Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ezer ez delako amaitzen»

mayo 22

1936ko kolpe faxistaren ondoren, milaka haur euskaldun erbesteratu ziren. Haien istorioak, ordea, ez dira iraganeko orri itxiak: gaurko gazteen galdera, beldur eta ametsekin gurutzatzen dira.

Ezer ez delako amaitzen antzezlan multidiziplinarra da, Loraldia Eskola lerroaren baitan sortua eta Euskal Herriko leku ezberdinetako 5 ikastetxetako DBH eta Batxilergoko ikasleekin elkarlanean eraikia. Antzerkia, musika eta mugimendua uztartuz, collage moduko pieza garaikide bat osatzen du: haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen begirada eszenatokian elkartzen dira. Ikuskizunak memoria historikoa eta egungo errealitatea lotzen ditu, faxismoa, arrazakeria eta indarkeria berriro ager ez daitezen.

Euskaraz sortutako lan kolektiboa da, publiko gazte eta helduarentzat egina, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituena.

  • Sustatzailea: Intxorta 1937 Kultur Elkartea.
  • Ideia: Joseba Sarrionandia. Espainiako Gerrako umeak (1936–1939) Hamaika eszena testuan oinarrituta.
  • Gidoiaren egilea eta zuzendaria: Igor Martín de Vidales.
  • Zuzendari laguntzaileak: Jaime Valverde, Nerea Lizarralde.
  • Ikastetxe eta ikasle parte-hartzaileak: Iurretako Juan Orobiogoitia BHI: Laia Areitio, Amaiur Aresti, Enea Arza, Aya Boutaib, Iraia Briñas, Helene del Río, Anartz Esturo, Selene Francisco, Izei Irastorza, Iker Alessandro Magalhaes, Erika Marqués, Aner Oguiza, Miguel Romero de Dios, Haizea Uribarri, Ihintza Villanueva. Irakaslea: Lierni Varela. Zumarraga-Urretxuko JM Iparragirre BHI: June Peña, Miren Lopez, Vika Lesmes, Maddi Ramirez, Doua Lahrach, Kattin Oiartzabal, Naiara Mora, Josep Obando, Maialen Segurola, Maialen Arrizabalaga, Irati Mendiola, Soad Castro, Uxue Marcos, Nerea Callejo, Mariam Hadadi, Sara Haddadi, Nekane Maraña, Irati Tobar, Maier Iturri. Irakaslea: Haizea Moreno. Duranako Ikasbidea IPI: Jone Larrañaga, Maialen Martínez de Murguia. Zalantzan: Nahia Musitu, Iraia Gavilán. Irakaslea: Ander Elizondo. Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI: Noa Apraiz, Libe Arana, Samba Djau, Uxue Gascon, Saadia Lamkhanter, June Larrañaga, Eva Martínez, Onintze Merin, Naia Mondina, Uzuri Pagai, Endika Soriano, Jacklin Dede Tetteh, Markel Unanue, Argiñe Uribarri, June Uribelarrea, Marina Urrejola. Irakaslea: Amaia Gorostiza Bilboko Ibarrekolanda BHI: Markel Iragorri, Leire Omeñaca, Iratxe Larrea, Nahia Ruiz, Oier Linaza, Enara Garcia, Iker Uriarte, Agueda Roman, Eider Berrueco, Mara Espin, Aizeti Rotaetxe, Lur Kortabitarte, Maixa Bilbao, Aimar Perello, Amets Perea, Irati Escuredo, Maialen Martin, Noa Bellido, Alison Palomino, Maren Ibabe, Araitz Espinosa, Aran Irastorza, Paula Barrios, Emma Nicholson, June Cabello, Ariane Abajas, Itsaso Cano, Udane Villamor, Nahia Madariaga. 
  • Egile koreografikoa Pedro Gallastegiren inguruko dantza piezetan: Lierni Varela.
  • Ekoizpena eta komunikazioa: Loraldia.

Local

Merkurio Plaza (euria bada, Lizeo Antzokian)
Gernika-Lumo, Bizkaia 046 España