
Abisu bat ikusle fotosentikorrentzat:
- eszena batzuetan argi kliskatzaileak edo formadunak erabiltzen dira (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.
Maitanek plan bat du: Basakabi “bigarren aukeren” udaleku bihurtzea. Garaziri ezer esan gabe, arazo eta zor zaharrekin datozen gazteak iristen hasten dira, eta giroa berehala aldatzen da.
Uda korapilatu egiten da bizikidetza astintzen duten ikasle berriekin eta sareetan informazioa zabalduta nahasmena eragiten duen Kuxkuxero misteriotsuarekin. Maitasunak, anai-arreben arteko talkak, ustekabeko mendekuak eta dena baldintzatzen duten erabakiak istorio bizi eta gertuko baten ardatz izango dira.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Xabi Zabaleta
- Zuzendaria: Itziar Gomez
- Musika zuzendaria: Jokin Pinacho
- Aktoreak: Garazi Urkola, Irati Marin, Adriana Sánchez, Ander Ayerza, Ainhoa Tabuyo, Jon Alonso, Nerea Elizalde, Leire Nuñez, Josu Iriarte
- Argiztapena: Mario López Fernández
- Koreografia: Bamboo Dance School
- Kartelaren diseinua: Jon Herrero
- Talde teknikoa: STAR LAN – Txerran Azaola – Asier Yurrebaso, Jon Martínez
- Banagailua: GLU GLU
- Ekoizpen exekutiboa: Itziar Zeberio
- Produkzioa: PAUSOKA