
«Musika dibertigarria da – La música me diverterte» 2026 zikloaren barruan.
Bere burua rock kantautore gisa definitzen du, nahiz eta bere ibilbidean zehar hainbat estilo landu dituen, folk eta country amerikarretik pop-rockeraino, jazz eta funk ukituekin. Lau disko argitaratu ditu, eta azkena, “Oroit Lou Reed”, euskaraz sortutako 10 abesti originalek osatzen dute, New Yorkeko crooner handiaren erara. Bost musikari profesionalekin batera, ikusleek zuzeneko indartsu batez gozatu ahal izango dute, kalitate handiko rock askotariko eta indartsuarekin.