
2026ko Artziniegako Kontzertuen Zikloaren barne.
Zikloa uztailaren 10ean amaituko da, berriz ere Arteko Santutegian, Moser String Quartet taldearen eskutik. Moser String Quartet hari-laukotea da eta Kanon Miyashita eta Patricia Muro biolin-jotzaileek, Élise Hiron biola-jotzaileak eta Lea Galasso biolontxelo-jotzaileak osatzen dute.
Bost urteko ibilbidean, Suitzan finkaturiko Moser laukotea behin baino gehiagotan izan da saritua, eta sari hauek nabarmendu behar dira: Lehen saria Gran Premi Musical Lauredià nazioarteko sariketan (Andorra), bigarren saria Orpheus Swiss Chamber Music Competition (Suitza) lehiaketan, eta «Ambassador Ensemble of the Osaka Interna-tional Chamber Music Competition 2023» (Japonia) sari berezia. Op.33 no.3 Do Maiorrean hari-laukotea joko dute, Haydn-en «El pájaro», María Teresa Prieto konpositore garaikidearen Cuarteto Modal, eta Beethoven-en «La Minorreko op. 132» laukote monumentala, Artziniegako Kontzertu Zikloaren 10. edizioari amaiera emango diona.