BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260326
DTEND;VALUE=DATE:20260607
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260226T230422Z
LAST-MODIFIED:20260226T230422Z
UID:189438-1774483200-1780790399@herrikultura.eus
SUMMARY:The Palestinian Museum Digital Archive: "Nire istorioa kontatzeko"
DESCRIPTION:The Palestinian Museum Digital Archivek utzitako argazkiek osatzen dute Nire istorioa kontatzeko erakusketa. \nKomisarioa: Pablo Lorca. \nErakusketak palestinarren eguneroko bizitzaren historia bat kontatzen du\, munduari erakusten zaizkion beldurrezko irudietatik haratago. Ehundik gora familia-argazki utzi dituzte Palestinako Museoan\, Birzeiten\, eta horrek beren historiara zuzenean hurbiltzea ahalbidetzen du. Palestinar herriaren memoria jazarria babesteko pazientzia handiz bildutako artxiboa -suntsiketak ez die soilik bizitza\, eraikin eta azpiegiturei eragiten\, baita bere existentzia hutsaren lekuko den dokumentazioari ere-. \nJarduera osagarriak \nMartxoaren 26an\, bisita gidatuak: 18:00etan eta 19:00etan\, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: okendokulturetxea@donostia.eus. \n\nIkusi ordutegia
URL:https://herrikultura.eus/event/the-palestinian-museum-digital-archive-nire-istorioa-kontatzeko/
LOCATION:Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/02/12-11.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260326
DTEND;VALUE=DATE:20260720
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20251227T230330Z
LAST-MODIFIED:20251227T230330Z
UID:177319-1774483200-1784505599@herrikultura.eus
SUMMARY:"Situ-akzioak"\, Andrea Caneparen erakusketa
DESCRIPTION:Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa\, praktika dokumentalak\, instalazioa\, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. \nMartxoaren 26tik uztailaren 19ra bitartean\, Andrea Caneparen Situ-akzioak erakusketa ikusgai egongo da.
URL:https://herrikultura.eus/event/situ-akzioak-andrea-caneparen-erakusketa/
LOCATION:Tabakalera – (Kontadores eta)\, Andre Zigarrogileen plaza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260327
DTEND;VALUE=DATE:20260629
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20251228T230220Z
LAST-MODIFIED:20251228T230220Z
UID:177429-1774569600-1782691199@herrikultura.eus
SUMMARY:"Urban Morphologies"
DESCRIPTION:Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa\, praktika dokumentalak\, instalazioa\, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. \nMartxoaren 27tik ekainaren 28ra bitartean\, Jon Gorosperen «Urban Morphologies« erakusketa ikusgai egongo da.
URL:https://herrikultura.eus/event/urban-morphologies/
LOCATION:Kutxa Fundazioa Artegunea\, Mandasko Dukearen pasealekua\, 52 (Tabakalera)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260407
DTEND;VALUE=DATE:20260701
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260402T220232Z
LAST-MODIFIED:20260402T220232Z
UID:196392-1775520000-1782863999@herrikultura.eus
SUMMARY:Expodistrito 2026 (apirila-ekaina)
DESCRIPTION:EXPODISTRITO\, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa\, udaberri honetan itzuliko da\, argazki\, pintura\, jantzien diseinu\, ilustrazio grafiko eta publizitario eta interiorismo proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin. \nErakusketa hauetan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Svitlana Khlystun (pintura); Kepa Ortiz (argazkigintza); Nerea Torrijos (jantzien diseinua); Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroa\, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartea eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki trofeoaren atzera begirakoa. \nApirilaren 7tik\, aste saintuan\, eta ekainaren 30era arte\, Bilboko auzoetako Udaltegiek ziklo honetako erakusketak hartuko dituzte. Atal berri honetan\, San Inazio-Ibarrekolanda\, Castaños\, Otxarkoaga\, Begoña\, Santutxu\, San Frantzisko\, La Bolsa\, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito elkartearen proposamen artistikoez gozatu ahal izango dira. \nErakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira\, Nerea Torrijosen jantzi-lanaren erakusketak izan ezik. Azken horrek ordutegi mugatua izango du 16:30etik 20:30era. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke. \nERAKUSKETAK\, ESPAZIOAK ETA DATAK \nKEPA ORTIZ \n“Bidaia-koadernoak: argazkitik oihalera” \nBizipenak islatzea\, urrutiko tokietatik ibiliz\, Bilbora itzuli arte\, eta bertako kaleetan paseatzen jarraitzea\, gertuko irudiak hartuz\, egunerokoak\, gure-gureak. \n\nApirilak 7-29 /  Abando UIdaltegia\nMaiatzak 4-29 / Begoña UIdaltegia\nEkainak 2-15 / Otxarkoaga UIdaltegia\nEkainak 17-30 / Santutxu UIdaltegia\n\nBisita gidatua apirilaren 14an\, asteartea\, 19:00etan\, Abando UIdaltegian. \nARGI ARTE \n“ 20. urteurrena” \nErakusketa honek Bilbo Zaharraren historiari buruzko ibilbide bat egin nahi du\, banan-banan bildutako 128 argazkiren bidez (ez gara historialariak eta ez gara artxiboetara sartu). Argazkiak kronologikoki «ordenatuta» daude\, kutxetan itsatsita\, bisita joan-etorriko ibilbidea izan dadin\, kutxetako bolumenekin jolastuz eta argazki guztiak «aurkitzen» saiatuz\, tamaina desberdinekoak baitira eta kutxen aurpegi guztietan baitaude. \n\nApirilak 7-29 / San Frantzisko UIdaltegia\nMaiatzak 4-29 / Castaños UIdaltegia\nEkainak 2-15 / San Inazio-Ibarrekolanda UIdaltegia\nEkainak 17-30 / La Bolsa UIdaltegia\n\nSVITLANA KHLYSTUN \n“Menderaezina: Ukrainako Gerrariaren Arima” \nErakusketa honek emakume ukrainarren borondate hilezkorraren fenomenoa aztertzen du. Haien bizi-energia kolore eta testuren adierazpen indartsu baten bidez azaleratzen da. Mihise bakoitza gudu-zelaia eta espirituaren garaipena da\, borroka-esperientzia pertsonala giza irmotasunaren adierazpen unibertsal bihurtuz. Proben kaosetik edertasun berri eta epel bat nola jaiotzen den azaltzen duen istorio bisual bat da. \n\nApirilak 7-29 / Castaños UIdaltegia\nMaiatzak 4-15 / La Bolsa UIdaltegia\nMaiatzak 19-29 / Santutxu UIdaltegia\nEkainak 2-15 / Errekalde UIdaltegia\nEkainak 17-30 / Begoña UIdaltegia\n\nARROKA HERRI TAILERRA KULTUR ELKARTEA \n“BILBO ZAHARRA 1300-2019” \n. Erakusketa honek Bilbo Zaharraren historiari buruzko ibilbide bat egin nahi du\, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkarteak eskuz bildutako 128 argazkiren bidez. Argazkiak kronologikoki «ordenatuta» daude\, kutxetan itsatsita\, bisita joan-etorriko ibilbidea izan dadin\, kutxetako bolumenekin jolastuz eta argazki guztiak «aurkitzen» saiatuz\, tamaina desberdinekoak baitira eta kutxen aurpegi guztietan baitaude. \n\nApirilak 7-29 / Begoña UIdaltegia\nMaiatzak 4-29 / San Frantzisko UIdaltegia\nEkainak 2-30 / Castaños UIdaltegia\n\nFANT 2026-NEREA TORRIJOS \n“Filmak janzten” \nJantziak ez dira arropa bakarrik; pertsonaiaren lehen hitza dira\, ahoa ireki aurretik ahoskatua. Zenbait pieza originalen bidez\, ikusiko dugu nola eraikitzen dituen Nerea Torrijosek\,  arropa-diseinatzailea\, bere munduak\, ehunen\, testuren eta koloreen bitartez. Akelarre-ren soiltasun telurikotik –»Goya» sari bat ekarri zion–\, epika fantastikora eta garaiko dramaraino\, hona ekarritako jostura bakoitzak identitate\, klase eta biziraupen istorio bat kontatzen du. \n\nMaiatzak 4-29 / Abando UIdaltegia\n\nBisitaren ordutegia: 16:30etik 20:30era. \nInaugurazio ofiziala eta bisita gidatua\, maiatzaren 4an\, 19:00etan. \nARGIZAIOLA TROFEOA 1980-2026 \nEuskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak (EHATE) 25 argazkilari-elkarte biltzen ditu. Elkarteak atzera begirako erakusketa bat aurkezten du\, euskal argazkilarien ibilbidea\, sormena eta talentua omenduz. ARGIZAIOLA SARIA Euskadin dagoen argazkigintzako “lehiaketen lehiaketa” bakarra da (ziurrenik\, Europan dagoen bakarra ere bai). Sariketa honetan\, elkarte federatuek antolatutako lehiaketetan saritutako lanek parte hartzen dute; ondorioz\, ARGIZAIOLA Euskal Herriko argazkigintza-sari gorena da. \n\nEkainak 2-30 / Abando UIdaltegia\n\nInaugurazio ofiziala\, ekainaren 4an\, 19:00etan. \nEXPODISTRITO \nEXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da; hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztu nahi due\, baita dagoeneko ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izan ere. Artearen eta sormenaren sektoreari laguntzeko ekimen hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen hiribilduko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da. \nOhi bezala\, erakusketak txandakatuz joango dira\, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udaltegietan bertan\, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.
URL:https://herrikultura.eus/event/expodistrito-2026-apirila-ekaina/
LOCATION:Bilboko Udaltegiak\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260408
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260401T220245Z
LAST-MODIFIED:20260401T220245Z
UID:196234-1775606400-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:"Compartir Saberes / Ezagutzak Partekatuz" Zikloa 2026
DESCRIPTION:ARKABIA Vital Fundazioaren gune berriaren kultura eskaintza zabalak parte hartzeko metodologia duten eta adin guztietako publikoarentzako diren kultura zikloak hartzen ditu barne. Ziklo horietan musika sorkuntza\, belaunaldien arteko ezagutza trukea edo Gasteizko eta Arabako ohitura sozialak nahiz kulturalak lantzen dira\, besteak beste. ‘Araba mugimenduan’ programaren ondoren\, ‘Ezagutzak partekatuz’ aurkeztu da gaur. \nProposamenak topaketa hurbil eta informalak planteatzen ditu\, 50 laguneko edukiera mugatuarekin\, giro intimoa sortzeko. Saio hauetan\, publikoak gonbidatuen ibilbide profesional eta pertsonalak ezagutzeko eta haiekin solasean aritzeko aukera izango du. Helburua da askotan ohiko espazioetatik kanpo geratzen diren istorioak\, hausnarketak eta esperientziak ikusgarri egitea eta partekatzea\, baita belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzea ere. Sra. Polaroiska kolektiboa-ren “Consejo de Sabias” proiektuan inspiratuta\, erreferente kultural berriak sortzea bilatzen du\, artea\, itzulpena\, zinema\, artisautza edo lankidetza bezalako esparruetako jakintzak balioan jarriz. \nEdizio honetan\, apirilaren 8tik ekainaren 24ra\, bost hitzordu izango dira (bi euskaraz)\, hainbat esparrutan lan egin duten eta ari diren profesionalekin\, gehienak Araban: Itziar Rekalde (antzerkia eta ahozko tradizioa)\, Aurora Cuadrado (itzulpena eta interpretazioa)\, Marta Selva (zinema eta feminismoa)\, Blanka Gómez de Segura (herri-zeramika eta ikerketa) eta Begoña Etayo (garapenerako lankidetza genero-ikuspegiarekin). Solasaldiak Garbiñe Ortega-k dinamizatuko ditu. \nEgitaraua:\n\nApirilak 8 (euskaraz) – Itziar Rekalde (Gernika\, 1954)\n\nAktore eta ahozko narratzailea da. Antzerki esperimentalean eta garaikidean oinarritutako ibilbidea egin du. Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean trebatua\, eta ondoren nazioarteko espezialistekin\, ahozko narrazioan lan handia egin du 90eko hamarkadatik. Hainbat proiektu bultzatu ditu\, hala nola IPUIN LAPIKO\, MEMORENDOLAS (kulturartekotasuna eta bizikidetza) eta Arabazan Kolektiboa\, Ahozko Narrazio Eskola koordinatzeaz gain. Prestakuntza-ekimenetan nahiz kultura-programetan parte hartzen du\, Vital Fundazioarekin lankidetzan. \n\nApirilak 22 – Aurora Cuadrado (Valladolid\, 1958)\n\nItzultzailea\, interpretea eta hizkuntza eta literatura frantseseko irakaslea. Frantses Filologian eta Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua\, Literatura Konparatuan doktorea da. Hainbat erakunderekin egin du lan\, eta irakasle lana eta ikerketa uztartzen ditu. 1999an Sagitario Saria jaso zuen Istanbul con los cinco sentidos lanagatik\, eta gaur egun irakasle dihardu EHUn. \n\nMaiatzak 6 – Marta Selva (Bartzelona\, 1953)\n\nHistorialaria eta zineman aditua. Unibertsitateko irakasle eta analista\, Emakumeen Filmen Bartzelonako Nazioarteko Erakusketaren zuzendarikidea eta Drac Màgic kooperatibako kidea izan da. 2003 eta 2010 artean\, Kataluniako Emakumeen Institutuko buru izan zen\, eta funtsezko politikak bultzatu zituen\, hala nola indarkeria matxistaren aurkako legea. Zinemari\, pedagogiari eta komunikabideei buruzko hainbat lan egin ditu. \n\nEkainak 3 (euskaraz) – Blanka Gómez de Segura (Zeanuri\, 1952)\n\nZeramikagilea eta euskal zeramika herrikoiaren ikertzailea. Markinako Arte Eskolaren sortzailea\, Elosuko (Araba) Ollerietako azken buztingile tradizionalarekin egin zuen lan\, eta XVIII. mendeko lantegi historikoa eta labea\, Euskal Herrian kontserbatzen den bakarra\, zaharberritu zituen. Euskal Zeramikaren Museoaren sustatzailea da eta dibulgazio lan handia egiten du ikastaro\, tailer eta hitzaldien bidez. 2023an\, bere ibilbide osoari egindako aitorpen instituzionala jaso zuen. \n\n\n\n\n\n\n\n\nEkainak 24 – Begoña Etayo (Bilbao\, 1958)\n\nIrakasle eta aktibista feminista\, garapenerako lankidetzan eta berdintasunean espezializatua. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen hezitzaile eta alfabetatzeko eta lanerako prestakuntzako irakasle egin du lan. Gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonei eskolak eman dizkie\, batez ere emakumeei; eta hamarkada bat baino gehiago eman du Gasteizko Udalean\, sentsibilizazioko eta giza eskubideetako programetan. Lankidetza estua izan du Boliviako Mujeres Creando kolektiboarekin\, eta Ignacio Ellacuria saria jaso zuen 2012an. Gaur egun\, La Hora Violeta irakurketa feministako kluba koordinatzen du. \nGonbidapenak \nHitzaldi guztiak ARKABIAn izango dira\, 19:00etan hasita. Saioetarako doako gonbidapenak www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre eskuratu daitezke\, Foruen plazako egoitzan\, astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).
URL:https://herrikultura.eus/event/compartir-saberes-ezagutzak-partekatuz-zikloa-2026/
LOCATION:Arkabia\, Calle Postas\, 13\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/38.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260409
DTEND;VALUE=DATE:20260626
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260330T220202Z
LAST-MODIFIED:20260330T220202Z
UID:195740-1775692800-1782431999@herrikultura.eus
SUMMARY:LABO GO 2026 zikloa: egitaraua
DESCRIPTION:LABOk eta Kutxa Fundazioak LABO GO: Sorkuntza Prozesuen Erakusleihoa zikloa aurkezten dute; apirila eta ekaina bitartean egingo diren jardunaldiak dira\, arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusarazteko \nSaio bakoitza amaitzeko\, solasaldi irekia egingo da publikoarekin\, eta arte garaikideari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa sustatuko da. \nGipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Dantzagunea\, POCTEFA eta Pyrenart II-ren laguntzarekin antolatzen den programa hau\, bertako\, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute\, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte eta beteranoen proposamenetan zentratzen da\, bereziki dantza\, antzerki eta zirkuko dramaturgia berrietan.  \n2026 honetan\, dantza garaikideko 4 proposamen parte hartuko dute\, baita dantza eta zirkuaren arteko hibrido proposamen bat ere. Lau euskal konpainia/artista izango dira\, galiziar bat eta katalan bat. Naziarteko ukitua Compagnie Projet Rare/Collectif Rabbit Research-ek jarriko du. \n\n\n\n\n\nEgitaraua:\n\n\nApirilak 9: Jandross Rodríguez «A Noite do Cuco« – Dantza garaikidea\n\n\nApirilak 23: Oihana Vesga «Sonus Fossio» – Dantza garaikidea\n\n\nMaiatzak 14: DAB dantza konpainia «Kea« – Dantza garaikidea\n\n\nMaiatzak 28: Mario G. Saez «Hoogerman + Devenir« – Dantza garaikidea\n\n\nEkainak 11: Compagnie Projet Rare / Collectif Rabbit Research «Ô.UII« – Dantza + zirkua\n\n\nEkainak 25: Topaketak – Dantza + ???\n\nSaio guztiak Kutxa Fundazioa Klubean izango dira\, 19:00etan. Sarrerak doakoak dira\, baina ezinbestekoa da online erreserba egitea.
URL:https://herrikultura.eus/event/labo-go-2026-zikloa-egitaraua/
LOCATION:Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)\, Andre Zigarrogileen plaza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/84.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260413
DTEND;VALUE=DATE:20260615
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260326T230235Z
LAST-MODIFIED:20260326T230235Z
UID:195013-1776038400-1781481599@herrikultura.eus
SUMMARY:Online ikastaroa: "Giza Eskubideen eta emakumeen berdintasunaren labirintoa Afrikan"
DESCRIPTION:Badator «Giza Eskubideen eta emakumeen berdintasunaren labirintoa Afrikan» online ikastaroaren IX. edizioa. Ikastaro honek Afrikako hainbat testuingurutan giza eskubideen eta genero-berdintasunaren egoera ikuspegi kritiko eta diziplina anitzetik aztertzea proposatzen du. Bereziki emakumeen eta LGTBI kolektiboaren errealitateetan jartzen du arreta\, eta besteak beste honako gaiak lantzen dira: emakume afrikarren historia eta protagonismoa\, sexu- eta ugalketa-eskubideak\, sexu-aniztasuna\, krisi klimatikoaren eraginak eta ikuspegi feministatik proposatutako alternatiba ekonomikoak. \nXehetasunak eta izen-ematea\nIkastaroaren datak: apirilaren 13tik ekainaren 14ra \nIzen ematea: apirilaren 10era arte \nPrezioa: 30 € (helburu sozialak) \nZiurtagiria: ikastaroa amaitzean \nModuluak\n\nI. modulua – Emakumeen eskubideen ikuspegi historiko eta estrukturala Afrikako testuinguruetan.\nII. modulua – Giza eskubideak eta genero-berdintasuna Afrikako kontinentean dauden testuinguru desberdinetan.\nIII. modulua – Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz hegoaldeko Afrikako testuinguruetan.\nIV. modulua – Ekonomia feminista berri baterantz Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeentzat.\nV. modulua – Sexu-aniztasuna eta sexu- eta ugalketa-eskubideak Saharaz hegoaldeko Afrikan.\nVI. modulua – Emakumeak ingurumen-krisiaren aurrean Afrikako testuinguruetan: bizipenak eta erresilientzia-sistemak.\n\nKontaktua: gipuzkoasi@sol-inter.org/ 944 792 258 \nAntolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad InternacionalLaguntzailea: Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia – San Sebastián
URL:https://herrikultura.eus/event/online-ikastaroa-giza-eskubideen-eta-emakumeen-berdintasunaren-labirintoa-afrikan/
LOCATION:Las Mercedes Parrokia (Getxo)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Ikastaroa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/53-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260414
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20251021T111309Z
LAST-MODIFIED:20251021T111309Z
UID:163588-1776124800-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:Barriek 2025: Mar de Diosen erakusketa
DESCRIPTION:«Barriek» erakusketa zikloaren baitan. \nMAR DE DIOS (Barakaldo\, 1992) Arte Ederretan lizentziaduna da eta Masterra Zeramikan Euskal Herriko Unibertsitatean eta Masterra Arte eta Sorkuntzan Madrilgo Complutensen. \nBere erakusketa berrienen artean honako hauetan parte hartu du: Artes de la Tierra –Lurreko Arteak kolektiboan (Guggenheim Bilbao\, 2025)\, Espejo de agua y flores – Ur eta loreen ispilua (Montehermoso\, Gasteiz\, 2025)\, Kore (Carreras Múgica Galería-\, Bilbo\, 2024)\, Filet Space Londresen egindako erakusketa (Natalia Suárezekin batera\, 2023)\, Batzuk Tabakaleran (Donostia\, 2023)\, eta Salone del Mobile Milano 2023 aretoan  eta ARCO Lisboa 2024 eta 2025 azoketan (Carreras Múgica galeriarekin) eta Kata Aldama Fabren (Bilbo\, 2021). \nGaur egun bere lana prozesu zeramikoan bertan oinarritzen da\, gogoeta eta haragizko sorkuntza-ekintza gisa. «Buztinarekin lan egitean denbora lineala bertan behera uzten duela dirudien dimentsioa sortzen da\, materiarekiko elkarrekintza geldo eta ukipenezkoaren bidez kontzientzia-egoera sakonago batera gonbidatuz. Kontenplazio-esperientzia honek\, non denbora elastikoa bihurtzen den\, bultzatzen du nire lana. Hortik sortzen dira gauzatuak izateko dirudienez ni tresna gisa erabiltzen nauten (eta ez alderantziz)  formak».
URL:https://herrikultura.eus/event/barriek-2025-mar-de-diosen-erakusketa/
LOCATION:Rekalde Aretoa\, Alameda de Rekalde\, 30\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/10/barriek-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260414
DTEND;VALUE=DATE:20260627
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260330T220233Z
LAST-MODIFIED:20260330T220233Z
UID:195836-1776124800-1782518399@herrikultura.eus
SUMMARY:Pintura eta marrazketa ikastaroak Bilboko Berreginen Museoan
DESCRIPTION:Bilboko Berreginen Museoak pintura eta marrazketako prestakuntza eskaini zuen aurreko irailean\, 2025-2026 ikasturteko ikastaroen deialdiaren baitan. Orain\, bigarren hiruhilekoa abiatzeko aste batzuk lehenago\, matrikula berritzeko eta\, berritzearen ondoren tokirik geldituz gero\, matrikula berriak egiteko epea ireki du. \nIrailetik ikastaroan parte hartzen ari diren ikasleek 2026ko martxoaren 17tik 20ra bitartean dute matrikula berritzeko epea. Aurrez aurre berritu behar dute\, Museoan\, ordainagiria harreran entregatuz. Prozesu hori amaitutakoan plaza hutsik balego\, matrikula berriak egin ahal izango dira martxoaren 25ean\, 26an eta 27an. \nMatrikula berriak online egin behar dira\, Museoaren webgunearen bidez soilik\,  (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus). Izena emanda duten ikasleek aurrez aurre entregatu behar dute berritzeko eskaria\, martxoaren 17ko 10:00etatik martxoaren 20ko 19:00etara bitartean. Matrikula berriei dagokienez\, online egin behar dira\, martxoaren 25eko 10:00etatik 27ko 19:00etara. \nIkasturtean zehar landuko diren trebetasunek oinarri izango dituzte marrazketa modeloarekin\, akuarela\, olio pintura eta berniza\, eta akrilikoa; halaber\, hainbat alderdi ikasiko dira\, hala nola marrazketa teknikak eta materialak eta sorkuntza proiektuak\, baita beste formazio zentro batzuetarako –adibidez\, unibertsitaterako nahiz arte eskoletarako– sarbide probak prestatu ere. \nArkitekturako eta Arte Ederretako ikasleentzat ere\, eta hiru hiruhilekotan antolatuta daude: \n\nUrriaren 1etik abenduaren 19ra (osatuta)\nUrtarrilaren 7tik martxoaren 27ra (osatuta)\nApirilaren 14tik ekainaren 26ra (3. hiruhilekoa)\n\nTxanda hauek antolatu dira: \n\nAstearte eta ostegunetan\, 10:30etik 12:30era \nAsteazken eta ostiraletan\, 10:30etik 12:30era \nAstearte eta ostegunetan\, 16:00etatik 17:50era \nAsteazken eta ostiraletan\, 16:00etatik 17:50era \nAstearte eta asteazkenetan\, 18:10etik 20:00etara \n\nMatrikularen prezioa 110 eurokoa da hiruhileko bakarrerako\, eta 205 eurokoa bi hiruhilekorako. Pentsiodunek\, jubilatuek\, familia ugariek\, langabeek eta ikasleek 75 euro eta 140 euro ordainduko dituzte\, hiruhileko bakarrerako eta bi hiruhilekorako\, hurrenez hurren. \nZalantzak argitzeko\, telefonoz deitu daiteke 946790255 zenbakira\, edo Museoaren webgunera jo: www.bilbokoberreginenmuseoa.eu
URL:https://herrikultura.eus/event/pintura-eta-marrazketa-ikastaroak-bilboko-berreginen-museoan/
LOCATION:Bilboko Berreginen Museoa\, San Francisco\, 14\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikastaroa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/70.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260418
DTEND;VALUE=DATE:20260727
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260414T220315Z
LAST-MODIFIED:20260414T220315Z
UID:198394-1776470400-1785110399@herrikultura.eus
SUMMARY:"Igaralde baserria eta errota: Zatoz zure opiltxoa egitera!"
DESCRIPTION:Antolakuntzak jakinarazten du: \nBisita Ogiaren txokoan hasiko da. Bertan\, Zereal desberdinak ezagutu eta baserriko ogia egiteko prozesua ikusiko duzue. Ondoren\, nagusiek zein haurrek ogi opiltxo bat egiteko aukera izango duzue! Igaralde errota martxan ikusi eta bertan\, haurrek galbaia zer den ikasi eta erabiltzeko aukera izango dute. Bisita bukatzeko\, Igaralde errotako\, antzar eta ahateei ogi gogorra emango diezue. \n (mirandaola@lenbur.com ó 943730428)
URL:https://herrikultura.eus/event/igaralde-baserria-eta-errota-zatoz-zure-opiltxoa-egitera/
LOCATION:Igaralde\, Ogiaren Txokoa\, Igaralde-Goena Auzoa. Brinkola Auzoa\, z/g\, Legazpi\, Gipuzkoa\, 051\, España
CATEGORIES:Bestelakoak
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/5-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260421
DTEND;VALUE=DATE:20260605
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260315T230253Z
LAST-MODIFIED:20260315T230253Z
UID:192842-1776729600-1780617599@herrikultura.eus
SUMMARY:"Creación de videopodcast desde cero"
DESCRIPTION:«Creación de videopodcast desde cero» es un curso diseñado para quienes quieren subirse al auge imparable del podcast y convertirlo en una herramienta potente de comunicación. Si quieres impulsar tu marca personal\, reforzar la identidad de tu empresa o simplemente compartir tu pasión a través de este nuevo formato audiovisual\, este curso es para ti. \nA lo largo de la formación recorrerás todo el proceso de creación de videopodcast: desde entender por qué y para quién quieres crearlo\, desarrollar la idea y el guion\, aprender cómo grabar y editar audio e imagen\, y descubrir cómo hacer de un rincón de tu casa o empresa\, un auténtico set de grabación que será el hogar de tus historias. \nCurso 100% subvencionado\, de 55 horas de clase presencial\, que incluye además formación dedicada a la «Transformación digital\, desarrollo sostenible y transversalidad de género». \nImpartido por Yolanda Vélaz\, speaker y creadora del podcast «Hoy se come»\, y por Iratxe Pérez Barandalla\, cineasta y realizadora audiovisual. \nMás información
URL:https://herrikultura.eus/event/creacion-de-videopodcast-desde-cero/
LOCATION:PIXELIAN-Nafarroako Marketin Kluba\, Mutiloa\, Gipuzkoa\, 057\, España
CATEGORIES:Ikastaroa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/videopodcast.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260421
DTEND;VALUE=DATE:20260612
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260406T220247Z
LAST-MODIFIED:20260406T220247Z
UID:197110-1776729600-1781222399@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa: "FRITZ LANG AMERIKAN"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren Zinematekak Fritz Lang izenez ezaguna den Friedrich Christian Anton Lang-en filmografia berrikusiko du\, Amerikako etapa ardatz izango duen ziklo batean. \n\nNazismotik ihesi\, zinemagile alemaniarrak lurralde berri bat aurkitu zuen sorkuntza lantzeko\, Estatu Batuetan eta Hollywooden. Hogei film baino gehiago zuzendu zituen\, bere burua berrasmatu\, eta krimen eta noir zinemaren oinarriak ezarri zituen. \nPrograma honetarako hautatutako filmek Lang-en filmografian errepikatzen diren gai batzuetan sakontzen dute: pertsonak duen hauskortasun morala sistemaren aurrean. Diktadura batean\, egunkari baten erredakzioan\, harreman sentimental batean zein prozesu judizial batean egon\, beren filmetako protagonistak mugitzen diren unibertsoan\, egia nahasgarria da eta justizia zalantzazkoa. \nZinematekak aurretik ere proposatu ditu Fritz Lang-i buruzko zikloak\, baina bereziki egokia da orain etapa honetara itzultzea. Gaur egun\, muturreko diskurtsoak berpizten ari dira eta pitzadurak ikusten dira instituzio demokratikoetan. Horiek horrela\, Fritz Lang-en zinemak sekula baino gaurkotasun gehiago du. Bere lanak gogora ekartzen digu egiturazko indarkeria\, manipulazio kolektiboa eta bidegabekeria ez direla abstrakzio historikoak\, baizik eta errepika daitezkeen dinamikak. Ziklo honek ibilbide bat egin nahi du zinema klasikoaren etapa erabakigarri batetik eta\, gainera\, gonbidapen bat da orainari begiratzeko XX. mendeko zinemagilerik handienetako baten buru-argitasun gupidagabearekin. \n\n\n\nBestalde\, Thea von Harbou-ren Metropolis (1925) eleberria 2026an gertatzen da\, Lang-ek 1927an zuzendutako izen bereko film mitikoaren oinarria. Zikloa hasiko da\, zientzia fikzio modernoaren sorburua den Metropolis filmaren emanaldi batekin. \nEstatu Batuetan hamarkada bat baino gehiago igaro eta sei film egin ondoren\, proiektu berri batean murgildu zen\, herrikide zuen eta erbesteratuta ere bazegoen Bertolt Brecht-en eskutik. Antzerkigile eta poeta ospetsuarekin batera\, Hangmen Also Die! (Borreroak ere hil egiten dira) (1943) lanaren gidoia egin zuen. Lang-ek patu gisa aurkeztu zuen halabeharra\, faxismoaren aurkako borrokari egindako ekarpen pertsonal ugarietako baten bidez. \nZinema beltzeko Scarlet Street filma (1945) umiliazioari eta egiturazko indarkeriari buruzko tratatu bat da. Argi erakusten digu nola hondatzen duten obsesioak eta printzipiorik ezak gizabanako arrunt bat\, eta justizia\, sarritan\, egiaren mende baino gehiago kasualitatearen edo itxurakerien mende dagoela. \nProgramak Rancho Notorious (1952) ere barne hartzen du\, Lang-ek Hollywooden filmatu zituen hiru western-etako azkena. Agian\, pertsonalena\, eta Marlene Dietrich aktoreen zerrendan duena. \nClash by Night (1952) zinema beltzeko film bat da\, krimenik gabekoa\, eta melodramatikoa\, amodiozko triangelu batean fokuratzen baita. Darion errealismo soziala nabarmentzen da\, Clifford Odets-ek ekarria\, filma haren libretoan inspiratuta baitago. \nWhile the City Sleeps filmean (1956)\, krimena aitzakia bat da ikusleak komunikazio-talde boteretsu baten zirrikituetan sartzeko. Kazetaritzako erredakzio bat gudu-zelai korporatibo bihurtuta. Anbizio profesionalak harreman pertsonal intimoenak ere usteldu ditzakeela islatzen du. \nBeyond a Reasonable Doubt (1956) filmarekin itxiko da zikloa\, Lang-en Amerikako aldiko azken filma. Gero\, Alemaniara itzuli\, eta zinema egiten jarraitu zuen. Lang-ek hasi bezala amaitu zuen Amerikako etapa\, sistema judizialaren hutsune eta akatsen aurkako salaketa gordin eta gogor batekin.
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-amerikan/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32432.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260422
DTEND;VALUE=DATE:20260605
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260326T230240Z
LAST-MODIFIED:20260326T230240Z
UID:195033-1776816000-1780617599@herrikultura.eus
SUMMARY:Erakusketa: Euskal Herriko basa-orkideak: Ondare naturala
DESCRIPTION:Asteartetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00\n\n\n Ataria \n Publiko guztiak \n Elebiduna \n\n \n\nErakusketak basa-orkidea geofitoen hogeita hamabi argazki biltzen ditu\, ikuspegi pertsonal\, artistiko eta sortzaile batetik egindakoak. Desenfoke eta konposizio zainduak erabiliz\, irudiak forma\, kolore eta giroa sortzera bideratzen dira\, ikuspegi dokumentala eta espezieen identifikazioa alde batera utziz. Oro har\, erakusketak irakurketa bisual askeago eta pertsonalagoa proposatzen du\, Euskal Herriko orkideek ordezkatzen duten ondare naturala jendeari ezagutarazteko. \nSortzailea: José Julián Esteban Guzmán \n\n\n\nSarbidea\n\n\nSarrera librea lekuak bete arte.
URL:https://herrikultura.eus/event/erakusketa-euskal-herriko-basa-orkideak-ondare-naturala/
LOCATION:Santa Maria elizako ataria\, Tafalla\, Navarra\, 227\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260423
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260329T220211Z
LAST-MODIFIED:20260329T220211Z
UID:195568-1776902400-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2026: "Hiru Mugak"
DESCRIPTION:Donostiako 2026ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne. \nJuan Luis Rod argazkilariaren eta José Naranjo kazetariaren lanean oinarritutakoa da Hiru Mugak erakusketa. \nHiru Mugak deitzen zaio Mali\, Niger eta Burkina Faso artean kokatuta dagoen eskualdeari. Argazkilariaren eta kazetariaren lanak Sahel gatazka hobe ezagutzeko aukera emango dio publikoari. Sahel muturreko pobrezia eta kalteberatasuna dituen eskualdea da\, eta gogor jasaten du klima-aldaketaren eragina. Testuinguru zail honetan\, talde jihadistek landa-eremuetan sustraitzea lortu dute\, batez ere\, eta aurrera egiteko gai izan ez diren estatuei egiten diete kontra. \n\nJarduera osagarriak\n\nApirilaren 23an\, bisita gidatuak: 11:00etan eta 12:30ean\, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: aietekulturetxea@donostia.eus. \n\nIkusi ordutegia
URL:https://herrikultura.eus/event/donostiako-giza-eskubideen-zinemaldia-2026-hiru-mugak/
LOCATION:Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)\, DK. Aiete pasealekua\, 63\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/61-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260424
DTEND;VALUE=DATE:20260622
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260216T230340Z
LAST-MODIFIED:20260216T230340Z
UID:187366-1776988800-1782086399@herrikultura.eus
SUMMARY:"Argia San Telmo Museoan"
DESCRIPTION:Egungo euskal dantza\, bere egoera eta azken 60 urteetan izan duen bilakaera ezin uler litezke Argia gabe. Iraganean museoak eta Argia dantza taldeak espazioa partekatu zuten San Telmo zaharrean. Erakusketa honek bere historia berreskuratzen du argazki\, dantza\, dokumentu\, melodia eta objektuen bidez. \nLaborategia aretoan
URL:https://herrikultura.eus/event/argia-san-telmo-museoan/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/02/image-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260429
DTEND;VALUE=DATE:20260831
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260208T230332Z
LAST-MODIFIED:20260208T230332Z
UID:185812-1777420800-1788134399@herrikultura.eus
SUMMARY:"Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola bilduma"
DESCRIPTION:2026an\, konpainiaren 125. urteurrenaren ospakizunarekin batera\, erakusketak Iberdrola Bildumako lanen aukeraketa zabala aurkeztuko du\, arte moderno eta garaikideko hirurehun piezak baino gehiagok osatua. \nAsmo bildumazale anbiziotsu hori eraikitzeko balio duten kontzeptu-koordenatuek gidatuko dute erakusketa-proiektua. Paraleloak atalak multzoaren bilakaera kronologikoa eta geografikoa adierazten du\, XIX. mendearen amaierako Euskal Herriko arte-modernitatearen hastapenetatik eta 1950eko hamarkadatik aurrera abangoardiako artea garatu zenetik XXI. mendeko artearen horizonte berrien nazioarteko panoramaraino. Meridianoak atalak\, berriz\, bildumaren intereseko gai nagusiak aipatzen ditu\, Argia\, Natura eta Asmamenaren inguruko funtsezko hiru gai-multzorekin. Bildumaren azken kapitulu bat Bilborekin lotuta dago\, Iberdrolaren sorrerako hiria baita\, eta haren egoitza soziala hartzen duena\, museoaren ondoko dorrean. Espazio horrek erakusketaren egoitza osagarri gisa funtzionatuko du.
URL:https://herrikultura.eus/event/paraleloak-eta-meridianoak-iberdrola-bilduma/
LOCATION:Bilboko Arte Eder Museoa\, Museo Plaza\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260501
DTEND;VALUE=DATE:20270101
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260427T220156Z
LAST-MODIFIED:20260427T220156Z
UID:200960-1777593600-1798761599@herrikultura.eus
SUMMARY:"W74: arrazoia\, boterea eta etorkizuna"
DESCRIPTION:Antolakuntzak jakinarazten du: \nWolframari eskainitako erakusketa berria izango da ikusgai museoan. \nErakusketak wolframaren iragana\, oraina eta etorkizuna ezagutzeko ibilbidea proposatzen du\, ikuspegi artistiko eta esperientzia murgiltzaileen bidez\, material berezi honen garrantzia eta eragina ulertzeko. \nAnimatu eta etorri wolframaren historia ezagutzera!
URL:https://herrikultura.eus/event/w74-arrazoia-boterea-eta-etorkizuna/
LOCATION:Laboratorium Museoa\, Juan Irazabal pasealekua\, 1.\, Bergara\, Gipuzkoa\, 074\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260501
DTEND;VALUE=DATE:20261016
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260428T220151Z
LAST-MODIFIED:20260428T220151Z
UID:201123-1777593600-1792108799@herrikultura.eus
SUMMARY:"ARGIAREN BASOA" (Armintza)
DESCRIPTION:Antolakuntzak adierazten du: \nEncendimos tantas luces que se nos olvidó apagar el mundo. La noche se fue\, los insectos también… y el bosque nunca duerme. «La luz que no puedes ver» la primera exposición en Argiaren Basoa\, es una metáfora de la extinción silenciosa provocada por la contaminación lumínica y una puerta hacia la regeneración. Un recorrido que invita a detenerse\, a escuchar lo que suele pasar desapercibido\, y a dejar que la luz y el sonido del bosque te sorprendan en cada paso.
URL:https://herrikultura.eus/event/argiaren-basoa-armintza/
LOCATION:Argiaren Basoa\, Lemoiz\, Bizkaia\, 056\, España
CATEGORIES:Bestelakoak
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/22-10.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260502
DTEND;VALUE=DATE:20260606
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260402T220234Z
LAST-MODIFIED:20260402T220234Z
UID:196400-1777680000-1780703999@herrikultura.eus
SUMMARY:Expodistrito 2026: "Bidaia-koadernoak: argazkitik oihalera"\, Kepa Ortizen erakusketa
DESCRIPTION:EXPODISTRITO\, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa\, udaberri honetan itzuliko da\, argazki\, pintura\, jantzien diseinu\, ilustrazio grafiko eta publizitario eta interiorismo proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin. \nErakusketa hauetan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Svitlana Khlystun (pintura); Kepa Ortiz (argazkigintza); Nerea Torrijos (jantzien diseinua); Argi Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza Zentroa\, Arroka Herri Tailerra Kultur Elkartea eta Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolatutako Argizaoiola argazki trofeoaren atzera begirakoa. \nApirilaren 7tik\, aste saintuan\, eta ekainaren 30era arte\, Bilboko auzoetako Udaltegiek ziklo honetako erakusketak hartuko dituzte. Atal berri honetan\, San Inazio-Ibarrekolanda\, Castaños\, Otxarkoaga\, Begoña\, Santutxu\, San Frantzisko\, La Bolsa\, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito elkartearen proposamen artistikoez gozatu ahal izango dira. \nErakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira\, Nerea Torrijosen jantzi-lanaren erakusketak izan ezik. Azken horrek ordutegi mugatua izango du 16:30etik 20:30era. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke. \nERAKUSKETAK\, ESPAZIOAK ETA DATAK \nKEPA ORTIZ \n“Bidaia-koadernoak: argazkitik oihalera” \nBizipenak islatzea\, urrutiko tokietatik ibiliz\, Bilbora itzuli arte\, eta bertako kaleetan paseatzen jarraitzea\, gertuko irudiak hartuz\, egunerokoak\, gure-gureak. \n\nApirilak 7-29 /  Abando UIdaltegia\nMaiatzak 4-29 / Begoña UIdaltegia\nEkainak 2-15 / Otxarkoaga UIdaltegia\nEkainak 17-30 / Santutxu UIdaltegia\n\nBisita gidatua apirilaren 14an\, asteartea\, 19:00etan\, Abando UIdaltegian. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/expodistrito-2026-bidaia-koadernoak-argazkitik-oihalera-kepa-ortizen-erakusketa-3/
LOCATION:Otxarkoagako Udaltegia – (Bilboko Udaltegiak)\, Pau Casals Etorbidea\, 19\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32432-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260502
DTEND;VALUE=DATE:20260719
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260411T220341Z
LAST-MODIFIED:20260411T220341Z
UID:198060-1777680000-1784419199@herrikultura.eus
SUMMARY:Getxo Eszena Kalean
DESCRIPTION:Eguraldi onarekin batera\, aire zabaleko arte eszenikoen programazioa dakarkigu ?Getxo Eszena Kalean? zikloaren bigarren edizioak. Larunbatero\, maiatzaren 2tik aurrera\, adin guztiei zuzenduriko antzerki\, dantza\, zirkua eta askotariko generoez gozatzeko aukera izango dugu Areetako Geltokia plazako anfiteatroan. Aurten\, 14 ikuskizun izango dira\, Euskadi\, Katalunia\, Valentzia\, Portugal eta Frantziatik etorritako beste hainbeste konpainiaren eskutik. Kultura kalean bizitzera ere animatzen dizugu. \nLaster eskuko orria izango dugu deskargatzeko prest. 
URL:https://herrikultura.eus/event/getxo-eszena-kalean/
LOCATION:AREETAKO GELTOKIA PLAZA (Anfiteatro)\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Bestelakoak
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260503
DTEND;VALUE=DATE:20260720
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260403T220300Z
LAST-MODIFIED:20260403T220300Z
UID:196625-1777766400-1784505599@herrikultura.eus
SUMMARY:Kristalezko kioskoa 2026: egitaraua
DESCRIPTION:2026ko Kristalezko Kioskoa maiatzaren 3tik uztailaren 29ra bitartean izango da. \nUztaileko igandeetan\, Muxikebarriko plaza zuzeneko musikaz gozatzeko topagune bihurtuko da\, eguerdi inguruan. Kristalezko kioskoak doako egitaraua hartuko du bere baitan\, elkarren artean oso desberdinak diren hiru proposamenekin: Indigo Jazz\, Anna Szostak Quintet eta Swingtronics. Haien eskutik jazzaren\, swingaren eta bluesaren soinuak gerturatuko zaizkigu. Aire zabalean\, publiko guztientzako plan ezin hobea. \nIgandero\, Muxikebarriko plazan\, 13:30ean: \n\n\n\n\n\nMaiatzak 3 – The Pockets\n\n\nMaiatzak 10 – Ontario\n\n\nMaiatzak 17 – Gildas\n\n\nMaiatzak 24 – Los Guayabo Brothers\n\n\nMaiatzak 31 – The Derty Gerties\n\n\nEkainak 7 – Moses and the Tablets\n\n\nEkainak 14 – Bringas\n\n\nEkainak 21 – Rumbling Groove Jazz Band\n\n\nEkainak 28 – Africa Bibang\n\n\nUztailak 5 – Índigo Jazz\n\n\nUztailak 12 – Anna Sztostak Quintet\n\n\nUztailak 19 – Swingtronic 
URL:https://herrikultura.eus/event/kristalezko-kioskoa-2026-egitaraua/
LOCATION:Muxikebarri – Getxoko Arte\, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Plaza)\, Basagoiti etorbidea\, 77\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/103.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260505
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260415T220312Z
LAST-MODIFIED:20260415T220312Z
UID:198602-1777939200-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:Zarauzko Argazki Bilera 2026: "Atzemandako materiatik eraikitako irudira"
DESCRIPTION:2026ko Argazki Bileraren egitarauaren barruan. \nSonia Murugarrenen lanean\, argazkia ez da erregistro hutsa\, ondorioa baizik. Irudi bihurtu aurretik\, materiak bere ohiko funtziotik aldenduta\, berrantolaketa zehatza jasan du. Irudia ez da aurkitzen: sortzen da. Kontua ez da erreala dirudien moduan atzematea\, baizik eta ikusizko konfigurazio berria sortu arte esku hartzea. Kamerak aurretik egindako prozesuaren emaitza finkatzen du\, ez ustekabeko unea. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zarauzko-argazki-bilera-2026-atzemandako-materiatik-eraikitako-irudira/
LOCATION:Photomuseum\, San Ignacio\, 11\, Zarautz\, Gipuzkoa\, 079\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/324324-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260505
DTEND;VALUE=DATE:20261102
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260102T230254Z
LAST-MODIFIED:20260102T230254Z
UID:178515-1777939200-1793577599@herrikultura.eus
SUMMARY:Erausketa Guggenheim-en: "in situ: Igshaan Adams. Hautsa arrotzen: Gorputzaren artxiboa"
DESCRIPTION:Igshaan Adams (Lurmutur Hiria\, 1982) artistaren diziplina anitzeko lanak gai pertsonalak eta politikoak uztartzen ditu materialaren\, keinuaren eta formaren bitartez. Bonteheuwel-en igaro zuen haurtzaroa —apartheidak eragindako bereizkeriak taxututako komunitate batean—\, eta garai hura inspirazio-iturri hartuta\, Adamsek soka\, bihiak eta alanbrea bezalako material xumeak erabiltzen ditu konposizio konplexuen bidez arrazaren\, erlijioaren\, sexualitatearen eta memoriaren arteko loturak aztertzeko. Bere lanak intimitatea eta deserrotzea ere aditzera ematen ditu\, etxeetako linoleozko zoru estanpatuek ezaugarri dituzten motibo geometrikoak abstrakziora eramanda. \nLanik berrienetan\, Adamsek bere ikerketa zabaldu du mugimendua sakonagotik arakatu ahal izateko. Hego Afrikako Ipar Lurmutur probintzian dagoen O’okiep hiriko —hau da\, amaren aldeko familiaren sorlekuko— Garage Dance Ensemblerekin aurrera eramaten ari den lankidetzak ehungintzaren eta dantzaren arteko elkarrizketa berri bati bidea irekitzeko aukera eman dio artistari. Dantzariekin egindako tailerren bidez\, Adamsek prozesu bat asmatu du: dantzarien gorputzak linoleo margotuen gainean jarritako mihiseen gainetik mugitzen dira\, eta mihiseok liberazioaren eta konexioaren keinu kolektiboak erregistratzen dituzte “dantza-arrastoak” sortuta. Bata bestearen atzetik egindako dantzasaioetan gainjarriz joan diren arrastoak dira\, elkar aurkitzearen partitura bisual modukoak: “aztarna psikiko metatu eta sedimentatuak askatzeko” saialdien arrastoak\, artistaren hitzetan. \n\n\n\n\n\nGuggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako lanek 2024an Atenasen egindako performanceetan dute jatorria. Haietan egindako monotipietatik abiatuta\, Adamsek tapiz-sail bat sortu du; eskala handian daude ehunduta\, eta espazioan esekita kokatuko dira\, ikuslea haien inguruan eta tartean mugitu ahal izateko. Batzuk ehuna kanporantz okertzen duten kakoetatik egongo dira zintzilik\, tapizaren bi aldeak agerian utzita; beste batzuk\, berriz\, ehundutako “hodei” txikiekin batera agertuko dira\, nonbaitetik askatu eta airean hara-hona dabiltzan kolore- eta mugimendu-txatalak balira bezala. Ludikoa bezain solemnea den instalazioak mamitu egiten ditu indar ikusezinak —oroimena\, erritmoa\, enpatia—\, eta ehutea bera erreparaziorako praktika korporal eta komunitario gisa proposatzen du. \nAretoak: 204\, 208Komisarioa: Lekha Hileman \nIgshaan AdamsLauki-lerro artean (Within grid lines)\, 2025Kotoizko haria; poliester txirikordatu eta polipropilenozko soka; metalezko\, harrizko\,kristalezko\, zurezko eta plastikozko aleak; kotoi eta zetazko oihala; angorazko artilea;kotoizko puntilla; zetazko xingola; zilarrezko katea; eta tigre-buztan erako alanbrea495 x 587 cmEskaintza: Igshaan Adams\, Thomas Dane Gallery eta blank projects© Igshaan Adams \n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/erausketa-guggenheim-en-in-situ-igshaan-adams-hautsa-arrotzen-gorputzaren-artxiboa/
LOCATION:Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)\, Abandoibarra Etorbidea\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/01/34324324.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260506
DTEND;VALUE=DATE:20260913
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260412T220324Z
LAST-MODIFIED:20260412T220324Z
UID:198257-1778025600-1789257599@herrikultura.eus
SUMMARY:Altza eta sagardoa
DESCRIPTION:Altzak sagardoarekin izan duen lotura azaltzen da 9 panelez osatutako erakusketa honetan. Panel bakoitzak gai bat jorratzen du: Sarrera\, Sagardoa eta Itsasoa\, Sagardoa Altzan\, Altzako sagardotegiak\, Sagardoa eta Aisialdia\, Sagardoa eta bertsolaritza\, Sagardoa eta txalaparta\, Sagardoa eta langileak eta Nola egiten da sagardoa? \n\nIkusi Tomasene eraikinaren ordutegia
URL:https://herrikultura.eus/event/altza-eta-sagardoa/
LOCATION:Casares-Tomasene Kultur Etxea – (Tomasene K.E.)\, Darieta bidea\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260507
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260302T230300Z
LAST-MODIFIED:20260302T230300Z
UID:190215-1778112000-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Tetrapack 2026"
DESCRIPTION:Tetrapack erakusketa Gasteizko Udalak antolatutako Gazte Klik Klak argazki eta ikus-entzunezkoen ekoizpen lehiaketaren emaitza da. Hauek dira aurtengo erakusketako parte-hartzaileak: Sua Canga\, Nora Lafuente\, Louisette Cristine Plazaola y Jone Carbajosa. \nErakusketaren komisarioak eta tutoreak Irati Antia\, Itziar Garaluze eta Rafael Hernández dira.
URL:https://herrikultura.eus/event/tetrapack-2026/
LOCATION:Amarika aretoa\, Amarika plaza\, 4\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/Argazkierakusketa.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260507
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260502T220241Z
LAST-MODIFIED:20260502T220241Z
UID:202065-1778112000-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazz Vital 2026
DESCRIPTION:Jazz Vital Vital Fundazioak antolatutako musika zikloak hamar urte bete ditu\, eta musika inprobisatuaren arloan sortzen ari diren proiektuak bultzatzeko eta ahots eta lengoaia garaikide berrien aldeko apustu garbia egiteko gune esanguratsua da.  \nVital Fundazioak hiru kontzertu programatu ditu ARKABIAn\, maiatzaren 7an eta 14an eta ekainaren 7an\, 19:30ean\, baita ekitaldi berezi eta doako bat ere\, Big Band Eguna\, maiatzaren 31n\, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan\, big band nabarmenen eskutik egingo den topaketa berezia. \nEGITARAUA:  \n\nMaiatzak 7: Nerea Arrieta Trio\n\n\nMaiatzak 14: Mané\n\n\nMaiatzak 31: Big Band Eguna\n\n\nEkainak 4: Andrea Cabezuelo\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazz-vital-2026/
LOCATION:Arkabia\, Calle Postas\, 13\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/66.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260508
DTEND;VALUE=DATE:20260613
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260415T220336Z
LAST-MODIFIED:20260415T220336Z
UID:198677-1778198400-1781308799@herrikultura.eus
SUMMARY:"55 urteko istorioak txotxongiloekin"
DESCRIPTION:Txotxongilo talde enblematikoaren 55 urteko historia biltzen duen erakusketa\, Erreka Mari\, Printze Txikia eta Itsasminez bezalako lanekin osatutakoa\, besteak beste. \n\n\nIkusi ordutegia
URL:https://herrikultura.eus/event/55-urteko-istorioak-txotxongiloekin/
LOCATION:Loiola Kultur Etxea\, Aralar\, 17\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Erakusketa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/40-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260508
DTEND;VALUE=DATE:20260626
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260401T220236Z
LAST-MODIFIED:20260401T220236Z
UID:196203-1778198400-1782431999@herrikultura.eus
SUMMARY:Kantu eta Hitza Zikloa 2026: egitaraua
DESCRIPTION:Kantu eta Hitza kontzertu-zikloa 2026ko edizioa maiatzaren 8tik ekainaren 25era bitartean ospatuko da. \n Aurtengo edizioan zazpi kontzertu antolatuko dira\, maiatzetik ekainera bitarte. O-ko Andre Maria plaza izango da kontzertuen agertokia\, lehenengoa salbu\, maiatzaren 8an Pompelo Civivoxean egingo baita. Anari artista\, abeslari\, gitarra-jotzaile eta konpositoreak irekiko du Kantu eta Hitza zikloaren aurtengo edizioa eta Sara Zozaya\, Izaki Gardenak\, Xak\, Bisaiak\, Kaskezur eta Erromintxelak taldeek ere parte hartuko dute. \nLehenengo kontzertua kenduta\, beste guztiak doan izango dira eta astero egingo dira maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitarte\, O-ko Andre Mariaren plazan. Soilik eguraldi txarra egiten badu\, aire zabalean egin ordez\, kontzertuak Erraldoien patioan egingo dira (Descalzos k. 72). Erraldoien patioan edukiera mugatua da\, beraz kasu horretan gonbidapenak jasoko dira\, doan\, kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik.  \nApustu horren bidez\, Udalak euskarazko musika sorkuntza hedatzea eta sustatzea du xede\, musika eta hitzen indarra uztartuz. Duela 25 urte baino gehiagoz geroztik aukeratutako formatua ikuskizun akustiko eta intimoak dira\, askotariko estilo eta erritmoei bide emanez. Hala\, egile-abestiak eta folka izanen dira nagusi\, baina jazza\, popa eta reggaea ere entzungo dira. \n\nHasiera\, Pompelo Civivoxean\n\nInauguratu berri den Pompelo Civivoxean emango diote ongietorria Kantu eta Hitza zikloaren edizio berriari\, Anari artistaren eskutik. Abeslariak\, ia 30 urteko ibilbidean\, rocka eta folka uztartu ditu eta\, ikerketa eta berrikuntza izan dira bere ezaugarri nagusiak. Hori guztia gainera\, sakontasun poetiko handiko letra hunkigarri eta dotoreekin\, zeinekin maitasuna\, bakardadea\, tristura\, edertasuna\, identitatea\, introspekzioa\, gizartea edo politika gaiak jorratzen baititu. Pompelo Civivoxean honako hauekin emanen du kontzertua: Mikel Txopeitia (bateria eta perkusioak)\, Xabier Olazabal “Drake” (baxua)\, Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) Xabi Etcheverry (biola\, gitarra\, teklatua eta ahotsak) y Ruben Garatea (teklatuak). \nSarrera: 10 euro. Sarrerak txarteldegian hartuko dira\, edo Iruñeko Udalaren kulturako webgunearen bidez. \n\nMaiatzaren 21etik aurrera\, O-ko Andre Maria plazan\n\nHasiera-ekitaldiaren ondoren\, zikloa ohiko agertokian eginen da\, aire zabalean\, O-ko Andre Maria plazan\, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan. Maiatzaren 21ean Sara Zozayaren ahotsa entzuteko aukera izanen da\, euskarazko musika eszenako talentu gazteetako bat. Hainbat taldetan parte hartu ostean\, 2018an kaleratu zuen bere lehen bakarkako lana. Egun\, LP bat eta bi EP kaleratu ditu jada\, eta\, gainera\, kolaborazioak egin ditu maila handiko artistekin\, besteak beste\, Benito Lertxundirekin eta Valdiviarekin. Bere estiloak ‘lo-fi’-a (soinu inperfektu\, epel eta nostalgikoak ezaugarri dituen musika-estiloa)\, popa\, euskal tradizioa eta minimalismoa ditu oinarri. \nMaiatzaren 28an\, ostegunarekin\, Izaki Gardenak taldearen txanda izango da; taldea 2012an sortu zen\, Jon Basagurenen abestiei itxura emateko. Beren lehenengo lana\, Itsasargiak\, urte horretan bertan argitaratu zen eta bost abestiz osatuta zegoen. Ondoren beste hiru disko kaleratu zituzten\, rocka eta popa oinarri hartuta. Taldeak lau urte baino gehiagoko geldiunea egin zuen eta 2024an itzuli zen agertokietara Orube disko berriarekin. Sitsak da taldearen azken lana: azken urteetan argitaratu eta diskoetan ageri ez diren sei abesti eta\, beste lau abesti berri barne hartzen ditu.  \nEkainari hasiera emateko\, Paxkal Irigoyen Xak Nafarroa Behereko abeslari eta musikari polifazetikoa igoko da taula gainera hilaren lauan. 2017an eman zuen argitara lehen diskoa\, eta 2021ean\, Bloñ taldea osatu eta Bañolet kantuz diskoa kaleratu zuen; azken disko horrek Maia Iribarne Olhagaraik eta Paxkal Irigoyenek berak zuzendutako Bañolet filmeko abestietako batzuk barne hartzen ditu. 2023an\, “Piko” izen artistikoaz egin zituen emanaldiak. 2025eko maiatzean\, Xak proiektu berria kaleratu zuen Paxkalek: sei abestiz osatutako album bat da\, eta folk eta pop estiloak uztartzen ditu. Abestiak zuzenean aurkezte aldera\, Irigoyenek boskote bat osatu du: Julen Etxeberri (bateria)\, Allande Etxeberri (baxua)\, Paul Covreur (gitarra eta mandolina) eta Uxue Olaziregi (gitarra akustikoa).  \nEkainaren 11n Bisaiak talde nafarra arituko da; taldea 2023an abiatu zen eta reggaea du bere musika sorkuntzen ardatz. Honako hauek osatzen dute Iruñerrian sortutako taldea: Oier Alsua (baxua)\, Aitana Lakuntza (tronboia)\, Eneko Aguerri (bateria)\, Adriana Lorenz (saxofoia)\, Imanol Burguete (tronpeta)\, Arrate Bacaicoa (ahotsa)\, Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra). 2025eko urrian Porlanezko lorea diskoa kaleratu zuten. \nBestalde\, ekainaren 18an\, Kaskezur laukoa igoko da taula gainera\, Deus ez da ezer eta zerbait da disko berria aurkezteko; bost urte pasa dira azkeneko lanak kaleratu zutenetik. Instrumentuen soiltasuna eta soinuaren eraikuntza kolektiboa dira taldearen nortasunaren ikur 2008an sortu zenetik\, hainbat lan kaleratu dituzte\, Itzulera (2008) kasu\, eta guztietan rock klasikoarekin eta musika psikodelikoarekin esperimentatu dute. 2013an Ilgora diskoa eman zuten argitara: taldearen soinua behin betiko aldatu zuen\, eta\, hari esker\, euskarazko rock alternatiboko eszenaren ateak ireki zitzaizkien.  \nKantu eta Hitza zikloaren aurtengo edizioari amaiera Erromintxelak Arrasateko gypsy swing taldeak emango dio. Musikari hauek osatzen dute: Jon García (ahotsa eta gitarra)\, Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra)\, Aitor Moreno (kontrabaxua)\, Jokin Vitoria (washboarda\, bateria eta koruak)\, Daniel Apodaka (biolina) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Swing eta gipsy estiloko musikan oinarrituta eta instrumentu akustikoak erabilita\, publikoa dantzan jartzeko melodiak abesten dituzte euskaraz. 
URL:https://herrikultura.eus/event/kantu-eta-hitza-zikloa-2026-egitaraua/
LOCATION:O-ko Ama Birjinaren Plaza\, Pamplona/Iruña\, Navarra\, 201\, España
CATEGORIES:Jaialdiak (Gazteinformazioa)
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/27.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260509
DTEND;VALUE=DATE:20261212
DTSTAMP:20260604T040024
CREATED:20260414T220325Z
LAST-MODIFIED:20260414T220325Z
UID:198421-1778284800-1797033599@herrikultura.eus
SUMMARY:Pantxoa eta Peio: azken bira (Bilbo\, Iruñea\, Lesaka\, Bergara eta Baiona)
DESCRIPTION:Pantxoa eta Peiok agur esango diete agertokiei 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean. Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta\, beraz\, bigarren kontzertu bat iragarri dute\, «inor kanpoan gera ez dadin«.  \n\n\n2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik\, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an)\, Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an)\, Lesakan (irailaren 5ean)\, Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.  \n\n\n\nKONTZERTUAK \n2026 \n\n\nSantutxu: maiatzak 9 \n\n\nIruñea: maiatzak 24 \n\n\nLesaka: irailak 5 \n\n\nBergara: irailak 16 \n\n\nBaiona: abenduak 11 \n\n\n2027  \n\n\nBarakaldo\, urtarrilak 9 (Bizkaia Arena – BEC!) \n\n\nBarakaldo\, urtarrilak 10 (Bizkaia Arena – BEC!)
URL:https://herrikultura.eus/event/pantxoa-eta-peio-azken-bira-bilbo-irunea-lesaka-bergara-eta-baiona/
LOCATION:Bilbo\, Iruñea\, Lesaka\, Bergara eta\, Bayonne\, 568\, Francia
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/PantxoaetaPeiogiradedespedida.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR