Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Aprender a desaprender» esperimentazio grafikoko tailerra, Malotaren eskutik

junio 18

Hemen dira urtero Euskal Irudigileak antolatzen dituen ikastaroak. Aurten, Batzar Nagusian planteatu zen bezala, Mar Hernández (Malota) izango da gonbidatua. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Eskabideak jasotako hurrenkeraren arabera izapidetuko dira. Informazioa eta erreserbak: info@euskalirudigileak.com.

DATAK: Ekainaren 18ko arratsaldean izango litzateke, osteguna, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren HITZALDI bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etik 20:30era.
LEKUA: Elkartearen egoitzan. Atxuri 16 behea. 48006. Bilbo.
PREZIOA: Bazkideentzat doan, bazkide ez direnentzat 10 €.
IZENA EMATEKOinfo@euskalirudigileak.com. Izena emateko azken eguna ekainaren 5an, ostirala, 14:00ak baino lehen. 20 plaza guztira. Eskariak heldutako hurrenkeraren arabera lekuak esleituko dira.

Desikasten ikastea

Esperimentazio grafikoko tailerra, Malotak emana.

Deskribapena

Nolakoa litzateke norberaren borondatez ikasitakoa desikastea? Hutsetik abiatu, paperari haurrek egiten duten bezala aurre egitea, sutsuki, zalantzarik gabe, ia pentsatu gabe, egiten duguna aztertu gabe, egin eta kito.

Esperientzia gradu bat da, baina batzuetan gehiegi pisatzen duen motxila ere bada. Orain arte jorratu dugun bideak markatu egiten gaitu eta batzuetan zaila da aldentzea eta beste leku batzuetatik ibiltzea.

Nola marraztuko genuke gaur dakiguna jakingo ez bagenu?

Esperimentazio grafikoko tailer honetan «ikasitakoa desikasten» saiatuko dira parte-hartzaileak, eta, horretarako, beren marrazteko moduaz ahaztuko dira beste modu batzuetan marrazten probatzeko eta jolasteko. Zortea izanez gero, intuizioak, jakin-minak eta harridurak bultzatuta, arakatzeko leku berriak eraikiko dituzte eta egiteko beste modu batzuk aurkituko dituzte.

Iraupena: 4 ordu.

Beharrezko materialak:

Bertaratutakoek hauek ekarri behar dituzte:
5 kartulina zuri, A4 300 gr ingurukoak.
Gutxi gorabehera 10 folio A4
Guraizeak
Barra-itsasgarria
Errotuladore eta arkatz beltzak
Tamaina ertaineko pintzelak (etxea ditugunak

Mar Hernández (Malota)

Arte Ederretan doktorea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Ilustratzailea, zeramikaria eta irakaslea. 2006an hasi zen ilustrazioaren arloan lanean, eta harrezkero, nazioko eta nazioarteko bezeroentzako proiektuak garatu ditu. Bere lana moldakorra da eta ilustrazio editorialaren, prentsaren, ikus-entzunezkoen edo produktuaren alorretan lan egiteko aukera ematen dio. Marrek hainbat bezerorentzat egin du lan: Musikverein Viena, The Marshall Project, The New Yorker, The Washington Post, The Boston Globe, Google, SAP, Samsung, Volkswagen, Fly Emirates, Penguin Random House, The Smithsonian Institution, Dwell Magazine, Mailchimp, Variety Magazine, The Wall Street Journal, La Vanguardia, The New York Times, etab. Marrek nazioko eta nazioarteko 70 erakusketa baino gehiagotan parte hartu du, taldekoak eta banakakoak, 20 liburu baino gehiago argitaratu ditu eta sariak jaso ditu bere lanagatik, hala nola AEBko Communication Arts edo Espainiako Injuve sariak, besteak beste.

Local

Euskal Irudigileak. Atxuri, 16
Bilbao, Bizkaia 020 España