
GERE – (Peachy Joke) eta (Belako) elkartzen dituen proiektua da: synthwave euskalduna eta melankolia elektronikoa uztartzen dituen taldea.
Sintetizadore analogiko zein digitalak, gitarra, ahots prozesatuak eta erritmo dantzagarriak oinarri hartuta, GEREk bere unibertso propioa eraiki du, Blade Runner, Drive, Tron edo Stranger Things bezalako munduekin bat eginez: neoi-argiak, itzalak, synthwave-a, abiadura eta haize hotza.
Kantuak etorkizunera begiratzen duten melankolia batetik sortzen dira.