
2026ko BLV-Art jaialdiaren barne.
Agertokian, emakume izan aurretik titi pare bat izan zen emakume bat, eta titiak izateagatik emakume bat baino ezin zuena izan. Kulunkatzen diren titiak, astintzen diren titiak, miazkatuak diren eta gorputzetik zabaltzen diren titiak. Samurtasun-keinu bat, lotura-desira bat. Bularra hartzea zer den gogoratu nahi duenari bularra ematea, eta bularra ematen zaionari begietara begiratzea.
Konpainia
Raira Rosenkjar ESACHen (São Paulo, Brasil) ikasi duen aktore bat da. Gaur egun, autofikzioari eta eraldaketa eszenikoen erritualei buruzko doktoregoa egiten ari da EHUn. Lurraldeen artean egoteak dakarren deserrotzearekin egiten du bere praktika. Bere lan nagusien artean, A cidade dos ríos Invisiveis laneko parte-hartzea dago (Estopö Balaio), “Shell” sariaren irabazlea (São Paulo), eta Nire irudia zure haragian obra, Bilbon.