
Kalakan taldea Berçaitsanaiekin batu da euskal kantu herrikoiean bete betean murgiltzen den proposamenhau plazaratzeko, Ahotsez.
Ahotsaren bibrazioen bitarteztradizioen arimara bidaia mistikoa egitea proposatuko digute, arbasoengandikjasotako kulturarekiko maitasun adierazpen gisa.
KALAKANek BERÇAITS Anaiak-ekinduen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki,maitasun adierazpena da.
Kalakan dela, munduan zehar 15urteko ibilbide profesionalarekin, edo Berçaits Anaiak, betiko abeslari“afizionatuak”, denak “etxe” beretik datoz.
AHOTSEZ proiektuarekin, 4artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen dutenkantuekiko maitasun hori partekatzen dute gurekin. Elkarrekin, musikakidentitatearen eta memoria kolektiboaren ibilgailu gisa duen indarragoraipatzen dute, belaunaldiak batuz kantu horien oihartzunen bidez.
AHOTSEZek euskal kulturarenariman bidaia musikal mistiko bat partekatzera gonbidatzen gaitu; euskalhistorian eta ohituretan murgiltzea, non abesten den nota bakoitzak eta jotzenden instrumentu bakoitzak antzinako kultura honen sustrai sakonei eta gaur artezuhaitz sakratua bizirik mantenduz zaindu duten guztiei omenaldi gisa ematendien oihartzuna.