Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Amoreszena 2026 – Familiako Antzerki Jaialdia (Amorebieta-Etxano)

mayo 22 - mayo 24

Amorebieta-Etxanoko Udalak maiatzaren 22tik 24ra bitartean ospatuko den Familiako Antzerki Jaialdiaren egitaraua aurkeztu du, udalerriaren kulturaren dinamizazioa eta familiei zuzendutako kultura-izaerako jarduerak sustatzea helburu hartuta. Jaialdi honek adin guztietako herritarrei zuzendutako antzerki, musika, zirku eta jarduera ludikoak eskainiko ditu, eta kulturaren bidez sormen eta irudimena sustatzea izango da bere ardatza.

Jaialdiaren helburu nagusia da familientzako aisialdi kulturala sustatzea, antzerkiaren bidez. Horretarako, jaialdia 0-12 urte bitarteko haurrentzako ikuskizunekin eta familientzako proposamenak eskaintzen ditu, eta guztiak kulturaren bidez gizarte bidezkoago bat eraikitzeko helburuarekin.

Familiei zuzendutako egitarau anitz bezain zabala:

Maiatzak 22, Ostirala

Jaialdiaren lehen egunean arratsaldeko 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, “Andante” ikuskizunarekin, Zezilia Gallartzagoitia-ren eskutik eta Markeliñeren antzezlanarekin. Egun horretan, 19:00etan beste ikuskizun bat ere izango da: “Alonso, Ezinezko mandatuen mezularia”, Hortzmuga konpainiaren eskutik, herriko plazan. Jaialdiaren lehen eguna amaitzeko, 20:00etan “Zugan ni” nerabeen antzerki proposamenak Zornotza Aretoan izango dira, Zornotza Aretoan.

Maiatzak 23, Larunbata

Larunbat goizean, Zelaieta Parkean izango da “Itinerània Titeretú”, kalean instalazioa goiz eta arratsaldez (11:30-14:30 eta 16:30-19:30), familia osoari zuzendutako antzerki interkatiboa. 12:00etan eta 17:00etanZelaieta Kontzertu Gelan“Errotik ipuin musikatuak” izango da. Era berean, 12:30-14:30  eta 16:30-19:30 bitartean Adrian Conde-ren “La Petit Caravane” ikuskizuna ospatuko da Herriko Plazan. Arratsaldean, Txalapart konpainiak “Babes” antzezlanaren emanaldia eskainiko du 17:00-18:30ean Zubiaur Musika Eskolako Auditorioan19:30etanOgenbarrena-Gudari-Luis Urrengoetxea Zirkozaurrek “Kalejira” ekitaldia izango du. Eguna amaitzeko, 20:00etan, Andra Mari Plazan “Bonba bat naiz!” Bea Larrañaga-ren antzezlana eskeiniko da.

Maiatzak 24, Igandea

Jaialdiaren azken egunean, goizeko 11:30etan eta 13:00etan, Zornotza Aretoan, Engruna Teatrek “Univers” ikuskizuna eskainiko du. 12:30etan Herriko Plazan, Zirkun Zirko-ren “Loratzen” izango da, eta eguna amaitzeko, 13:00etan, Zelaieta Auditorioan Anita Maravillasek “Prozesuak eta ibilbidea” hitzaldia eskainiko du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak jaialdian parte hartzera  gonbidatzen ditu, antzerkiaren bidez gizarte inklusibo eta adiskidetsu bat eraikitzeko helburuarekin. Jaialdiak, berriz, herriko espazio publikoak dinamizatzea eta kultura bizia sustatzea du helburu.

Local

Kontzeju zaharra
Mallabia, Bizkaia 058 España