BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260523
DTEND;VALUE=DATE:20261124
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260508T220333Z
LAST-MODIFIED:20260508T220333Z
UID:203312-1779494400-1795478399@herrikultura.eus
SUMMARY:"1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa\, zuri-beltzean"
DESCRIPTION:Maiatzaren 23an\, larunbata\, 1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa\, zuri-beltzean erakusketa berria zabalduko da\, egun berean Gerra Zibila eta Errepresioa Enkarterrin II. Kongresua ospatuko dugu. \nErakusketa formatu handiko 26 argazkik osatzen dute\, gehienak tropa nazionalak Enkarterriko udalerrietan sartzen joan ziren egunetan ateratakoak. Bideoz egindako bi argazki-muntaia ere baditu\, non kutsu militar eta sozialeko irudiak ikusi ahal izango diren. \nMuskiz\, Abanto\, Portugalete\, Sestao\, Barakaldo\, Gueñes\, Zalla\, Gordexola eta Balmasedako argazkiak aurkeztuko dira\, 1937ko ekainean zehar okupatuak izandako herriak. Argitaratugabeko lan ugari zein publiko gehienarentzat ezezagunak diren irudiak ezagutzeko aukera egongo da\, Gerra zibilaren eta errepresioaren alderdi asko laburbiltzen dituztenak. Eusko Gudarosteak erretiratzean suntsitutako zubiak\, harriekin eta gurdiekin egindako barrikadak\, bonbardatutako espazioak (Muskizko San Juan eliza eta plaza\, esaterako)\, tanketak eta tropak Gordexolan sartzen edo soldaduak Gallartako meategietan preso bezala lanean ikusi ahal izango dira.
URL:https://herrikultura.eus/event/1937ko-ekaina-enkarterriko-okupazioa-zuri-beltzean/
LOCATION:Enkarterrietako Museoa\, Abellaneda Auzoa\, z/g\, Sopuerta\, Bizkaia\, 086\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/213213.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260525
DTEND;VALUE=DATE:20260609
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260319T230256Z
LAST-MODIFIED:20260319T230256Z
UID:193633-1779667200-1780963199@herrikultura.eus
SUMMARY:"De Bizkaia de toda la vida" (erakusketa ibiltaria)
DESCRIPTION:De Bizkaia de toda la vida bidaia paregabea da gidetan beti agertzen ez den Bizkaian barrena\, baina bertako jendearen oroimenean eta bihotzean bizi dena. Liburu eta erakusketa originalen bidez\, lurraldearen arima osatzen duten txoko\, ohitura eta pertsonaiak erakusten ditu proiektuak. Bizkaia ezkutu baina guztiz tradizional horri egindako omenaldia\, belaunaldien arteko loturak ehuntzen jarraitzen duena eta publikoak bere nortasunaren parte gisa onartzen duena. Kontakizun bisual eta narratibo hori ezagutzean\, gero eta gehiago geureganatzen dugu.
URL:https://herrikultura.eus/event/de-bizkaia-de-toda-la-vida-erakusketa-ibiltaria-2/
LOCATION:PARROQUIA DE «EL REDENTOR» DE LOS P.P. TRINITARIOS DE ALGORTA\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/54456456456-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260526
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260428T220154Z
LAST-MODIFIED:20260428T220154Z
UID:201134-1779753600-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Gizarte etxeetako argazkilaritza ikastaroetako ikasleen argazkiak"
DESCRIPTION:Aurreko urteetan bezala\, Kultura Zerbitzuak\, urtean zehar gizarte etxeetan egiten diren jarduera artistikoetarako hastapen ikastaroetako argazkigintza ikastaroetan parte hartu duten ikasleek egindako argazkien erakusketa antolatu du.\n\n\nTokiak eta datak: \n\nIparralde gizarte etxea: apirilak 24 – maiatzak 6\nPilar gizarte etxea: maiatzak 12-20\nIbaiondo gizarte etxea: maiatzak 26- ekainak 7\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/gizarte-etxeetako-argazkilaritza-ikastaroetako-ikasleen-argazkiak-2/
LOCATION:Ibaiondoko Gizarte Etxea – (Plaza)\, Landaberde\, 31\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/Argazkierakusketa-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260527
DTEND;VALUE=DATE:20260701
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260411T220348Z
LAST-MODIFIED:20260411T220348Z
UID:198094-1779840000-1782863999@herrikultura.eus
SUMMARY:"Gaizkia. El Mal. Auschwitz 1945 - Gaza 2025"
DESCRIPTION:
URL:https://herrikultura.eus/event/gaizkia-el-mal-auschwitz-1945-gaza-2025-3/
LOCATION:UPV-EHU (Gipuzkoako Campusa) – (Hezkuntza\, Filosofia eta Antropologia fakultadea)\, IM Barriola Zentroa. Elhuyar Plaza\, 1 (Errektoreordetza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/gaizkia-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260301T230311Z
LAST-MODIFIED:20260301T230311Z
UID:190030-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: egitaraua
DESCRIPTION:Getxophoto Irudiaren Nazioarteko Jaialdia 2026ko maiatzaren 28tik ekainaren 21era bitartean egingo da. \n2026ko ekainean\, Getxophoto Irudiaren Nazioarteko Jaialdiak 20 urte beteko ditu. Aurreko hiru edizioetako gaiak PAUSA\, PLAY eta REC izan ondoren\, hurrengo edizioko hari nagusia beste bat baino ezin zitekeen izan: RESET. Sistema berrabiaraztera gonbidatzen duen tekla. \nHurrengo edizioan aldaketa\, berrantolaketa\, birziklapen eta berrasmakuntza esperientziak erakusten dituzten proiektuak hartuko dira; bizi-zikloei eta ospakizunei buruzkoak; baita “reset” edo berrabiarazte indibidual zein kolektiboko istorioak ere. Sistema berrabiaraztea\, bere alderdi guztietan. \n\nLaster\, informazio gehiago.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-egitaraua/
LOCATION:Odon de Apraiz Ikastola\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/12-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260423T220253Z
LAST-MODIFIED:20260423T220253Z
UID:200226-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "Inventarium"
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nErakusketa honek Getxophoto-ren hogei urteko ibilbidea dakarkigu sei komisariok  aukeratutako argazki\, kartel\, katalogo eta eskuko orrien bidez. Jaialdiak hautsak harrotu ditu kultur proiektu independente\, kolektibo eta lurralde baten memoria partekatzeko eta\, batez ere\, eginiko bideagatik eskerrak emateko. \n\n08:00 – 14:00 (Astelehenetik larunbatera)\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-inventarium/
LOCATION:Mercado de Algorta (Torrene\, 4)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/Argazkierakusketa.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260506T220324Z
LAST-MODIFIED:20260506T220324Z
UID:202914-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "El último mes"\, Alejandro Acínen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nGuernica-ren historia oso ezaguna da. XX. mendeko obra ikonikoa\, 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketarako enkarguz egina izan zen\, Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen kausarekiko arreta erakartzeko helburuarekin. Denborarekin\, gerra-gatazketan biztanleria zibilaren aurka erabilitako indarkeriaren aurkako ikono unibertsal bihurtu zen. Argazkigintzarekin duen lotura ez da hain ezaguna. Esaten denez\, Pablo Picassok zuri-beltzaren alde egin zuen garaiko prentsa-argazkiari erreferentzia eginez –horren bidez ezagutzen zituen gerrako irudiak–\, eta baita Dora Maarrek egindako prozesuaren dokumentazioaren eraginagatik ere. \nEl último lunes lanean\, Kutxa Fundazioaren artxiboko irudietan oinarrituta sortutako pieza\, Alejandro Acínek\, koadroaren egitura eta sinbologia berreskuratzen ditu\, Gerra Zibilean egindako 25.000 argazkiz osatutako bilduma bat galdekatzeko. Funts horretan sartzen dira\, besteak beste\, Pascual Marín fotokazetariaren artxiboa\, euskal prentsa grafikoari lotua\, bai eta Vicente Martínen Foto Car funtsa ere; Martínek Errepublikaren defentsan egin zituen irudi zirraragarriak nazioartean hedatu ziren. Lanak\, gainera\, AAren erabilera esperimentala txertatzen du\, gaur egun Ekialde Ertaineko gatazketan erabiltzen diren teknologia askoren oinarria dena\, eta informazioa irudi eta metadatu handietan esploratzeko\, sailkatzeko eta identifikatzeko gai diren hizkuntza-ereduak sortzeko aukera ematen duena. Gerra\, teknologia eta irudia birkonfiguratu egiten dira\, zoritxarrez gaurkotasunik galdu ez duen obra bati berriro begiratzeko. \nAlejandro Acín Huescan jaio zen 1984an\, eta Espainia eta Erresuma Batuaren artean bizi eta lan egiten duen komisario\, diseinatzaile eta artista bisuala da. Autoedizioaren ikuspegi zabalduan interesatua\, bere lanean argazkigintza\, bideoa\, praktika kolaboratiboak\, site-specific instalazioak\, argitalpenak eta plataforma digitalak darabiltza. 2016an IC Visual Lab (ICVL) sortu zuen\, Bristol Photo Festival jaialdiaren bigarren edizioaz arduratzeko izendatu zuten argazkigintzako plataforma independentea. Bertan\, komisario- eta argitalpen-proiektuak ekoitzi ditu Bristol Museums & Archives\, Arnolfini Gallery\, Eastside Projects\, Format Festival Derby edo Photo Katmandu erakundeekin elkarlanean. Artxibo historikoak aktibatzen lan egin du\, hala nola Historical Photographs of China 1850-1950 (Bristoleko Unibertsitatea)\, The Nepal Picture Library eta British Empire & Commonwealth Collection. Bestetik\, Martin Parr Foundation Library bidumarako aholkularitza lanak ere egin izan ditu. TIME Magazine\, PDN Online\, Photoworks\, FOAM\, British Journal of Photography eta Aesthetica Magazine aldizkariek bere argitalpenak goretsi dituzte. Irakasle elkartua da University of South Wales-eko Argazkigintza Dokumentaleko Arteen Master programan. \nOrdutegia: \n\nOstirala 17:30–20:30\nLarunbata 12:00–15:00 + 17:30–20:30\nIgandea 12:00–15:00
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-el-ultimo-mes-alejandro-acinen-erakusketa/
LOCATION:Algortako Kasinoa – (Plaza)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/10-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220249Z
LAST-MODIFIED:20260507T220249Z
UID:203007-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "The Whale"\, Shahram Saadaten erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nEnergia berrezartzeko modu unibertsal bat badago\, garai eta kultura guztietan ohikoa dena\, zalantzarik gabe\, uraren bidezko garbiketarena da. Garbiketak\, purgak edo sendatzeko errituak izan\, birsortzeko zeremonia askotan ura da protagonista\, jatorrizko elementu\, sendagarri eta baretzaile gisa. \nThe Whale-n (Balea\, autoen garbitokiaren izena)\, Shahram Saadat argazkilari britainiar-irandarrak autoak garbitzeko makinak trantze-egoeratik gertu dagoen esperientzia baten eszenatoki bihurtu ditu. Umorearen eta seriotasun absolutuaren artean\, kanpoko mugimenduaren eta barneko lasaitasunaren artean\, espazio sakratuetako jarrera meditatiboaren eta gasolindegi bat bezain hutsala den leku bateko denbora hilen asperduraren artean\, Saadatek bere pertsonaiak linbo batean esekita harrapatzen ditu\, begirada galduen eta adierazpenik gabeko aurpegien erdibideko toki batean. Surrealistak\, poetikoak eta kezkagarriak\, artista honen irudiak aldendu egiten dira bere ibilbide hasierako erretratu eta dokumentaletik\, pintura abstraktura edo lengoaia kontzeptualera hurbiltzeko. Esperientzia arrunta munduen arteko muga bihurtzen da\, espiritua eta autoa berrituta azaleratzen den igarotze-unea. \n1995ean Paris-en jaioa\, Shahram Saadat Londres-en bizi den argazkilaria da. Giza idiosinkrasietan eta eguneroko bizitzan ezkutatzen diren tentsio isilekiko etengabeko interesak inspiratzen du Saadaten lana. Pentsamendu kontzeptual batetik abiatuta\, Saadaten lanak gizarte-portaeraren identitatea\, desplazamendua eta izaera performatiboa bezalako gaiak aztertzen ditu. Era honetara\, argazki-enkoadraketaren barruan erreala\, entseatua edo oharkabean errebelatua dena zalantzan jartzera gonbidatzen du ikuslea. Shahram Duende argitaletxe esperimental eta irabazi-asmorik gabeko galeriaren sortzailea ere bada. 2015ean sortua\, irudi-sortzaileen\, eskultoreen\, diseinatzaileen eta idazleen talentu emergentea ezagutarazten ahalegintzen dira. Tokiko komunitateekin egiten du lan hezkuntza-tailerrak eskainiz. \nOrdutegia: \n\nIgandetik ostegunera 9:30–23:00\nOstiralak eta larunbatak 9:00–00:30\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-whale-shahram-saadaten-erakusketa/
LOCATION:Ereagako igogailua (Ereagako kaia 20 eta Maria Kristina parkea)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/11-9.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220308Z
LAST-MODIFIED:20260507T220308Z
UID:203060-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "The Blue Fig"\, Mohammad Rakibulen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nMohammad Rakibul Hasan Bangladesheko argazkilari dokumental sarituaren The Blue Fig (Pikondo urdina) klima-aldaketaren inpaktuari buruzko ikerketa poetiko baina erreala da. Zalantzarik gabe klima-aldaketa izango da datozen hamarkadetan munduak aurre egin beharko dion eraldaketa handiena. Erakunde ekologistek eta ingurumen-justiziako erakundeek salatzen jarraitzen duten bezala\, ondorio horiek ez diete denei berdin eragiten. Hego globaleko herrialdeak izan ohi dira CO2 emisioek eragiten duten planetaren batez besteko tenperatura-igoera gutxien eragiten dutenak\, baina herrialde horiek dira berehalako ondorioak –muturreko fenomeno klimatiko gisa– gehien jasaten dituztenak\, hala nola uholdeak edo lehorteak\, edo\, bereziki\, itsas mailaren igoera. Bangladesheko kostaldeko Sundarbans basoa\, munduko deltarik handiena\, sakrifizio-eremu horietako bat da\, eta bertako biztanleek edo migratu egin behar izaten dute erbesteratu klimatiko gisa\, edo gero eta oldarkorragoa den ingurune bati aurre egin behar izaten diote. Erresilientziaren eta berrasmaketaren artean\, Sundarbanseko eszena hauek planeta osoko kostaldeen etorkizuna iragartzen dute. \nSherpur-en\, Bangladesh\, 1977an jaioa\, Mohammad Rakibul argazkilaria eta diziplina anitzeko artista da\, eta argazkigintza dokumentalean eta komertzialean\, zineman eta kazetaritzan egiten du lan. New Yorkeko International Center of Photography-ko (ICP) Director’s Fellowship in Creative Practices delakoaren bekaduna da\, Falmouth-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua) Argazkigintzan ohorez lizentziaduna eta Manilako Ateneo Unibertsitatean Fotokazetaritzako graduondoko diploma du. Nazioarte mailan lan egiten du kazetari bisual gisa\, ZUMA Press\, Redux Pictures\, Inter Press Service (IPS) eta Thomson Reuters Fundazioarekin\, eta bere lanak Suitzako °CLAIR Galerie galeriak zabaltzen ditu. Rakibul argazkilari eta zinemagile aholkulari gisa aritu da nazioarteko goimailako erakundeekin\, besteak beste\, Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME)\, NBE Emakumeak Asia Pazifikoa\, Oxfam\, Gurutze Gorri Britainiarra\, Munduko Bankuarekin eta Garapenerako Asiako Bankuarekin. Konrad Adenauer Fundazioko eta Oxfordeko Klima Kazetaritzako Sareko 2022ko bekaduna da\, Oxfordeko Unibertsitateko Kazetaritza Aztertzeko Reuters Institutuan. Besteak beste\, Lucie Award\, One World Media Award\, Human Rights Press Award\, Allard Photography Prize eta Photographieko PX3 Prix sariak jaso ditu. Bere lana Photo Basel\, Shanghai Photo Festival\, Berlin Photo Festival\, Belgrade Photo Month Festival eta Indian Photo Festival-ean erakutsi da.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-blue-fig-mohammad-rakibulen-erakusketa/
LOCATION:Ereaga Lorategiak\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/26-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220308Z
LAST-MODIFIED:20260507T220308Z
UID:203063-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "New Landscapes"\, Yao Luren erakusketa
DESCRIPTION:
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-new-landscapes-yao-luren-erakusketa/
LOCATION:Ereagako Lorategiak\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/36-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220309Z
LAST-MODIFIED:20260507T220309Z
UID:203066-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "NON TECHNOLOGICAL DEVICES"\, Chloé Azzopardiren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nAmaierarik gabeko eguneratzeen espiral batera garamatzan gizarte hiperteknologikoaren aurrean\, galdera da ez ote garen teknikaren jatorrietara itzuliko. Intuizio horrek mugituta\, Chloé Azzopardik tramankulu multzo bat asmatu du\, itxuraz inkongruenteak. Gailu elektronikoak imitatzen dituzte baina elementu naturalekin eginak daude. Adarrek\, maskorrek\, harriek\, loreek edo izotzak irudimenezko pantailetarako\, oinarrizko antenetarako edo protesi ziurrenik disfuntzionaletarako material gisa balio dute. Zalantzan jartzen dute teknologia horien benetako erabilgarritasuna eta erabiltzen ditugun tresnek gure zentzumenei nola eragiten dieten berriz deskubritzera gonbidatzen gaituzte. Entzumen\, ukimen\, usaimen eta\, batez ere\, ikusmenari esanahi berria ematen zaie “ziborg analogiko” horien argitan. Berrikuntza teknikoaren absurdora jotzen dute\, askotan benetako funtzionaltasunik gabea\, bai eta gorputzaren adimenean eta haren egoera naturalean oinarritutako jatorrizko gorputz-tekniketara itzultzeko beharrera ere\, organikoki zuhaitz edo maskor batetik gertuago edozein tresna elektronikotik baino. \n1994an Parisen jaioa\, Chloé Azzopardik argazkilaritza\, performancea eta instalazioa uztartzen dituzten proiektuak garatzen ditu eta horietan\, ekologiaren\, desioen eta imaginario postkapitalozenikoen eraikuntzaren inguruan ikertzen du. Bere lana nazioarteko jaialdi\, galeria eta museo ugaritan aurkeztua izan da. Besteak beste\, Paris Photo (2025)\, Suitzako Photo Élysée (2025)\, Fisheye Gallery (2024)\, Copenhagen Photo Festival (2024)\, Bruselako L’Enfant Sauvage Galerie (2025)\, Bristolgo Serchia Gallery (2024) eta Estatu Batuetako Center Santa Fe (2025). Horrez gain\, hainbat beka eta sari jaso ditu\, horien artean New writings of environnemental photography La Gacillyko Jaialdian (2022)\, edota Women Photograph beka (2025). Bere Tigre jaune sur fond bleu (2025) proiektuak Fondation des Artistes eta CNAPren (Arte Bisualen Zentro Nazionala) laguntza jaso zuen. Bestetik\, The New York Times\, British Journal of Photography\, Fisheye eta d la Repubblica argitalpenetan ikusi ahal izan da bere lana.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-non-technological-devices-chloe-azzopardiren-erakusketa/
LOCATION:Posta Bulegoa (Torrene 6\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/28-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220309Z
LAST-MODIFIED:20260507T220309Z
UID:203069-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "tHE HAIRCUT"\, Frederic Arandaren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nThe Haircut (Ile mozketa) Frederic Aranda Erresuma Batuan bizi den suitzar jatorriko argazkilariaren serie enblematikoetako bat da\, eta erretratu garaikidearen arloko begirada berezienetako bat. \nPertsonaien atzeko istorioek erakarrita\, oraingoan\, Aranda\, Ian McKellenen kasuaz interesatuko da. 85 urteko aktore honek Shakespeareren Henry IV.a obran John Falstaffen rola utzi egin behar izan zuen eszenan izandako istripu baten ondorioz. Rol ikoniko hori luzaroan espero izan zuen aktoreak\, eta urtebete baino gehiago eman zuen bizarra eta ilea moztu gabe. Antzezlanak bera gabe jarraitu zuen arren\, McKellenek pertsonaia gorpuzten jarraitu zuen etxean osatu zen bitartean\, eta ez zen bertatik atera antzerkiko azken emanaldia amaitu zen arte. The Haircut-en\, Arandak azken egun horretako ile-mozketa jasotzen du\, aktoreak Falstaffen nortasuna askatzen dueneko azken performancea\, bere bizitzako etapa hori itxi dezakeen momentua. \n1980an Genevan jaioa\, Frederic Aranda Londresen bizi da eta nazioarte mailan egiten du lan. Oxfordeko Unibertsitatean Japoniar Ikasketetan lizentziatu zen eta Wasedako Unibertsitatean ikasi ondoren Tokioko Kabuki-za-n interprete gisa egin zuen lan. Gaur egun Britainia Handiko Argazkizale Errealeko enbaxadorea eta kidea da. Arandak\, besteak beste\, Swiss Photo Award (2018) eta International Portrait Photographer of the Year (2023) sariak irabazi ditu. National Portrait Galleryko Taylor Wessing Photo Portrait Prize lehiaketan finalista izan da\, baita Sony World Photo Awards eta Lensculture Portrait Awards sarietan ere. Lau aldiz irabazi du OpenWalls Arles saria eta hirutan Portrait of Britain eta International Photography Awards-a. Bere lana nazioartean erakutsi da\, besteak beste\, National Portrait Gallery\, Imperial War Museum\, Victoria and Albert Museum\, Royal Photographic Society\, UNESCO\, Londresko Opera Gallery\, Bulgariako Galeria Nazionala eta Norvegiako Preus Museoan. Bere lanak hainbat monografiatan ikusi du argia eta mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetan aurki daiteke. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-haircut-frederic-arandaren-erakusketa/
LOCATION:Zabala ikastetxea (Zabala 3\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/29-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220310Z
LAST-MODIFIED:20260507T220310Z
UID:203071-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "SNAP FINGERS AND WHISTLE"\, Cristina de Middelen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nPosible al da kale-argazkia berriz asmatzea? Eta\, New York\, munduko hiririk erretratatuenetakoa eta argazkigintza urbanoaren hiriburua denaren begirada berri bat izatea? Irudi mota horren ezinbesteko nolakotasuna al da bat-batekotasuna\, edo\, aitzitik\, hori ere eszenifikatu al daiteke? \nSnap Fingers & Whistle (Hatzak klaskatu eta txistu egin) 2013ko Getxophoton aurkeztu zen lan honetan\, Cristina de Middel beti berritzaileak New Yorkeko irudikapen bisualaren klasikoa den West Side Story filma berrikusten du\, eszenak hitzez hitz birsortuz\, batzuetan planoz plano. Naturaltasun inpostatu horrekin\, azken hamarkadako argazkilari eraginkorrenetakoa denak zalantzan jartzen ditu kaleko argazkigintzaren mugak eta hizkuntza bisualaren berrasmatze-gaitasuna. Bertsioz gainezka dagoen mundu batean\, direla mito zaharrak\, direla Shakespeareren lanak edo superheroien komikiak\, West Side Story-ko pertsonaiak\, aldi berean Romeo eta Julietarengan inspiratuak daudenak –garai guztietako maitasun istorio berlanduena–\, itzuli egiten dira betiko kontakizuna dirudien\, baina\, arretaz begiratuz gero\, horrelakorik ez den zerbait kontatzeko. \n1975ean Alacanten jaioa\, Cristina de Middel argazkilaria eta artista da. 10 urtez fotokazetari lanetan aritu ostean\, bere jardunaren ikuspegia alde kontzeptualago baterantz aldatu zuen\, argazkigintzaren balio dokumentala zalantzan jartzeko asmoz. 2012an\, Los Afronautas serie txalotua sortu zuen\, eta ondoren hamarkada oso bat eman zuen argazkigintzak estereotipoak sortzeko duen paperaren inguruan lanean. Egile gisa ibilbide oparoa eta argazkigintzaren komunitatean parte-hartze aktiboa izateaz gain\, Nigeriako Lagos Photo\, PhotoEspaña eta Uruguayko San Jose Photo jaialdiak komisariatu izan ditu. 14 argazki-liburu baino gehiago argitaratu ditu\, eta bere lana mundu osoko makina bat erakunde eta espaziotan egon da ikusgai. Sari ugaritan finalista eta irabazlea ere izan da\, horien artean Arlesko Rencontres de la Photographie-Photo Folio Review\, Deutsche Börse Prize edota New Yorkeko International Center of Photography-ren Infinity Award. 2017an Argazki Sari Nazionala jaso zuen eta 2022an Magnum Photos agentziako kide bihurtu zen eta 2022tik 2025era erakunde honen presidentea ere izan zen. Gaur egun\, Latinoamerikako narratiba bisuala babesteko Vist Projects plataformaren kontseiluko kide da. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-snap-fingers-and-whistle-cristina-de-middelen-erakusketa/
LOCATION:Zabala ikastetxea (Zabala 3\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/30-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220310Z
LAST-MODIFIED:20260507T220310Z
UID:203074-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "DESTINATION ETERNITY"\, Eugenia Maximovaren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nBizitzaren zikloetan eta denboraren joanean pentsatzeak heriotzaren gaiarekin aurrez aurre jartzen gaitu ezinbestean. Maximova argazkilari bulgariarraren Destination Eternity (Betikotasuna helmuga) orbita sobietarreko hainbat herrialdetako hilerrietan hartutako erretratuen errepertorioa da. Baina\, hileta-arte mota hau pertsonaia ospetsuentzat gorde ohi bada\, hemen erretratatuak pertsona arruntak dira. Oro har\, granito beltzean zizelkatuta daude\, estetika hiperrealistarekin\, eta inskripzioek beren bizitzako unerik esanguratsuenetan gogorarazten dituzte\, askotan maite dituztenekin batera (beren ibilgailuak barne). Getxophoton 2015. urtean aurkeztu zen Destination Eternity-k erakusten du transzendentziaren bilaketa kultura guztietan ohikoa den arren\, kultura bakoitzean oso modu desberdinean adierazten dela. \nBulgariako Ruse hirian jaioa\, 1973an\, Maximova Kazetaritzan eta Komunikazio Zientzietan graduatu zen Vienan\, eta argazkilaritzan zaletu zen bere ama\, Bulgariako margolari ezaguna\, bat-batean hil ondoren. Argazkilari freelance moduan egiten du lan The Guardian\, Die Zeit\, GEO edota National Geographic aldizkarietan\, eta bere irudiak Europako hainbat hiritan eta New Yorken erakutsi dira. Jasotako errekonozimenduen artean daude\, besteak beste\, Anton Georg Martin saria 2023an\, Vonovia Award für Fotografie edo New East Photo Prize sarietan finalista izatea. Silent River\, Associated Nostalgia edo Kitchen Stories from the Balkans liburuak argitaratu ditu eta bere lana 100 fotoliburu onenen artean aukeratu dute How We See: Photobooks By Women (2018)\, 10×10 Photobooks-ek argitaratua. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-destination-eternity-eugenia-maximovaren-erakusketa/
LOCATION:Ereaga 6 kaia\, Neguri\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/31-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220311Z
LAST-MODIFIED:20260507T220311Z
UID:203076-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "NO PLACE LIKE HOME"\, Philip Kwame Apagyaren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nNo Place Like Home (Ez dago etxea bezalakorik) duela 18 urte erakutsi zen Getxophoton. Bertan\, Phillip Kwame Apagya ghanatarrak aitaren lanbideari ohore egiten dio. Aita ere erretratugilea izan zen\, baita Boli Kostako erreportari eta argazkilari ibiltaria ere. Hark bezala\, margotutako atzealdeak erabiltzen ditu eta bertan posatzen dute modeloek. Ohiko baliabidea izan zen XX. mendearen bigarren erdialdean Afrika mendebaldeko argazki-estudioetan. Kwame ere horretaz baliatzen da\, baina Daniel A. Jasper artistaren pintura koloristek ordezkatzen dute fondo tradizionaletako zuri-beltza. Egongelak tapizekin eta goi-fidelitateko aparatuekin\, soropila duten lorategiak familia bakarreko etxeetan\, hozkailuak gainezka edo hegazkin bidezko bidaiak: oparotasun-sinboloak guztiak\, kontsumo-gizartearen estereotipoen kritika gisa ere irakur daitezkeen arren\, testuinguruan\, bizitza berrirudikatzeko eta desioak errealitate bihurtzeko balio duen ekintza afirmatiboa eta magikoa ere izan daitezke\, argazkiaren ezkutuko botereei esker aktibatzen den sorginkeria-mota bat. \nSekondin\, Ghanan\, jaio zen 1958an\, New Yorken bizi da gaur. Philip Kwama Apagyak aitaren lanbidea ikasi zuen\, gertakarien erreportaria izan zena\, eta Boli Kostan argazkilari ibiltari gisa lan egin zuen laurogeiko hamarkadaren amaieran. Fotokazetaritzan graduatu ondoren Ghanako Kazetaritza Institutuan\, Accran\, bere estudio propioa sortu zuen (PK’s Normal Photo Studio) Shaman\, Ghanako mendebaldeko kostaldean 1982an. Talde erakusketa askotan parte hartu izan du\, besteak beste: Munich-eko Stadt Museum\, Washington-eko Smithsonian Institut\, Philadelphia Museum of Art eta Guggenheim Bilbao Museoan. Bere argazkietan\, subjektuek elkarri eragiten diote kolore biziz margotutako bi dimentsioko  atzealdeekin\, mendebaldeko kultura aberats batetik datozen apaingarriak eta osagarriak biltzen dituzten barrualdeak eta kanpoaldeak.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-no-place-like-home-philip-kwame-apagyaren-erakusketa/
LOCATION:Algorta. Basarrate parkea eta San Nikolas plaza\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/32-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220311Z
LAST-MODIFIED:20260507T220311Z
UID:203078-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "INVENTARIUM"\, Archivo Getxophotoren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nHogei edizio\, bakoitza gai bati eskainia: zahartzarotik edo gerratik\, bidaien emozioraino\, edo Asiako eszenaren eferbeszentziaraino. Sei komisario\, pertsonalitate eta gustu desberdinetakoak; batzuk argazkigintzatik hurbilago\, eta beste batzuk beste diziplina artistiko batzuen mugetan kokatuak. Mundu osoko 350 artista baino gehiago\, eta beste hainbeste erakusketa euskarri eta leku ugaritan: itsas gaineko puzgarrietan edo zabor-poltsetan\, horma ezkutuetan edo metro-geltokietan\, monumentu historikoetan\, fatxada enblematikoetan edo espazio herrikoietan. Hogei urte hauek ospatzeko\, Getxophotoko artxibo erraldoi eta anitza irekiko dugu: kartelak\, katalogoak eta liburuxkak nortasun grafikoekin\, backstage-aren eta lan-prozesuen irudiak\, lantaldetik igaro diren pertsona ugarien eta Jaialdiko lagun-komunitate ordainezina osatzen dutenen argazkiak\, Getxophotoren familia txiki handia… Gure artxiboa berreskuratuko dugu kultur proiektu independente\, kolektibo eta lurraldeko baten memoria partekatzeko\, eta\, batez ere\, bide partekatua eskertzeko. \nOrdutegia: \n\nAstelehenetik larunbatera 9:00–14:00\nAsteazkenetik larunbatera 17:30–20:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-inventarium-archivo-getxophotoren-erakusketa/
LOCATION:Mercado de Algorta (Torrene\, 4)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/33-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220312Z
LAST-MODIFIED:20260507T220312Z
UID:203083-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "THE REPUBLIC OF NULL ISLAND"\, Simon Weckerten erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nThe Republic of Null Island obrak ozeano Atlantikoko lekuren batean dagoen irudimenezko uharte bati egiten dio erreferentzia\, non loturarik gabeko informazio ugari biltzen den. \nSatelite bidezko posizionamendu-sistemek\, hala nola GPSak\, luzera- eta latitude-koordenatuak erabiltzen dituzte gailu fisikoak eta eduki digitalak geolokalizatzeko. Baina\, akats edo omisio baten ondorioz\, argazki bati\, mendi-ibilaldi bati edo alokairuko apartamentu baten iragarki bati ezin zaionean bere benetako koordenatua eman\, datu-baseek “0\,0” kokapena egokitzen diote automatikoki. Esleipen automatizatu horren ondorioz\, artxibo eta informazio digital ugari Gineako Golkoko lekuren batean geolokalizatuta geratu dira\, meridianoaren eta ekuatorearen lerroak gurutzatzen diren tokian. Leku horren irudikapen digitalak ez du han gertatzen dena erakusten\, baizik eta egunero erabiltzen ditugun satelite bidezko nabigazio-sistemen ekoizpen-baldintzak eta mugak. \n1989an Alemanian jaioa\, Berlinen bizi eta lan egiten du. Simon Weckert Baliabide Berrietan lizentziatu zen Potsdameko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatean\, eta bere lana arte digitalaren\, teknologiaren eta gizarte-kritikaren arteko elkargunean kokatzen da. Instalazio\, esku-hartze eta proiektu esperimentalen bidez\, sistema algoritmikoek\, sare digitalek eta datuek gure eguneroko bizitzan eta mundua hautemateko moduan duten eragina aztertzen du. V&A Dundee\, Ars Electronica Linz\, CCBT Tokio\, chi K11 artspace Shanghai\, Löwenbräukunst Zurich\, Vitra Design Museum\, EDF Foundation Paris\, Transmedial Berlin eta Bauhaus Museum Weimar museoetan erakutsi dira bere lanak eta performanceak. Horiek\, ironia\, zehaztasun teknikoa eta orainaldi digitalari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko borondate sendoa uztartzen ditu. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-republic-of-null-island-simon-weckerten-erakusketa/
LOCATION:Amezti Gela (Amezti 6\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/35-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220312Z
LAST-MODIFIED:20260507T220312Z
UID:203081-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "COPYRIGHT SWAP"\, Tamara Janesen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nZein puntutan aldatutako irudi bat bere jatorrizkotik hainbeste urruntzen da\, non irudi berri bihurtzen den? Zenbat eta nola berrasieratu behar da jada bera “izan” ez dadin? Zein da argazkigintzari aplikatutako copyright arauen haustura-puntua? \nCopyright Swap (Copyright trukaketa) lanean\, Tamara Janes-ek muga horiek aztertzen ditu New Yorkeko Public Library Collection-eko argazki-bankuaz baliatuta. Irudi horiekin aldaketa bakar bat egiteko araua ezartzen dio bere buruari\, ezer berririk gehitu gabe eta Photoshop programa bakarrik erabiliz. Chantal Bolzern jabetza intelektualean aditua den abokatuarekin lankidetzan\, koloreetan oinarritutako copyright maila ebaluatzeko sistema bat ezartzen du: gorria\, irudia oraindik jatorrizkoaren oso antzekoa denean eta\, beraz\, copyright bidez babestuta jarraitzen duenean; laranja\, “lan eratorri” gisa har daitekeenean; eta berdea\, jatorrizko irudia jada ezagutu ezin denean eta berria “erabilera librekotzat” jotzen denean. Proiektu honekin\, Janes-ek erakusten du\, berrerabiliak\, birnahastuak eta berraktibatuak\, irudi garaikideak nola dauden etengabeko truke- eta negoziazio-zikloetan txertatuak. \n1980an St. Gallenen jaioa\, Suitza\, Tamara Janes Bernan bizi den artista bat da. Zuricheko Arteen Unibertsitatean (ZHdK) eta New Yorkeko Ikusizko Arteen Eskolan (SVA) argazkilaritza ikasi ondoren\, Basileako Arte eta Diseinuko Unibertsitateko Arte\, Genero eta Natura Institutuan (IAGN) masterra ikasi zuen. Ondoren\, New Yorkera itzuli zen ikasketa-beka batekin\, New Yorkeko Liburutegi Publikoan ikertzen jarraitzeko. Geroztik\, ikusizko material horretan oinarritutako hainbat edizio eta proiektu sortu ditu. Bere lanak\, besteak beste\, erakutsi dira Kunsthaus Glarus\, HeK Haus der elektronischen Künste Basel\, Kunsthaus Pasquart\, Kunsthaus Baselland\, Kunsthaus Langenthal\, Stadtgalerie Bern\, Plat(t)form 15 Fotomuseum Winterthur eta Bieler Fototage-n. Bere lehen erakusketa\, Set and Setting\, Photo Elysée-n aurkeztu zen 2024ko udan. Bere proiektuak sarritan izan dira sarituak\, esaterako\, Swiss Design Award 2023 saria jaso zuen argazki kategorian Copyright Swap lanarekin. 2019tik irakaslea da Zuricheko F+F School of Art and Design eskolan. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-copyright-swap-tamara-janesen-erakusketa/
LOCATION:Amezti Gela (Amezti 6\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/34-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220313Z
LAST-MODIFIED:20260507T220313Z
UID:203088-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "HOME"\, Gohar Dashtiren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nGohar Dashti argazkilari irandarrarentzat\, etxearen ideia –lan honi izenburua ematen diona– haurtzaroko oroitzapenek markatzen dute: Iran eta Iraken arteko gerra\, familiaren etxea galtzearen dolua eta gatazka armatuek eragiten dituzten biztanleriaren joan-etorrien trauma. \nEraikinen barnealde abandonatuak\, non oraindik ere bertan bizi izan zirenen absentzia nabari den\, naturaren bizi-indarrak birkonkistatzen ditu\, eta bere burua inposatu eta iraun egiten du\, giza gorabeheren aurrean aldaezin. Malenkoniak eta narriadurak berrikuntzari bide ematen diote\, migrazio-esperientziaren beraren oreka hauskorrean. Egilearen hitzetan\, lan hau ez da bere gerra-memorietan oinarritutako esplorazio pertsonal bat soilik\, baizik eta gogoeta bat ere bada\, “nola\, natura\, eragile politiko bat izan daitekeen”\, espazioak –fisikoak edo emozionalak– biziberritzen dituena eta aldaketa- eta berpizkunde-ziklo berri batera eramaten dituena. \nGohar Dashti 1980an jaio zen Ahvazen\, Iranen\, eta artista bisuala eta hezitzailea da. 2003an Teheraneko Arte Ederretako Unibertsitatean graduatu zen eta 2005ean argazkigintzako maisutzarekin espezializatu zen. Bere lanaren oinarria bere inguru hurbila da beti\, bere memoria. Arte-egonaldi ugaritan parte hartu du eta hainbat beka jaso\, besteak beste: MacDowell Colony (2017)\, DAAD (2009-2011) Saria; Visiting Arts\,1 milla 2project (2009) eta International Arts & Artists (2008). Munduko makina bat jaialditan parte-hartu du eta bere lana bilduma askotan dago\, horien artean: Londresko The Victoria and Albert Museum\, Tokioko Mori Art Museum\, Bostoneko The Museum of Fine Arts\, Whashingtoneko The National Gallery of Art\, Chicagoko The Museum of Contemporary Photography eta Parisko Kadist Art Foundation. Gaur egun irakasle bisitaria da Boston University School of Visual Arts-en\, eta 2023tik 2024ra irakasle bisitaria izan zen Berlin University of the Arts-en (UdK). \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-home-gohar-dashtiren-erakusketa/
LOCATION:Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/36-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220314Z
LAST-MODIFIED:20260507T220314Z
UID:203092-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "The CANARY AND THE HAMMER"\, Lisa Barnarden erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nEkonomiaren gurpilean\, non lehengaiak manufakturatutako produktu bihurtzen diren eta horiek erakunde abstraktu\, hala nola aktibo finantzario\, urreak funtsezko papera betetzen jarraitzen du. Metalen erregea\, zeinari beti itzultzen baitzaizkio inbertsioak\, aberastasunaren ikurra\, baina baita garbitasunaren\, edertasunaren eta boterearen sinboloa ere\, urrea gizateriarekin batera doa hasiera-hasieratik\, txanpon gisa\, bitxi gisa\, balio-patroi gisa edo gailu elektronikoetan ezinbesteko material gisa. \nThe Canary and The Hammer (Kanarioa eta mailua) lanean\, Lisa Barnard britainiarrak kontakizun ugari horiek lotzen ditu\, non urrearen sukarra eta meatzaritzaren basakeria goi finantzetako itzalguneekin gurutzatzen diren\, testua\, irudia eta artxiboko materialak konbinatzen dituzten askotariko bitartekoen bidez. Emaitza ikerketa bisualeko lan bat da\, argazkigintzak abstrakzioak adierazteko eta minerala bezain ukigarria eta lurrekoa den zerbaitekin konektatzeko duen gaitasuna aztertzen duena. \nKenten\, Erresuma Batuan\, 1967an jaioa\, Lisa Barnard artista\, ikertzaile eta irakaslea da. Bere argazkigintzak gertaera errealak lantzen ditu\, aldi berean ohiko baliabide dokumentalak eta ikusizko eta konputazio garaikideagoak erabiliz. Barnarden lana sarritan erakutsi da museoetan zein argazkilaritza jaialdietan. Lau monografia eman ditu argitara\, horietako bi GOST argitaletxearekin: Chateau Despair; Hyenas of the Battlefield eta Machines in the Garden (Albert Renger-Patzsch sariaren irabazlea). The Canary and the Hammer (Getty Prestige Images sariaren irabazlea) MACKek argitaratu zuen etaYou only look once Hartmann-ek. Lisa Barnardek sari ugari jaso ditu\, nabarmentzekoa da besteak beste\, CRESPO After Nature Prize (2024). Irakasle elkartua eta argazkigintza dokumentalen master programaren zuzendaria da University of South Wales-en.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-canary-and-the-hammer-lisa-barnarden-erakusketa/
LOCATION:Ereagako Lorategiak\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/38-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220314Z
LAST-MODIFIED:20260507T220314Z
UID:203090-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "THE ORIENTAL SCENE"\, Yuxing Chenen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nAzken hamarkadan\, kritika dekolonialak Europako historia kulturalaren eta mendebaldekoa ez den artea museo eta artxiboetan irudikatzeko moduaren beharrezko berrikuspena bultzatu du. The Oriental Scene (Ekialdeko eszena) proiektuak\, Getxophoto 2026ko Open Call-eko irabazleetako bat denak\, XVIII. mendean Londresko Kew Gardensen eraikitako Nankingo Portzelanazko Pagodaren erreplika baten erabilerak ikertzen ditu. XIX. mendean jatorrizko pagoda suntsitu ondoren\, erreplika hau da Ming dinastian eraikitako 80 metroko portzelana zuriko dorre ikusgarri hartatik geratzen den guztia. Yuxing Chenen ustez\, erreplikaren eraikuntzan egindako akatsak –jatorrizko pagodak 9 solairu zituen eta erreplikak 10– deskontestualizazio eta birjabetze kolonialaren arazoen adierazgarri dira. Irudien\, objektuen\, dokumentuen eta pinturen bidez\, Chenek esploratzen du nola Europako chinoiserie edo txinatartasunaren modak balio izan zuen gaur arte iristen den “ekialdekoaren” irudi estereotipatu eta zehaztugabea sortzeko. Horrela\, Chenek memoriaren berrasieratzea egiten du\, kultur aniztasunaren ikuspegi zehatzagoa eta aberatsagoa eskaintzen duena. \n1998n Nantongen jaioa\, Txina\, Yuxing Chen Londresen eta Shanghain bizi den artista da\, eta bere obrak Chinoiserie-aren inplikazio historiko eta garaikideak modu kritikoan jorratzen ditu. Yuxing Chenek Royal Photographic Society-ren IPE saria eta Constructed Photography Global Sino Award 2024 sariaren irabazlea da. Bere lanak TOP20 Chinese Contemporary Photography-ren parte izateko aukeratuak izan dira. Chinese Contemporary Photography Hallos da Imagem Discovery Awarden finalista da (2024)\, Grand Prix Images Veveyren finalista (2023)\, OD Photo Prizeren finalista (2023) eta Copenhagen Photo Festival\, Photays Museum Festival edo Dhotphens-en (2024) erakusketarako hautatua. Bere obra Italian\, Ingalaterran eta Alemanian erakutsi da\, besteak beste\, eta bilduma pribatu eta publikoen parte da\, hala nola Zhejiang Art Museum eta University of the Arts Londresen. British Journal of Photography\, Chinese Photography\, RPS Journal\, GUP aldizkarietan zein beste hainbat hedabidetan zabaldu da bere lana. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-the-oriental-scene-yuxing-chenen-erakusketa/
LOCATION:Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/37-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220315Z
LAST-MODIFIED:20260507T220315Z
UID:203095-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "Radiant Grounds"\, Jan Richard Heinickeren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nJan Richard Heinicke artista alemaniarraren Radiant Grounds lanak irabazi du PhMuseum argazki plataformak Getxophotorekin lankidetzan urtero egiten duen deialdia. “Lurralde erradiatzaileak” izenburuko lan hau Groenlandiako lur arraroei eta uranio-meategiei buruzko ikerketa bisual bat da. Planetako leku kritikoetako bat da\, non gaur egun munduko ordena berriaren orekak birnegoziatzen diren; lehen urruneko lurraldea zena gaur egun irisgarri bihurtu da\, berotze globalaren eraginez nabigazio-bide berriak ireki baitira. \nArgazki dokumentalaren mugak zabaltzen dituen hurbilketa formal baten bidez\, Heinickek fenomeno konplexu eta multidimentsional batean inplikatutako eskalak atzematea eta bisualki itzultzea lortzen du\, tokiko komunitateei eginiko begirada intimotik eta lurraldearen gaineko ikuspegi politikotik haitz eta mineralen materialtasun fisikoraino\, zeinetatik erradioaktibitatearen presentzia fantasmagorikoa –eta ikusezina– jario den. \nHeinicke 1991n jaio zen Alemaniako Ruhr eskualdean\, eta hiri- eta eskualde-plangintza ikasi zuen Dortmundeko Unibertsitate Teknikoan bost urtez. Ikasketak amaitu ondoren\, Hego Amerikara bidaiatu zuen hainbat hilabetez. Denbora horretan\, ingurunearen argazki-esplorazioak indartu egin zuen Hannoverreko Zientzia Aplikatuen eta Arteen Unibertsitatean fotokazetaritza ikasteko nahia. Besteak beste\, Greenpeace Magazine\, Die Zeit\, Der Spiegel\, Stern eta Süddeutsche Zeitung aldizkarietan argitaratu du bere lana. 2019an\, bere lanak VGH Saria jaso zuen eta “College Photographer of the Year”-en «Argazki Dokumentalen» kategorian brontzea lortu zuen. Bere hainbat proiektu\, 2018 eta 2020ko Lumix Festival jaialdian eta 2018 eta 2020ko Perpinyango “Visa pour l’Image”-en erakutsi dira. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-radiant-grounds-jan-richard-heinickeren-erakusketa/
LOCATION:Antigua gasolinera (Algortako etorbidea 74\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/39-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220316Z
LAST-MODIFIED:20260507T220316Z
UID:203098-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "20 UrTE"\, Judith Melsióren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nGetxophotorekin batera jaio ziren eta orain hogei urte betetzen dituzte. Jaialdiaren hogeigarren urteurrenarekin bat eginez\, omenaldia egin nahi izan diogu bertako gazteen belaunaldi honi. Adin loriatsu horretan\, haurtzaroa eta nerabezaroa atzean uzten dira behin betiko\, eta etorkizuna promesaz betetako orrialde zuri gisa aurkezten da –bizitzan zehar etsipenez oroituko duguna–\, baina une kritikoa ere bada\, aldaketa handiena\, bizi-ibilbidea bideratuko duten funtsezko erabakiena. Judith Melsió argazkilari bilbotarrak bere gain hartu du gaurko hogei urtekoen aniztasuna erakusten duen tokiko belaunaldien erretratu txiki honen erronka. Bertan\, gaur egungo gizarte nahasi eta aldakorrean heldu bihurtzeak dakartzan konplexutasun izugarriak suma daitezke. \n1998an Bilbon jaioa\, Judith Melsió argazkilaria eta artista bisuala da. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2020an\, eta\, ondoren\, Caleidoscopio Photo Argazki Garaikidearen programan parte hartu zuen (2020–2021) eta Egile Argazkigintzako Masterra osatu zuen Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen Zentroan (CFC) (2021–2022). Bere proiektuen artean aipagarriak dira De Tripas: Corazón (2024)\, belaunaldien arteko amorruari buruzko fanzine kolaboratiboa\, eta 2022 Anuario (2023)\, bere inguruaren eta denboraren argazki-erregistro dokumentala. Ikus-entzunezkoei dagokienez\, Purple Widow RMX (2020) zuzendu zuen\, LGBT gaiak dituen tekno industrialeko bideoklipa. Sarean (Bilbo) eta RKR Studio bezalako espazioetan aurkeztu dute bere lana\, eta Pikara Magazinen argitaratua izan da.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-20-urte-judith-melsioren-erakusketa/
LOCATION:Gizarte Zerbitzuak\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/40-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220317Z
LAST-MODIFIED:20260507T220317Z
UID:203102-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "NUESTRA VICTORIA"\, Julieta Gilen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nOroimen komunaren gordetzailea\, ondare historikoa ez da berrasiera orokorreko garai hauetatik kanpo geratzen\, non paradigmen aldaketa eta sorrerako mito handien berrikuspena nagusi diren. Horregatik\, monumentuak berriz nabarmentzeak –aldatzea\, testuingurua ematea edo\, zuzenean\, eraistea– balio du historia ofiziala ikuspegi kritiko batekin berrirakurtzeko eta hari buruz beste kontakizun batzuk idazteko\, ahaztuak edo gutxituak. \nNuestra Victoria Mexiko Hiriko erdigunean dagoen Independentziaren Zutabe ospetsuan –El Ángel izenez ezaguna– 2019an lau poliziak adingabe bat bortxatu zutela eta egindako salaketa-pintaden erregistroa da. Gertaera horrek mugimendu feministen haserrea piztu zuen emakumeen aurkako indarkeriaren indize handienetakoa duen herrialdean. Fotogrametriarekin sortua –argazkietatik abiatuta hiru dimentsioko objektuak sortzeko teknika–\, lan honek zalantzan jartzen du memoria kolektiboaren legitimitatea\, emakumeek feminizidioen aurka egindako borroken oroitzapena etorkizunerako gordez eta emakume horiek nazioaren independentziaren maila politiko berera jasoz. \nJulieta Gil Mexiko Hirian jaio zen 1987an. Media Art masterra egin zuen UCLAn\, eta Arkitekturan lizentziatu zen Mexiko Hiriko Unibertsitate Iberoamerikarrean. Bere lanak memoriaren\, materialtasunaren eta espazio publikoaren arteko harremanak esploratzen ditu. 2020an\, Artearen eta Teknologiaren Lumen Saria jaso zuen Nuestra Victoria proiektuagatik. Nevadako Arte Museoan\, Palm Spring-eko Arte Museoan\, SCAD Arte Museoan\, Storefront for Art and Architecture-n\, Tamayo Museoan\, Alameda Arte Laborategian eta Kultura Digitaleko Zentroan erakutsi du bere lana\, besteak beste. Bere lanak V&A\, Nevada edota Kadisteko Arte Museoaren bildumen parte dira. UCLAko Ikus-entzunezko Arteen programako irakaslea eta Arte eta Teknologiako irakasle bisitaria izan da Oregongo Unibertsitateko Arte Sailean. \nOrdutegia:  \n\nAsteazkenetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-nuestra-victoria-julieta-gilen-erakusketa/
LOCATION:Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/41-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220317Z
LAST-MODIFIED:20260507T220317Z
UID:203105-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "ABZGRAM"\, Karolina Wojtasen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nEskola berrasieratzea gure garaiko gainditu gabeko irakasgaietako bat da\, eta\, agian\, zailenetako bat. Karolina Wojtasen Abzgram proiektuak (artistak asmatutako zentzurik gabeko hitza da\, letren ordena aldatzean bazgram bihurtzen dena\, polonieraz zirriborratzea edo asmorik gabe marraztea esan nahi duena) Poloniako hezkuntza-sistemaren zurruntasuna eta egilearen haurtzaroko esperientziak ditu abiapuntu. Bere burua “konfinatuta” gogoratzen du\, bere sormenaren garapena mugatu zioten eta artetzat har zitekeenaren ideia oso estua ezarri zioten jokabide arau ia militar artean. Kolore saturatuekin eta konposizio deliranteekin\, Abzgram-ek diziplina zorrotz horri errebantxa bisual batekin erantzuten dio\, eskola desberdin bat nolakoa izango litzatekeen irudikatzen duena. Irudimena\, dibertimendua\, umorea eta adierazpen-gaitasunen garapena sustatuko lituzkeen eskola\, ikaskuntza esperimentazio pertsonaleko prozesutzat hartuko lukeena eta hezkuntza benetan beharrezkoa den edo ezagutza eskuratzeko eta praktikan jartzeko beste modu batzuk asmatu ezin diren galdetuko lukeena. \n1996an Polonian jaioa\, Karolina Wojtas Lodzeko Zinema Eskolan eta Txekiar Errepublikako Institute of Creative Photography-n graduatu zen. 2019ko udan\, bere museo propioa inauguratu zuen bere jaioterrian\, Polonian. Wojtasek erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan erakutsi ditu bere lanak\, bai bere sorterrian bertan zein nazioartean\, esaterako\, Foam Amsterdam (2021)\, Noorderlicht Nazioarteko Argazki Jaialdia (2020)\, Naga Galeria Varsovian (2020) edota Bratislavako Argazkiaren Hilabetean (2019). Bere lanagatik jasotako sarien eta aintzatespenen artean\, hauxek dira aipagarriak: EMoP Arendt 2023 sarirako izendapena\, reGener- ation 4: The Challenges of Photography and its Museum for Tomorrow sarirako izendapena Musée de l’Elyséen\, aipamen berezia Plat(f)orm 2020an Fotomuseum Winterthurren\, C/O Berlin Award saria (2022)\, ING Unseen Talent Award saria (2019) eta Tiff Open saria (2018) Tiff Festival Wroclaw jaian.Bere lana The Guardian\, Internazionale\, The British Journal of Photography\, Lampoon Magazine\, L ‘uomo Vogue\, Superpaper\, Tampon – Ordinary Magazine\, Causette eta Das Magazin Switzerland aldizkarietan atgitaratua izan da.
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-abzgram-karolina-wojtasen-erakusketa/
LOCATION:Zubiri Etxea (Basagoiti 61\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/42-10.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220319Z
LAST-MODIFIED:20260507T220319Z
UID:203107-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "OUR HIDDEN ROOM"\, Mohamed Hassanen erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nOur Hidden Room (Gure gela ezkutua)\, Getxophoto 2026ko Open Call-eko proiektu irabazleetako bat izan dena\, sufrimenduaren transformazio istorio bat da. Egileak aitarekin izan zuen harreman konplexuaren kontakizun intimo eta gordina. Aitaren bizitza gaixotasun mentalaren aurkako borroka luze batek zeharkatu zuen\, baina baita argazkigintzarekiko maitasun sakon batek ere. \nSei kapitulutan antolatuta\, proiektuak aitaren bizi-ibilbidea marrazten du\, Alexandriako umezurztegi bateko haurtzarotik Egiptoko armadatik igaro zen arte\, non argazkigintza adierazpide eta kontsolamendu gisa aurkitu zuen. Begirada sakon pertsonalarekin\, Hassanek argazkigintzara ere jotzen du dolua lantzeko\, narrazio- eta introspekzio-ariketa bat egiten du\, aitaren erresilientziara\, gaixotasunaren estigmara eta memoriaren osaketan arteak duen paperera hurbiltzeko. Our Hidden Room bidaia bat da familiako oroitzapenetan barrena\, norberarenak eta heredatuak\, eta belaunaldien arteko topaketarako errituala. \n1984an Alejandrian jaioa\, Egipto\, Mohamed Hassan 2007an Galesera joan zen bizitzera. Argazkigintza ikasi zuen Carmarthen School of Art -en2016an\, eta Argazkigintza Dokumentaleko masterra egin zuen University of South Wales-en 2023an. Azken urteetan\, bere lana hainbat erakusketa kolektibo garrantzitsutan erakutsia izan da\, horien artean aipagarriak dira Facing Britain: British Documentary Photography since the 1960s\, Ralph Goertzek komisariatua\, Europa osoan hainbat egoitzatan aurkeztua\, Many Voices\, One Nation Ffotogalley eta Senedd-ek komisariatua edo The Taylor Wessing Portrait Prize (National Portrait Gallery). Haren argazkiak bilduma publiko garrantzitsuetan aurki daiteke\, hala nola\, Galesko Museo Nazionala\, Gobernuaren Arte Bilduma\, Glynn Vivian Arte Galeria\, Historic England eta Galesko Liburutegi Nazionala. 2024an\, Polaroid/Magnum X saria irabazi zuen eta STAR saria\, 2025ean argitaratu zen Our Hidden Room argazki-liburuaren prototipoagatik. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-our-hidden-room-mohamed-hassanen-erakusketa/
LOCATION:Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/43-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220319Z
LAST-MODIFIED:20260507T220319Z
UID:203109-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "huí jia"\, Yunping Liren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nhuí zikloa\, denbora eta itzuleraren ideiari buruz ari da\, eta ji? etxearen eta familiaren ideiari buruz. Bien konbinazioak\, etxerako itzulera moduan itzulia\, ematen dio izenburua Madrilen bizi den txinatar jatorriko Yunping Li artistaren proiektuari. Genero-trantsizioaren zeharreko bidaia autobiografikoa da\, non kapitulu bakoitza identitatearen hainbat alderditarako ate bat den. \nGetxophoto 2026ko Open Call-eko irabazleetako bat da Li. Trantsizio-prozesuaren aldaketa fisikoak aztertzen ditu\, baina baita aldaketa horiek bere komunitate-ideian\, lotura odolkideetan eta harreman afektiboetan nola eragiten duten ere. Familia-erretratuaren kodeekin jolastuz\, proiektuak generoaren\, arrazaren\, ahaidetasunaren edo nortasun kulturalaren inguruko estetika\, erregistro eta irudikapen bisualak zeharkatzen ditu\, “feminitatean gorputz transmaskulino baten bidez bizi den horrena\, eta gorputz hori desegin eta berregin egiten da jatorrizko lekura itzultzeko”\, bere hitzetan. \nYunping Li 1998an jaio zen Hubei hirian\, Txinan eta Eibarren (Euskal Herria) hazitako artista bisuala da. Bere lanak argazkigintzaren eta performancearen arteko elkargunea ikertzeaz gain\, giza gorputzari\, espazio fisikoei eta familia-loturei buruzko pertenentzia kontzeptua aztertzen du. Bere ?? (huí ji?) proiektuak irabazi ditu Galiziako XIII. Argazki Garaikidearen Saria\, Fotonoviembre Argazki Bienala eta FOTODOKS 2025. Paris International\, Plat(t)form eta Fotomuseum Winterthur-en (Suitza) aurkeztu du bere lana. 2023an\, bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen El Local (Madril) eta Candy Darling-en (Bartzelona). Bere erakusketa kolektiboen artean daude: Gen Z Shaping a New Gaze Photo Elyseen (Suitza)\, Solo si huele a tierra La Paneran (Lleida)\, ZH?NGGUÓ. El País del Centro Antropologiako Museo Nazionalean (Madril)\, Un cambio de paradigma Sala Arte Joven-en (Madril) edota Segunda versión Cibrián galerian (Donostia). Bere lana Sinetheta\, Balam\, Exit eta Esto es un cuerpo aldizkarietan argitaratu da eta Kutxa Fundazioaren bildumaren parte da. \nOrdutegia: \n\nAsteazkenetik ostiralera 17:30–20:30\nLarunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30\nIgandeak 11:00–14:30
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-hui-jia-yunping-liren-erakusketa/
LOCATION:Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/44-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260507T220321Z
LAST-MODIFIED:20260507T220321Z
UID:203115-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "El espejo mío"\, Dorian Tutuianuren erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nBBirmodelatu zure gorputza\, berritu zure irudia\, aldatu zure bizitza. Dorian Tutuianu-k\, MAPS ( ; LOB – Lagunik Onenak Betiko ; ) Getxophoton urtero egiten den argazki-eskolen topaketako azken edizioko irabazlea izan zenak\, kirurgia plastikoko klinikako estetika leunduko irudiak aurkezten ditu. Rebranding pertsonaleko iragarki batetik ateratakoak dirudite\, sare sozialetan ugariak dira eta gorputz guztientzat berdinak diren edertasun- eta gaztetasun-ereduak normalizatzen laguntzen dute. \nSatiraren eta autorretratuaren artean\, kritika sozialaren eta egunkari intimoaren artean\, El espejo mío (Nire ispilua) lanak gure gorputzen gainean dauden perfekzio-estandarrei buruz gogoeta egiten du\, tramankulu eta kontsumo-produktuekin formateatuta\, hala nola paxekin\, maskarekin edo hortz-zuzentzaileekin. Ni-aren diseinu-prozesu horretan teknologiak funtsezko zeregina du. Algoritmoaren bidez norberaren irudia berreraikitzeak\, ez du soilik gure itxura fisikoa berrasieratu nahi eredu irrealei erantzuteko\, baizik eta gure nortasuna ere berrasieratzen du\, eta asegabetasunezko gurpil zoro batean harrapatuta uzten gaitu\, hobekuntza berrien beharrean beti\, gure “bertsio onenaren” ezinezko helburua lortzera kondenatuta. \n1979an jaio zen Moldaviako Errepublikan eta Ingeniaritzan lizentziatu zen herrialde bereko Unibertsitate Politeknikoan. Argazkigintzako hainbat ikastaro egin ditu Chisináun. Handik gutxira\, tokiko zenbait modelo-agentziarekin kolaboratzen hasi zen\, eta\, ondorioz\, modako zenbait aldizkari editorialekin kolaboratu zuen. 2019an Madrilera joan zen eta 2024an Tutuianuk Lens Arte Bisualen Eskolan Argazki Sorkuntzako masterra hasi zuen\, freelance argazkilari lana garatzearekin batera. Bere lan artistikoa errealitatearen ispilu gisa absurduak duen lekua ikertzen du\, umorearen eta seriotasunaren arteko mugak hautsiz. Ikuspegi pertsonal batetik\, Tutuianuk satira erabiltzen du bizi ditugun kontraesanak erakutsi nahi dituzten narratibak eraikitzeko\, pentsamendua aktibatzeko eta autohezkuntzarako tresna gisa. Bere lanean\, gelditzera\, arretaz begiratzera eta agerikoa dirudiena zalantzan jartzera gonbidatzen du ikuslea. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-el-espejo-mio-dorian-tutuianuren-erakusketa/
LOCATION:Mercado de Algorta (Torrene\, 4)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/45-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260528
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260508T220330Z
LAST-MODIFIED:20260508T220330Z
UID:203300-1779926400-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxophoto 2026: "StANDARd TIME"\, Mark Formaneken erakusketa
DESCRIPTION:2026ko Getxophoto jaialdiaren barne. \nEzerk ez du hobeto irudikatzen aurrerapenarekiko dugun obsesioa\, batzuetan tiranikoa den indar batez etorkizunerantz doan gezi hori\, denbora neurtzeko ahaleginak baino. Lehenengo\, eguzki- eta hareazko erlojuak izan ziren\, denbora organikoki erakusten zutenak; gero\, erloju mekanikoa\, eguna ordutan\, minutuetan eta segundoetan banatzen zuena\, eta\, orain\, erloju atomikoa\, Standard Time izeneko nazioarteko sinkronizazio-sistema baten bidez ordu zehatza ematen duena: denbora bakarra mundu guztiarentzat. Baina zer gertatuko litzateke doitasun handiko teknika horrek eskuzko lanaren gorabeherak jasango balitu? Zer gertatuko litzateke minutu bakoitza modu fisikoan eta artisau eran –ezinbestean inperfektua– irudikatuko balitz? Mark Formanek artista alemaniarraren Standard Time lana performance bat da. Bertan\, 24 ordutan\, 70 langileko talde batek erloju digital baten digituak simulatzen dituen erloju analogiko erraldoi baten ordutegia aldatzen du. Keinu absurdua\, gure eskuetatik\, batzuetan hitzez hitz\, ihes egiten duen denbora baten igarotzea kontrolatzeko dugun anbizio hutsalaren mugak gogora ekartzen dituena. \nPinnebergen\, Alemanian\, 1967an jaioa\, Mark Formanek Berlinen bizi den artista kontzeptuala da. Münsterreko Art Academy-an ikasi zuen\, non urte batzuk geroago irakasle gonbidatua izan zen\, baita Londresko Chelsea College of Arts and Design-en ere. Quadratisch\, Eckig\, Kunst 10 x 10 x 10 Kunsthaus Wiesbaden (1991) parte hartuz hasiera eman zion bere erakusketa-ibilbideari. Ordutik\, hiru hamarkadako nazioarteko ibilbide sendoa garatu du. Bere azken erakusketa\, Past Present\, Helmhaus Zürich-en (2025) izan da. 34 urteko bere jardueran\, Formanekek banakako hainbat erakusketatan eta talde-erakusketatan parte hartu izan du. Alemanian bereziki nabarmendu bada ere\, Brasilen\, Frantzian eta beste hainbat herrialdetan ere egin ditu erakusketak. Nazioarteko bost bienaletan parte hartu du\, 11º Bienal do Mercosul: Triângulo do Atlãntico (2018) ezagunena izanik. Bere lana hartu duten erakundeen artean Collectors Room Berlin eta Kunstmuseum Bonn (Bonn) daude. Bere lana Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach) bilduma iraunkorraren parte da. \n  \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxophoto-2026-standard-time-mark-formaneken-erakusketa/
LOCATION:Zubiri Etxea (Basagoiti 61\, Algorta)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/46-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260529
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T070452
CREATED:20260322T230239Z
LAST-MODIFIED:20260322T230239Z
UID:194240-1780012800-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:Bilboko Liburu Azoka 2027: egitaraua
DESCRIPTION:2026ko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 29tik ekainaren 7ra egingo da Areatzan. Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta\, Bilboko Udalaren laguntzarekin\, 56. edizioa izango da aurtengoa. 
URL:https://herrikultura.eus/event/bilboko-liburu-azoka-2027-egitaraua/
LOCATION:Areatza – (Pinpilinpauxa Konpartsa)\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Azoka
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/ProgramaFeriadelLibrodeBilbao2026.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR