Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Udal Musika Banda: «Amets eta itzal literarioen artean»

noviembre 19

Gau honetan, idatzizko hitzaren tolesturen eta irudimenaren zokoen artean ibiliko da musika, eta literatura-unibertsoak gogoraraziko ditu, non ametesak eta itzalak elkarri estekatzen baitzaizkio.

Liburu ahaztuak lanean, Johan de Meijek pentagramara ekarri ditu gerraosteko Bartzelonako atmosfera misteriotsua eta Liburu Hilerria, non irakurle gazte bat ohartzen baita orrialde bakoitzean jasota datorrela beraren patua. Hiribide, kafe eta pasarte labirintikoetara bat egitera datozen gertakarien bidez, partiturak nostalgia, intriga eta maitasun debekatuzko fresko bat sortzen du.

Bonbardinorako Concerto UFO lanean, Joaquín Díaz bakarlari dela, ezezagunaren alderako lilura ospatzen da: airean igeri dabilen akorde obsesibo bat, ezin azalduzkoarekiko enkontruak iragarriz. Lanaren bost mugimenduak – hasierako andantetik amaierako martxa indartsuraino – ironia kosmikoaren eta birtuosismo instrumentalaren artean dabiltza, eta gizakiaren eta ezin iritsizkoaren arteko lotura aztertzen dute.

Triptychon or The Stone Flower lanarekin emango zaio amaiera gau-emanaldiari: Kalevala-ren epika finlandiarrean eta Gallen-Kallelaren pintura ikonikoan inspiratua da lan hau. Hiru ataletan, musikak baso lehena, uretako lamien kantua eta Aino gaztearen drama dakarzkigu gogora, oihartzun poetiko batean urtuz mitoa eta natura.

Zuzendaria: Johan de Meij

  • ‘Los Libros Olvidados’*, Johan de Meij

          I. Barcelona 1945

          II. Los Libros Olvidados – El Cementerio

          III. Las Ramblas – Els Quatre Gats

          IV. Coubert – El Hombre sin Rostro

          V. Bea (Beatriz)

          VI. El Inspector Fumero

          VII. La Ciudad de las Sombras

  • ‘UFO Concerto’*, Johan de Meij. Bonbardino bakarlaria: Joaquín Díaz López

          I. Andante – Con moto

          II. Giocoso – Vivo

         III. Andante cantabile

         IV. Vivace

         V. Alla Marcia – Vivace

  • ‘Triptychon or The Stone Flower’*, Johan de Meij

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00etan hasita. Telefonoz(945 16 10 45), leihatilean. Turismo Bulegoan, Plaza Berrian ) eta online.

Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España