Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Errainak 2026

mayo 8 - mayo 9

Erraiak 2019az geroztik Iruñean garatzen den arte eta testuinguru-sorkuntzako programa bat da. Bere edizioetan, ekoizpen eta bitartekotza kulturala parte-hartzaileen arteko kidetasunak eta jakintzen zirkulazioa sortzeko lekutzat hartzen du. Asmo horrekin, Erraiakek jarduera artistikoaren deia egin nahi dio garatzen den ehun sozial eta politikoari; publiko, artista eta eragile gonbidatuen arteko topaketa eta harremana ahalbidetuz.

2026an, Erraiakek 5. edizioa ospatuko du, testuinguruak eskaintzen duena entzuten jarraitzeko, eskura dituen baliabide eta laguntzekin, konfiantza hori ospatuz. Ahal dela, kutsa daitezkeen ekintzak, elkarrizketak eta esperientziak dastatzeko eta ondoren hazten jarraitzeko espazio bat proposatzen jarraitu nahi du: parkeko harresian landaredia hazten den moduan, edo inguruan tripak dardarka daudenean dantza egiteko gogoa pizten den bezala.

Egitaraua:

Maiatzak 8, ostirala – PARKEA

18:30 Irekiera grafikoa – San Delfin inprimategia – ARMA ARETOA
20:45 La Niña Jacaranda entzuteko saioa – PARKEA

  • Maite Redondo video set

Maiatzak 9, larunbata – ARMA ARETOA eta PARKEA

12:00 Tailerra, jolasa eta bazkaria: Baserriko hiriko menua – PARKEA/ARMA ARETOA
16:00 Ibilbide arkitektonikoa queer ikuspegitik: PARKUIR – ARMA ARETOA/PARKEA /
21:00 UDDA kontzertua – ARMA ARETOA
22:00 Performance kolektiboa – Egozkue eta Paz
23:00 Festa eta djs sets plazeratu.klub eta La Niña Jacarandá – ARMA ARETOA

  • Sorkuntza bisual sortzailea zuzenean: Camille Duhart – ARMA ARETOA

Jardunaldietan zehar:

  • Anna Irina Russel-en instalazioa
  • San Delfin inprimategiko argitalpen-mahaia

Local

Mistoen Eraikina 1 (Ziudadela)
Armada Etorbidea, z/k
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España