Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 (saioen egutegia)

septiembre 19 - diciembre 20

50 bertsolarik, izena emateko aukera zuten guztiek, hartuko dute parte, irailaren 19tik abenduaren 20ra, Hazparnen hasi eta Nafarroa Arenan amaituko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren 15 saioetan.

2022ko Txapelketan baino sei bertsolari gehiago arituko dira aurten norgehiagokan, Arabako bi, Nafarroako bi eta Xilabako bi gehiago, eta saio bat gehiago izango du lehen faseak, beraz, bat lurralde bakoitzean: Hazparne (irailak 19), Altsasu (irailak 26), Lekeitio (irailak 27), Donapaleu (urriak 3), Tolosa (urriak 4), Gotaine-Irabarne (urriak 10) eta Agurain (urriak 11).

Herrialdeetako txapelketatik sailkatutako 42 bertsolarik kantatuko dute lehen fasean, horietatik 17 sailkatuko dira eta 2022ko zazpi finalistekin baterea (Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina) arituko dira finalaurrekoetako bi itzulietan.

Puntuazio nagusia jasotzen duten zazpi bertsolariak finalerako sailkatuko dira, eta han izango dute zain Maialen Lujanbio txapelduna.

Sarrerak, ekainaren 17an

Lehen fase horretako, finalaurrekoetako –urriaren 24tik abenduaren 5era arteko larunbatetan, Larraun-Lekunberrin, Eibarren, Gernika-Lumon, Biarritzen (lehen fasea) eta Donostian, Gasteizen eta Bilbon (bigarren fasea)– eta finaleko (Iruñea, abenduak 20) sarrerako ekainaren 17an jarriko dituzte salgai bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsozale Elkarteko 2.500 bat bazkideek erreserbatuta edukiko dute finalerako sarrera ekainaren 17tik 24ra. 

Saioen egutegia, 17:00etan: 

  • Irailak 19: Hazparne
  • Irailak 26: Altsasu
  • Irailak 27: Lekeitio
  • Urriak 3: Donapaleu
  • Urriak 4: Tolosa
  • Urriak 10: Gotaine-Iribarne
  • Urriak 11: Agurain
  • Urriak 24: Larraun-Lekunberri
  • Urriak 31: Eibar
  • Azaroak 7: Gernika-Lumo
  • Azaroak 14: Miarritze
  • Azaroak 21: Donostia
  • Azaroak 28: Gasteiz
  • Abenduak 5: Bilbo

Local

Urkizun, Iraolaneko zuloa
Tolosa, Gipuzkoa 071 España