Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lied Arriagan Zikloa: Begoña Gómez & Jesús López Blanco: «La isla de la calma»

marzo 9, 2027

Santiago Rusiñol margolariak Mallorca uharteari buruzko ikuspegiak partekatu zituen liburuan du jatorria kontzertu honen izenburuak, La isla de la calma. Begoña Gómez mezzosopranoak eta Jesús López Blanco piano-jotzaileak kontzertu honetara gonbidatzen gaituzte, Mediterraneoko baretasunaren txoko horrekin lotura handia izan zuten konpositoreen arteko elkarrizketa hurbil, intimo eta patxadatsua eskaintzeko. Hala, Mallorcarekin zerikusia duten autoreak bildu dira errepertorioan; alegia, jaiotzagatik, identitateagatik, hurbiltasun estetikoagatik edo bertako kostaldeen ertzetan egin zituzten aldi baterako egonaldietan bizitako esperientziengatik Mallorcarekin zerikusia dutenekin.

F. Chopin, M. Capllonch, I. Albéniz, E. Granados, B. Samper, J. Mas Porcel, J.M. Thomas, M. de Falla, A. García Abril eta A. Parera Fons konpositoreen ahots eta pianorako abestien sorta zaindua entzungo du publikoak. Hala, izen ezagunen obrak kantu lirikoaren arloan hain ohikoak ez diren egileen piezekin uztartuko dituzte Begoña Gómezek eta Jesús López Blancok. Mallorca maite izan zuten haiek guztiek, eta bertatik jaso zituzten obrak egiteko elikagaia eta inspirazioa.

  • Mezzosopranoa: Begoña Gómez.
  • Pianoa: Jesús López Blanco.
  • Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España