n\nFitxa artistikoa:  \n\nEgilea: Emilio De Pinedo\nZuzendaritza: Emilio De Pinedo\nMusika: Lon Urrutia\nEszenografia: Alaine Arzoz\nJantziak: Esther Villar\nAktorea: David Taboada
URL:https://herrikultura.eus/event/kay-robot/
LOCATION:Santa Klara uhartea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Antzerkia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/55.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230205Z
LAST-MODIFIED:20251224T230205Z
UID:176626-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Benito Gonzalez
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nBenito Gonzalez (pianoa)\n\nJazzaren ondarea horizonte berrietara bultzatzen duten pianista horietako bat da Benito Gonzalez. Instrumentuarekiko bere pasioak eta sormenak leku gailen batean kokatu dute egungo panoraman\, piano garaikidearen esploratzaile nekaezin gisa finkatuta. \nGreat American Jazz Piano Competition saria irabazi zuen 2005ean\, eta 2020an Steinway & Sons artista izendatu zuten bere musika blaitzen duten indar erritmiko eta molde afro-latinoengatik. Venezuelan jaio eta New Yorken bizi den pianista hau bere herrialdeko folklore-soinuen artean hasi zen\, Herbie Hancock\, McCoy Tyner\, Chick Corea eta Keith Jarrett bezalako figuren eragina jaso aurretik. \nAEBn hasi zuen bere karrera\, Washington D.C.n\, Okyerema Asante maisu ghanarrarekin jotzen. Han bizitzea erabaki eta ekin zion bere ibilbideari 2003an Jackie McLeanekin eszenatokia partekatzen. Handik gutxira\, Kenny Garretten laukoteko kide izatera igaro zen; zazpi urtez jo zuen taldearekin\, Grammy sarietarako bi izendapenek markatutako etapa batean. Geroago\, Azar Lawrencerekin kolaboratu zuen\, eta 2019an Pharoah Sanders mitikoarekin elkartu zen pianista eta musika-zuzendari gisa. \nGonzalez funtsezko sidemana izan da musikari ugarirekin batera\, tartean Bobby Hutcherson\, Dave Liebman\, Gary Bartz\, Curtis Fuller\, Al Foster\, Lenny White\, Billy Hart\, Ignacio Berroa\, Jeff “Tain” Watts\, Buster Williams\, Rene McLean\, Steve Turre\, Delfeayo Marsalis\, Hamiet Bluiett\, Ron Blake\, Antonio Sanchez eta Mark Gros. Aldi berean\, bakarkako ibilbide sendoa garatu du hainbat lanekin\, besteak beste\, Starting Point (2004)\, Circles (2010)\, Dream Rhapsody (2015)\, McCoy Tynerren omenezko Passion Reverence Transcendence (2018) eta Sing to the World (2021); azken album honetan erdigunean kokatzen du erritmoa\, pultsu bizi batek eta ageriko eragin afro-latinoak bultzatuta. \nPianista askok beren ahotsa aurreko belaunaldietan inspiratuta bilatzen diharduten une honetan\, Gonzalez harago doalako nabarmentzen da\, diskurtso pertsonal\, ausart\, sortzaile eta intuitiboa eraiki bitartean.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-benito-gonzalez/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/13-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230206Z
LAST-MODIFIED:20251224T230206Z
UID:176628-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: JazzEñe 3
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nBi kontzertu\, 45 minutukoa bakoitza. \nArtistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean\, SGAE Fundazioak izendatutako epaimahai batek hautatuko ditu JazzEñe edizio honetan parte hartuko duten 8 taldeak. \nJazzEñeren hamabigarren edizio hau Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo den elkarren segidako seigarrena izango da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-jazzene-3/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/10-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230206Z
LAST-MODIFIED:20251224T230206Z
UID:176630-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Nils Petter Molvær - KHMER
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nNils Petter Molvær (tronpeta-jotzailea)\nEivind Aarset (gitarra-jotzailea)\nJan Bang (live sampling-a)\nDJ Strangefruit (DJ)\nAudun Erlien (baxu-jotzailea)\nRune Arnesen (bateria-jotzailea)\nPer Lindvall (bateria-jotzailea)\nSven Persson (soinu-diseinugilea)\nTord Knudsen (argiztapen-diseinugilea)\n\nNils Petter Molvær Europako jazz garaikideko funtsezko figura bat da\, eta lengoaia propio bat ehundu du laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik. Lengoaia horretan\, elektronikaren\, inprobisazioaren eta soinu-esplorazioaren artean hartzen du arnasa tronpetak. 61 Jazzaldian\, bere estreinaldi diskografikoaren\, hots\, Khmer (1998) obraren berrinterpretazio zoragarria eskainiko digu. \nEskandinaviako jazzaren izen handiekin jo ohi du Molvaerrek\, eta nazioarteko artistarik eskatuenetako bat da. Haren musikak azken hamarkadetako jazzaren mugak zabaldu ditu\, eta belaunaldi oso bat markatu du. 2023. urtean\, Khmer diskoaren 25. urteurrena bete zen. Disko iraultzaile hori mugarria izan zen\, eta lurralde berri bat ireki zuen. Lurralde horretan\, jazza trip-hoparekin\, drum’n’bassarekin\, ambientarekin\, technoarekin\, musika industrialarekin eta musika elektronikoarekin nahasten zen. Diskoaren osagai nagusiak erritmo sendoak\, groove taupakariak eta intentsitatez eta berotasunez betetako tronpeta nahasezina izan ziren. Disko hori Norvegiako jazz garaikidearen sorrerako obra da oraindik ere. \nUrteurrena ospatzeko\, Molvaerrek eta haren musikari bikainek disko hori berriz ere agertokietara eramatea erabaki zuten\, eta berrikusi eta eguneratu egin zuten 25 urte lehenago grabatutakoa\, egungo garaitik argia emateko. Kontzertu horietako bat grabatu egin zen\, eta 2025ean eman da argitara: Khemer (Live in Bergen). \nKhmer bere jatorrian bezain desafiatzailea eta magnetikoa da\, intentsitatearen\, edertasunaren eta bibrazio elektronikoaren artean mugitzen den bidaia hipnotikoa. Belaunaldien eta generoen arteko zubia\, inspiratzen jarraitzen duen obra magikoa\, beti bizia eta beti berria. Norvegiako jazzaren historiako altxor horrek esploratu gabeko lurralde eder eta zirraragarrietara eramango gaitu.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-nils-petter-molvaer-khmer/
LOCATION:Tabakalera eta Kursaal\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/12-11.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230207Z
LAST-MODIFIED:20251224T230207Z
UID:176632-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Azar Lawrence + Cécile McLorin Salvant
DESCRIPTION:Azar Lawrence Quartet: John Coltrane\, the Impulse Era!\nAzar Lawrence (saxo tenorra)\, Benito Gonzales (pianoa)\, Essiet Essiet (kontrabaxua)\, Brandon Lee (bateria) \nJohn Coltraneren jaiotzaren mendeurrenean\, Azar Lawrencek (saxo tenor jotzailea hau ere) omenaldia egingo dio Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko musikaririk onenetako hirurekin batera. Lawrence oso lotuta dago profesionalki Impulse konpainiaren garaian Coltraneren piano-jotzailea izan zen McCoy Tyner-ekin\, eta jazzeko musikari erraldoia omentzea erabaki du hobekien ezagutzen duen estetikatik abiatuta\, hots\, «Tranek»\, jarrera ausart eta abangoardistekin\, jazzaren iraultzarik asaldatuenaren oinarriak ezarri zituen urteetako estetikatik. \nAzar Los Angelesen jaio eta hazi zen. Bost urterekin hasi zen pianoa ikasten\, eta hamar urterekin saxofoia ikasten. 17 urte zituela\, bere talentu miresgarriari esker\, Elvin Jones bateria-jotzailearen taldean jo zuen\, eta Coltraneren ondorengo iraultzako askatasun erritmiko eta harmonikoa barneratu zuen. 21 urte zituenerako Ike & Tina Turnerrekin\, War taldearekin eta Charles Wright?s Watts 103rd Street Band izenekoarekin aritua zen. Handik gutxira\, Coltraneren piano-jotzaile ospetsu McCoy Tynerrek Azar gonbidatu zuen bere taldearekin bat egitera. Lankidetza horren ondorioz\, hiru disko historiko eta mundu-mailako hainbat bira egin ziren\, eta Azar bere belaunaldiko figurarik nabarmenetakoen artean kokatu zen. Horrez gain\, Miles Davisen bandan jo zuen aldi labur batean\, eta Dark Magus (1974) zuzeneko disko ospetsua grabatu zuen. Urte horietan\, Roberta Flack eta Marvin Gaye izarrekin lan egin zuen\, besteak beste. \n1970eko eta 1980ko hamarkadetan\, Azar oso artista estimatua izan zen jazzeko figurarik berritzaileenetako askorentzat. Haien artean\, honako hauek aipa daitezke: Miles Davis\, Pharoah Sanders\, Freddie Hubbard\, Woody Shaw\, Maurice White\, Jaco Pastorius… Kolaborazio horien ondorioz\, intentsitate espirituala\, lirismoa eta groovea fusionatzen zituen soinu bereizgarri bat sortu zen. \nTynerrekin eta Jonesekin lehen grabazioak egin zituenetik egungo proiektuak lider eta kolaboratzaile gisa garatu arte\, Azar Lawrence belaunaldien arteko zubia izan da\, sakratua denaren eta modernoa denaren artekoa. Bere ibilbide osoan jakintzaren eta egiaren bilaketa ardatz izan dituen filosofia musikal bati eutsi dion musikaria. Bere soinu ireki eta espiritualarekin\, tradizio coltranearraren eta jazz garaikidearen dimentsio berrien arteko loturarik garbiena irudikatzen jarraitzen du. \nCécile McLorin Salvant\nCécile McLorin Salvant (ahotsa)\, Sullivan Fortner (pianoa)\, Yasushi Nakamura (kontrabaxua)\, Kyle Poole (bateria) \nCécile McLorin Salvant konpositorea\, abeslaria eta ikusizko artista jazz garaikideak duen ahotsik berezienetako eta irudikorrenetako gisa finkatu da. Haren artea jazzaren\, vaudevillearen\, bluesaren\, herri-tradizioen\, antzerkiaren eta musika barrokoaren arteko loturak kontatzeko eta ikertzeko grina sakon batetik sortu da. Teknika akasgabearekin\, gainezka egiten duen irudimenarekin\, musikaltasun argiarekin eta errepertorio zabal eta askotariko batekin\, artista estatubatuarrak soinu-paisaia ederretara eraman gaitzake\, non emozioa eta teatraltasuna erabateko askatasunean uztartzen diren. \nSalvantek Thelonious Monk Competition lehiaketa irabazi zuen 2010ean\, eta jazzeko ahots-diskorik onenaren 3 Grammy Sari lortu zituen The Window (2018)\, Dreams and Daggers (2017) eta For One To Love (2015) lanekin. 2020. urtean\, MacArthur beka eta Doris Duke Artist Award izenekoa jaso zituen. Sari horiek haren sormena eta nazioarteko musika-agertokian duen eragina nabarmendu dituzte. \nSalvanten Ghost Song (2022) eta Mélusine (2023) lanek haren espiritu eklektikoa islatzen dute\, baita tradizioa ikuspegi garaikide batekin berregiteko duen gaitasuna ere. Mélusine obra frantsesez abesten du nagusiki\, okzitanierarekin\, ingelesarekin eta haitiar kreolerarekin batera\, eta generoak eta hizkuntzak gainditzen dituen obra da\, Salvant mugarik gabeko artista gisa berresten duena. \nSalvant erabateko artista da\, eta ikusizko alderdia ere garatzen du ehungintzako marrazki handien eta zenbait proiekturen bidez. Proiektu horien artean\, Ogresse azpimarra daiteke\, folka\, jazza\, barrokoa eta countrya nahasten dituen alegia musikala\, gaur egun zinemara egokitzeko prozesuan dagoena. \nOh Snap (2025) izenburuko azken diskoan\, McLorin Salvantek soinu-lurralde berriak ikertu ditu\, eta\, horretarako\, jazza\, folka\, popa eta musika elektronikoa uztartu ditu bere ahots nahasezinarekin. Abesti bakoitzak Salvantek bere burua berritzeko duen talentua eta bere ausardia artistikoa ematen ditu ezagutzera berriz ere. \nMcLorin Salvant emozioak zuzenean bihotzera transmititzeko gai den artista da\, sormenezko zurrunbilo bat eta gure garaiko ahotsik onenetako bat.
URL:https://herrikultura.eus/event/azar-lawrence-cecile-mclorin-salvant/
LOCATION:Trinitate Plaza – (Trinitate plaza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230314Z
LAST-MODIFIED:20260310T230314Z
UID:191791-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Emma-Jean Thackray
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nEmma-Jean Thackray (ahotsa\, gitarra)\nDougal Taylor (bateria)\nLyle Barton (teklatuak)\,\nMatthew Gedrych (baxua)\n\ngroove kutsakorrak \nEmma-Jean Thackray artista britainiar bat da\, jatorriz Leedsekoa\, bere musika-jarduna bizi- eta adierazpen-esplorazio bihurtu duena. Thackray funtsezko artista bihurtu da egungo musikan\, eta multinstrumentista\, konpositorea\, ekoizlea\, abeslaria\, DJa eta taldeko liderra da. Bere obra haize kontra sortu du\, generoen arteko oztopoak apurtuz eta jazza\, funka\, soula\, popa\, grungea\, housea eta technoa integratuz\, sormenez betetako hizkuntza musikal propio batekin. \nThackray langile-klaseko familia batean jaio eta hazi zen\, eta haurtzaroan hasi zuen bere musika-ibilbidea\, instrumentuekiko eta soinuarekiko harreman iraunkor bati hasiera eman zion korneta batekin. Erakutsi zuen birtuosismo goiztiarraren ondorioz\, tronpeta-jotzaile nagusia izan zen Yorkshireko hainbat taldetan. Geroago\, Londresera joan zen jazz-ikasketekin jarraitzeko asmoz\, hasieran Royal Welsh College of Music and Drama izenekoan\, eta geroago Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance izenekoan. \nLehen urratsak Walrus (2016) EParekin egin zituenetik Erresuma Batuko ahotsik berezienetako bat izatera iritsi arte\, soinuarekiko jakin-minean eta osotasun artistikoan oinarritutako ibilbide bat osatu du Emma-Jeanek. Bere estreinako Yellow (2021) diskoa bere Movementt izeneko konpainiaren bitartez kaleratu zuen. Disko horrek Jazzaren eta musika sortzailearen esparruko begiraden erdi-erdian kokatu zuen Emma-Jean\, eta lehen postura iritsi zen Britainia Handiko jazz musikako zerrendetan. \nBigarren diskoa\, Weirdo (2025)\, unibertso artistiko eta pertsonal horren hedadura ausarta da. Diskoa Londresen duen etxebizitzan idatzi eta grabatu zuen\, eta proiektua neurodibergentziari (autismoari eta ADHN-ari) buruzko gogoeta intimo baten eta bere bikotekidea 2023an hil ondorengo doluaren ondorioz sortu zen. Diskoa erabateko kronika emozionala eta soinu-kronika da\, eta umorea\, mina\, amorrua\, introspekzioa\, ospakizuna eta erresilientzia uztartzen dira bertan. \nWeirdo diskoan\, Thackrayk instrumentuak\, ahotsa eta testurak erabiltzean agertzen duen sakontasunak agerian uzten du\, bere teknika ez ezik\, musikarekin duen bizi-konpromisoa ere bai. Hainbat artistarekin (hala nola Reggie Watts-ekin eta Kassa Overall-ekin) egindako kolaborazioek adierazpen-komunitatearen ideia hori handiagotzen dute\, baina ardatza bere ahotsa da oraindik: ahots beroa\, intuitiboa\, zorrotza. \nThackrayk\, konposatzeaz eta jotzeaz gain\, proiektu guztiak produzitu\, moldatu\, nahastu eta zuzentzen ditu bere ikuspegi propioarekin\, eta\, hori dela eta\, The Guardian egunkariak adierazi du soinu-tradizioak eta soinu-iraultzak artifiziorik eta aurreiritzirik gabe batu ditzakeen “musika-eruditua” dela. Thackrayren erreferentziak askotarikoak dira: George Clinton\, Meshell Ndegeochello\, Louis Cole\, Prince\, Kurt Cobain\, Steely Dan\, Robert Glasper\, Kate Bush\, Björk… \nHorrez gain\, DJ eta komunikatzaile gisa ere nabarmentzen da. Irrati-programetan parte hartzen du\, eta askotan agertzen da hainbat irratitan\, hala nola BBC 6Music eta Worldwide FM izenekoetan. Programa horietan\, musika hautatzeko garaian agertzen duen sentsibilitatea bere diskurtso artistiko propioarekin osatzen du. \nThackray indar sortzailea da\, Britainia Handiko musikaren esparruko pertsonarik moldaerraz eta berezienetako bat\, energiaz eta publikoarekiko loturaz betetako indar eszenikoa duen artista. Thackrayren historia arbuioa\, desberdintasuna eta galera musika guztiz gizatiar bihurtu dituen sortzaile batena da; musika horrek\, soinua egitera mugatu gabe\, bizitzaren beraren konplexutasuna konektatu\, zalantzan jarri eta goretsi egiten du. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-emma-jean-thackray/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/31-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260310T230314Z
LAST-MODIFIED:20260310T230314Z
UID:191789-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Kokoshca
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nAmaia Tirapu (ahotsa\, gitarra)\nIñaki Lòpez (ahotsa\, gitarra)\nAlex López (bateria)\nIñigo Andion (baxua)\n\nKokoshca ezarritako eskuliburu edo estiloei jarraitu ordez senari eta iparrorratz emozionalari jarraitzen dieten talde horietako bat da. Taldea 2008an sortu zen Iruñean\, 8 disko grabatu ditu\, eta zintzotasunez eta pasioz zeharkatzen ditu Espainiako pop-rock independentearen bideak. \nTaldearen musikak gainezka egiten duen izaera propio bat du ezaugarri bereizgarri\, eta ez da erraza katalogatzen. Beren eklektizismo estilistikoaren barruan\, rock klasikora eta pop urratura jotzen dute\, baina\, horrez gain\, askotariko musiken eragina jasotzen dute\, hala nola elektronikarena\, cumbiarena\, corridoena eta krautarena. Edonola ere\, pieza bakoitzaren estiloa edozein izanik ere\, Kokoshca talde ezaguterraza da beti\, eta soinu propio nahasezina du. \nTaldearen errepertorioa indie musikako gaztelaniazko klasikoz beteta dago\, gitarra gordinak melodia leunekin uztartzen ditu eta koroa egitera bultzatzen duten leloez betetako letrak dituzten abestiak ditu. Abesti horiek maitasunari\, memoriari\, etorkizunari (edo\, hobeto esanda\, etorkizunik ezari)\, desadostasunei eta helduaroa helmuga gisa onartzeko erresistentziari buruzkoak dira. \nEta taldearen jarrerak eta energiak gau amaigabeetan murgiltzera eramaten gaituzte\, punka gogora ekartzen diguten\, baina nostalgiaren\, ironiaren\, umorearen eta gogoetaren ukitua ere baduten inkonformismoaz eta irreberentziaz kutsatzera. \nKokoshcak Jazzaldian eskainiko duen kontzertua komunitate-ospakizuna izango da\, eta Divino Tesoro (2026) disko berria izango du ardatz. Diskoa taldearen ibilbidea markatu duten 11 abestiren bilduma da. Zalantzarik gabe\, talde paregabe honen abesti arrakastatsuez berriz gozatzeko aukera bikaina.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-kokoshca/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/32-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260601T220104Z
LAST-MODIFIED:20260601T220104Z
UID:205785-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Plateruena-Izar Recors Lehiaketa: Soporte Vital Básico + República + Alerta Petrov
DESCRIPTION:Hautaketa-prozesu baten ondoren\, tokiko musika eszenan talentu handia erakutsi duten taldeak aukeratu dira Plateruena Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honen helburua da sortzen ari diren musikariei ikusgarritasuna ematea eta zuzeneko musikan plataforma profesional bat eskaintzea. Izar Recordsek antolatuta eta Durangoko Udalak lagunduta\, lehiaketa eskualdeko taldeen erakusleiho paregabea izango da. \nIzena eman duten 40 taldeetatik 30ek arrakastaz gainditu dute lehiaketan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko kalitatea\, eta horrek lehiaketaren maila altua adierazten du. Estiloen aniztasuna da lehiaketa honen indarguneetako bat; rockaren aldaera ezberdinetatik (hard\, punk\, stoner) hasi eta metala\, popa eta funka bezalako generoak barne hartzen dituzten proposamenak aurkeztu dira. Parte hartzen duten taldeen hizkuntza erabileran oso anitza da eta euskararen presentzia nabarmena da\, izan ere\, 14 taldek aukeratu dute euskara beren konposizioetan. 12 talde gaztelaniaz aurkeztu dira\, 5ek euskara eta gaztelania konbinatzen dituzte\, 4k euskara eta ingelesa erabiltzen dituzte\, eta 2 talde instrumentalak dira\, euskararen presentzia nabarmenduz parte hartzaileen artean. \nLehiaketa zuzeneko 10 kontzerturen bidez garatuko da\, 2026ko maiatzetik uztailera bitartean. Ekitaldi bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte\, eta agertokia partekatuko dute\, publikoari musika garaikidearen proposamen fresko eta askotarikoa eskaini ahal izateko. Kontzertuak Durangoko auzo eta lekutan izango dira\, bertako parte-hartzea sustatuz eta musika herriko txoko guztietara hurbilduz. \nKontzertuen egutegia: \n\n2026ko maiatzaren 2a (19:00-22:00) – HERRIA: Julen Burgos\, Iker Gomez\, Deriba\n2026ko maiatzaren 16a (11:30-14:30) – KOBA LIVE: Alex de Benito Project\, Shut You On\, Etrorkizun beltza\n2026ko ekainaren 13a (21:00-24:00) – MURUETA TORRE: Ur\, Leven Slave\, Blackmoon\n2026ko ekainaren 20a (21:00-24:00) – OTAMOTZENA: Golden belni\, I see explosions\, Sweet rage\n2026ko ekainaren 27a (15:30-18:30) – MUNDUKO ARROZAK: Folk rippers\, Momak\, Territorio norte\n2026ko ekainaren 28a (12:00-15:00) – TABIRA: The Soulbar taldea\, Dale Kaligula\, Lorraine\n2026ko uztailaren 3a (21:00-23:00) – PLATERUENA TERRAZA: El callejón del gato\, Painapple\, Scusi Boys\n2026ko uztailaren 10a (20:00-23:00) – PLATERUENA TERRAZA: Bixonte Dort\, Deborah Riff\, El barbas\n2026ko uztailaren 17a (20:00-23:00) – PLATERUENA TERRAZA: Eraldatzen\, Dorre\, Patxi Luque\n2026ko uztailaren 24a (17:30-20:30) – PLATERUENA TERRAZA: Soporte Vital Básico\, República\, Alerta Petrov\n\nFinala eta sariakLehiaketaren finala irailean ospatzea aurreikusten da\, Goienkaleko jaietan. \nSariak irabazleei profesionalizaziorako benetako aukera bat eskaini nahi dieten helburuarekin aukeratu dira. Sari nagusien artean\, Izar Recordsen grabazioak nabarmentzen dira\, tokiko musika industrian erreferente dena. Sariak honako hauek izango dira: \n\nLehen sari nagusia: 10 abestiko LP baten grabazioa (5 egunez grabazioa\, 10 egunez nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).\nBigarren sari nagusia: 5 abestiko EP baten grabazioa (3 egunez grabazioa\, 5 egunez nahasketa eta 1 egunez masterizazioa).\nDurangaldeko talde onena: 2026ko San Faustoetako kontzertua\, 600 € eta single baten grabazioa.\n«Izar Records» Saria eszenaratze onenari: Single eta bideoklip baten grabazioa.\n«Txirula» Saria soinurik onenari: Musikarientzako materiala.\n\nLehiaketa honen bidez\, Durangok zuzeneko musika\, talentua eta kultura sustatzen ditu. Musikariei ikusgarritasuna\, grabazioetarako aukera eta beren publikoarekin konektatzeko gunea eskainiz\, durangoko auzo eta kultur elkarteek euren egitaraua aberasteko aukera jaso dute eta herritarrek kultur eskaintza ezberdin batez gozatu ahal izango dute.
URL:https://herrikultura.eus/event/plateruena-izar-recors-lehiaketa-soporte-vital-basico-republica-alerta-petrov/
LOCATION:Euskal Irudigileak. Atxuri\, 16\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/32423324-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260725
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260602T220056Z
LAST-MODIFIED:20260602T220056Z
UID:205943-1784851200-1784937599@herrikultura.eus
SUMMARY:Lurdes Iriondo pastorala
DESCRIPTION:
URL:https://herrikultura.eus/event/lurdes-iriondo-pastorala-2/
LOCATION:Hoki\, Chéraute\, 676\, Francia
CATEGORIES:Antzerkia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/43232-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260724
DTEND;VALUE=DATE:20260805
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20260508T220331Z
LAST-MODIFIED:20260508T220331Z
UID:203306-1784851200-1785887999@herrikultura.eus
SUMMARY:"Bi ilunabarren eguna"
DESCRIPTION:Programaren ibiltariaren ardatz nagusia «Bi ilunabarren eguna» erakusketa da\, eklipseei eskainia. Guztira 13 udalerritako plaza\, parke edo kultur guneetan izango da ikusgai. Zarautzen egon ondoren\, erakusketa osatzen duten lau totemak\, Beasain\, Zalla\, Donostia\, Bergara\, Durangaldea\, Bilbo\, Barakaldo\, Gasteiz\, Añana\, Gaubea\, Bastida\, Lapuebla de Labarca eta Guardian izango dira ikusgai\, fenomeno astronomiko hau publiko zabalari hurbiltzeko.  \n\n\nPrograma jarduera osagarri ugarirekin osatzen da\, Jakindariko erakundeen inplikazioari esker. Besteak beste\, dibulgazio-hitzaldiak\, haur\, gazte eta helduentzako tailerrak\, bisita gidatuak\, behaketa astronomikoak eta ipuin-kontalari saioak antolatuko dira.  \n\n\nProgramaren une nabarmenetako bat Jakinaldia\, 2026 jaialdia\, izango da ekainaren 20an\, larunbata\, arratsaldez Gasteizko Matxete plazan ospatuko dena.  \nHerritar guztiei irekitako jaialdiak egitarau oparoa izango du: haurrentzako ikuskizunak\, tailer zientifikoak\, bakarrizketak\, arte eszenikoak eta gaueko behaketa. Jakinaldia aukera bikaina izango da elkarrekin ikasi\, partekatu eta azken urteetako fenomeno astronomikorik esanguratsuenetako baten aitzakian gozatzeko.  \nEkimen hauen guztien helburua da jakin-min zientifikoa txikitatik sustatzea eta eklipseen fenomenoa\, eta bereziki abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa\, hobeto ulertzeko tresnak eskaintzea.  \nJarduera horiei buruzko informazio guztia eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialean dago eskuragarri. Bertan\, gainera\, dibulgazio-edukiak\, eklipsea behatzeko aholku praktikoak\, intereseko estekak eta baliabide multimediak aurki daitezke.  \n«Bi ilunabarren eguna» erakusketaren ibiltaritza programa: \n\nBEASAIN- Erauskin Plaza -Apirilaren 10etik 20ra\nZALLA-Madres Irlandesas Enparantza- Apirilaren 20tik 27ra\nDONOSTIA- Zigarro plaza\, 1\, Tabakalera- Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra\nBERGARA – Juan Irazabal Paselekua\, 1\, Laboratorium Museoa- Maiatzaren 11tik 21era\nDURANGO-Ezkurdi Plaza-Maiatzaren 21etik ekainaren 1era\nBILBO-Mariaren Bihotza Plaza-Ekainaren 1etik 10era\nBARAKALDO – Clara Campoamor Kultur Gunea Gernikako Arbola kalea z/g\, – Ekainaren 10etik 20ra\nVITORIA/GASTEIZ- Matxete Plaza z/g\, -Ekainaren 20tik 29ra\nVITORIA/GASTEIZ -Salburua Biosfera paselekua\, 4\, Ataria- Uztailaren 29tik 9ra\nGESALTZA AÑANA – Errege kalea 1\, – Uztailaren 9tik 17ra\nGAUBEA- Villanañe- Uztailaren 17tik 24ra\nLAPUEBLA-Lege Planoa: Uztailaren 24tik Abuztuaren 4ra.\nBIASTERI -Biasteri\, Sancho Abarca Ibilbidea- Abuztuaren 4tik abuztuaren 12/14ra.\n\nJardueren xehetasunak programaren irudian edo www.eklipsea.euskadi.eus webgunean ikus daitezke.
URL:https://herrikultura.eus/event/bi-ilunabarren-eguna-8/
LOCATION:Lege Planoa\, Lapuebla de Labarca\, Álava\, 033\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/2132131-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230207Z
LAST-MODIFIED:20251224T230207Z
UID:176633-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Benjamin Moussay
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nBenjamin Moussay (pianoa)\n\nMoussay\, Estrasburgon jaioa\, teklatuaren aztia\, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-jotzailea dela esan ohi da\, ukitu sentsual bat eta erraz identifika daitekeen ikuspegi paregabe bat agertzen dituena. \nBenjamin Moussay\, lehenik eta behin\, piano klasikoan graduatu zen Estrasburgoko Kontserbatorioan. Ondoren jazza ikasi zuen Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean. Jazz Martial Solal nazioarteko piano-lehiaketaren eta La Défenseko Jazz Lehiaketa Nazionaleko bakarlari onenaren sariaren irabazlea izan zen\, eta jotzeko eskaera gehien jasotzen dituzten Frantziako jazzeko piano-jotzaileetako bat da gaur egun. Musikari handiekin egin dituen kolaborazioek horixe berresten dute. Haien artean\, honako hauek aipa daitezke: Louis Sclavis\, Marc Ducret\, Daniel Humair\, Tony Malaby\, Steve Swallow\, Michel Portal\, Vincent Peirani\, Martial Solal\, Youn Sun Nah\, Airelle Besson… \nBeste artista batzuekin eta beste artista batzuentzat jotzeaz gain\, Eric Echampard-ekin eta Arnault Cuisinier-ekin osatzen duen hirukotearen eta Claudia Solalekin osatzen duen bikotearen buru da Moussay. Bakarlari gisa\, ECM konpainiarako piano hutsez disko bat grabatu zuen Frantziako bigarren piano-jotzailea izan zen: Promontoire (2020) diskoa izan zen\, hain zuzen ere. Halaber\, irakaslea da eta antzerkirako eta filmetarako (bereziki zinema muturako) konposatzen du.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-benjamin-moussay/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/11-8.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230208Z
LAST-MODIFIED:20251224T230208Z
UID:176635-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: JazzEñe 4
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nBi kontzertu\, 45 minutukoa bakoitza. \nArtistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean\, SGAE Fundazioak izendatutako epaimahai batek hautatuko ditu JazzEñe edizio honetan parte hartuko duten 8 taldeak. \nJazzEñeren hamabigarren edizio hau Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo den elkarren segidako seigarrena izango da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-jazzene-4/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/10-9.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260607T142740
CREATED:20251224T230208Z
LAST-MODIFIED:20251224T230208Z
UID:176637-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Pat Metheny Side-Eye III+
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nPat Metheny (gitarrak)\nChris Fishman (teklatuak)\nJoe Dyson (bateria)\nJermaine Paul (baxua)\n\nPat Metheny\, ziur aski\, azken hamarkadetako Jazz gitarristarik garrantzitsu eta karismatikoena da. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidearekin\, oso musikari gutxik baiezta dezaketen zerbait lortu du: bere instrumentuaren soinua etengabe berrasmatzea\, bere nortasuna inoiz ere galdu gabe. Bere musika\, argitsua eta konplexua aldi berean\, berotasun melodikoaren eta esplorazio harmonikoaren artean mugitzen da\, inprobisazio askeagoaren eta konposizio zehatzagoaren artean. \n1954an jaio zen Kansas Cityn\, musikari familia batean\, eta zortzi urte zituela hasi zen tronpeta jotzen\, hamabi urterekin gitarra bere behin betiko instrumentua izango zela jakin aurretik. Oraindik nerabe\, bere jaioterriko Jazz musikari onenekin jotzen zuen\, bere estiloa betiko markatuko zuten bluesaren pultsua eta swingaren tradizioa xurgatu bitartean. Hogei urte besterik ez zituela\, nazioarteko eszenara egin zuen jauzia Gary Burton bibrafonistarekin batera\, eta\, ordutik\, bere izena Jazz gitarra ulertzeko modu berri bati lotuta geratu da: exekuzio leun eta malgua\, bere garaiari aurrea hartzen dion sentsibilitate erritmiko eta harmonikoa\, eta mugarik gabeko jakin-mina. \nBright Size Life (1975) bere aurreneko diskoak iraultza ekarri zuen. Album hartan\, Methenyk gitarra modernoaren hizkuntza birdefinitu eta soinuen horizonte bat ireki zuen\, belaunaldi osoak inspiratu zituena. Hortik aurrera\, bere ibilbidea norabide askotan hedatu zen: teknologiarekin eta sintetizadoreekin esperimentatzetik hasi eta orkestra handientzako\, balletentzako edo ganbera-talde txikientzako obrak konposatzeraino. Methenyren moldakortasunak ez du mugarik ezagutzen. Musikari gailenekin kolaboratu du\, tartean Steve Reich\, Ornette Coleman\, Herbie Hancock\, Jim Hall\, Milton Nascimento\, David Bowie eta Lyle Mays\, eta azken honekin Jazz modernoaren historian izan den tandem sortzaile eta emankorrenetako bat osatu zuen. Elkarrekin eratu zuten 1977an Pat Metheny Group\, oso estetika bereziarekin generoaren mugak zabaldu zituen taldea; zazpi Grammy sari irabazi zituen hurrenez hurren\, beste ezein artistak lortu ez duena. \nBere ibilbidean zehar Methenyk hogei Grammy sari baino gehiago jaso ditu dozena bat kategoriatan\, eta horrek erakusten du bere unibertso musikalaren handitasuna. Baina sarietatik harago\, adierazpide berrien bilaketa nekaezinagatik nabarmentzen da Metheny. Aitzindaria izan da Synclavier eta gitarra esperimentalen erabileran\, esaterako 42 hariko “Pikasso”; orkestra automatizatuko proiektuak sortu ditu (Orchestrion); eta\, azken urteetan\, lurralde intimo eta poetikoak esploratzen jarraitu du\, Dream Box (2023) bezalako albumetan. \nMethenyk\, konposizioarekin eta interpretazioarekin batera\, lan pedagogiko etengabea egin du. 19 urterekin irakasle gazteena zen Berklee College of Music-en historian eta\, ordutik\, eskolak eta tailerrak eman ditu mundu osoan zehar\, musikak berari lotutako jakintzak partekatzen direnean bakarrik hartzen duela zentzua sinetsita. \nKursaal Auditorioan emango duen kontzertu honetarako\, Methenyk Side Eye III bere proiektua aurkeztuko digu. Side-Eye musikarien belaunaldi berriak hartzeko eta laguntzeko plataforma bat da\, txandakatzen doazen artisten talde bat\, Pat Methenyren pieza berriak interpretatu eta garai bateko bere musika berrikusten duena. Proiektu honen azken atala Side Eye III+ da\, eta beren kalitateagatik gailentzen hasitako hiru musikari ekarriko dizkigu: Chris Fishman (1997) Los Angeleseko pianista\, konpositorea eta ekoizlea\, eta Flying Lotus\, Louis Cole eta Mac Demarcokekin aritua; Joe Dyson (1990)\, New Orleansen jaioa\, bi urterekin bateria jotzen hasia\, eta bere hiriko musikari handiekin trebatua; eta Jermaine Paul (2001)\, Kaliforniako baxu gaztea\, dagoeneko artista gailenekin aritua\, besteak beste\, MC Hammer\, Macy Gray\, Jaden Smith\, Julius Rodriguez\, Barbara Morrison eta Munyongo Jacksonekin. \n71 urterekin\, Pat Methenyk musikari berritzaile nekaezina izaten jarraitzen du; formulak errepikatzen ez dituen sortzailea\, baina\, aldi berean\, koherentziari eusten diona. Azken batean\, Jazza\, musika-estilo bat izateaz gain\, mundua ulertzeko modu bat dela erakusten diguna.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-pat-metheny-side-eye-iii/
LOCATION:Tabakalera eta Kursaal\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/9-14.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR