Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2026: «Allah n?est pas obligé»

abril 24

Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.

Giza Eskubideen Zinemaldian, Zaven Najjar zuzendariaren Allah n’est pas obligé (Frantzia-Luxenburgo-Belgika-Kanada-Saudi Arabia) filmaren proiekzioa.

Birahimak, hamar urteko umezurtz ginearrak, bere herrixka utzi behar du muga zeharkatzen saiatzeko eta Liberian bizi den bere izeba aurkitzeko. Haurrak Yacoubaren pausoak segitzen ditu; hizketa atsegineko arlote bat, bere gidari inprobisatua izango dena. Baina bidean, haur soldadu-talde batekin topo egitean, aldatu egingo da Birahimaren halabeharra. Nahi gabe errekrutatua, nora eramango du gerrarako bideak?

  • Frantzia-Luxenburgo-Belgika-Kanada-Saudi Arabia.
  • Zuzendaritza: Zaven Najjar.
  • Ekoizpena: Sébastien Onomo, Adrien Chef, Paul Thiltges, Eric Idriss-Kanago, Daniela Mujica, Anne-Laure Guéguan, Géraldine Sprimont, Annemie Degryse / Special Touch Studios, Creative Touch Studios, Paul Thiltges Distributions, Yzanakio Films, Need Productions, Lunanime, Red Sea Film Fund, Pictanovo, Canal+ Afrique, Gkids.
  • Gidoia: Zaven Najjar, Karine Winczura.
  • Animazio-zuzendaritza: Olivier Van Hoorebeke.
  • Musika: Thibault Kientz-Agyeman.
  • Muntaketa: Isabelle Manquillet, Zaven Najjar.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España