
Bizipoza berreskuratzeko terapia bat besterik ez da.
Pablok uste du bizipoza falta zaiola alaba Leireri. Leireren ama Mirenek uste du bikotekide Pablo ez dagoela burutik sano. Leireren amona eta Mirenen ama Mariak, berriz, hirugarren adinarekiko errespetua falta zaiela alabari, suhiari eta bilobari. Ane psikoterapeutak uste du, eskrupulu handirik ez baitu bere metodoekin, familia horrek eman diezaiokeela hipoteka kitatzeko falta zaion dirua.
Ekintza hasten denean, hegazkin-istripu izugarri batean hiltzeko zorian dago Leire. Baina ez dadila izua zabal, bizipoza berreskuratzeko terapia bat besterik ez da.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizuna euskaraz.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.