Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Erakusketa: Arriaga auzoko emakumeak: gainditze-istorioak»

mayo 22 - junio 22

«Eta, beste urte batez, heldu da martxoa; eta gogoan hartuko dugu emakumeok, pixkanaka, aurrera goazela bizitzak jartzen dizkigun zailtasunen aurrean eguneroko mugak gainditzeko prozesuan.

Arriaga auzoan argi daukagu emakume bakar batek ere ez diola bere buruari mugarik ipini behar emakume izate hutsagatik. Badakigu garrantzitsua dela etorkizunera begiratzea, oraina kontuan hartuta, baina iraganaren ikuspegia galdu gabe.

Hori dela eta, Arriaga auzoko sarean ahotsa eman nahi diegu honaino iristen lagundu diguten eta jarraitu beharreko bidea erakusten diguten istorio txiki handi horiei.

Arriaga auzoko emakumeak: gainditze-istorioak erakusketan, auzoko hamar emakumek beren gainditze-istorioak kontatzen dituzte; aurrera jarraitu ahal izateko, nola egin zioten aurre etorkizunari.

Ez dugu inoiz ahaztu behar nondik gatozen, egin dugun bidea, kolektibo gisa eman ditugun aurrerapausoak eta gainditu ditugun oztopoak.»

 

Local

Lakua – Arriagako osasun zentroa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España