Erausketa Guggenheim-en: «Dan Flavin»
Hogeita hamar urte baino gehiagoan zehar, Dan Flavinek (New York, 1933–1996) arte erradikalaren forma berri bat asmatu zuen, artea erakusteko konbentzioek ezarritako mugei —markoei eta idulkiei, esaterako— ihes egiten ziena. Apaingarririk gabeko lanpara fluoreszentea objektu estetiko gisa hartu zuenean artista minimalisten belaunaldiaren oinarri estetikoetara lerratu zen. Izan ere, industria-materialak erabiltzea, oinarrizko formak azpimarratzea eta osagaien […]