Cargando Eventos

« Todos los Eventos

?Erraietatik saretzen?: Itziar Basterretxea

junio 15 - junio 21

Itziar Basterretxea Seijo artista hondarribiarra sei maskara sorkuntza prozesuan murgilduta dago. iiingles musika taldearen ERRAIETAKOA izeneko disko berriko kantak abiapuntu izanik, batik bat papera eta kartoia erabiliz, eskuz egindako lanak dira, kantuen barruko irudi, emozio eta istorioak gorpuzteko asmoz sortuak.

Ekainaren 15 etik 21 era Maddalen arte gunean, maskaren sorkuntza prozesua gertutik jarraitzeko aukera egongo da. Behin maskarak bukatuta, sorkuntza prozesuak jarraipena izango du, uztailaren 11an, Hondarribian iiingles taldearen kontzertuan, hain zuzen ere. Han elkartuko baitira lehenengo aldiz maskarak eta abestiak, soinuak eta aurpegiak, argiak eta itzalak.

Herritar guztiok gonbidatuta zaudete esperientzia honetan murgiltzera!

Local

Maddalen Arte Garaikidearen Gunea
Madalen karrika, 5
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España