
2027ko Loraldia jaialdiaren barne.
Chillidaren artisauak Eduardo Chillidaren sormen-prozesura hurbiltzen den proposamen eszenikoa da, musikaren, hitzaren eta irudiaren bidez. Chillida familiaren onespen eta bultzadarekin sortutako ekitaldi honek artistaren ibilbidea kontatzen du, baina ikuspegi berezi batetik: berarekin batera lan egin zuten Euskal Herriko burdinoletako langileen begietatik.
Proiektuak Legazpiko forjaren unibertsora eramango gaitu. Han, Chillidak bere ideiak burdinarekin lantzen zituen; han, eskala txikiko piezak —berak “aromak” deitzen zituenak— eskala handiko eskultura bihurtzen ziren. Patricio Echevarríarekin izandako topaketatik sortutako harremanari esker, Chillidak txoko bat eta langile-talde bat izan zituen Legazpiko forjan. Artisau haiek ez ziren laguntzaile hutsak izan: beren jakituria, teknika eta eskarmentuaren bidez, XX. mendeko Europako artelan esanguratsuenetako batzuk posible egin zituzten.
Narrazioa, musika eta irudia bat eginda, Chillidaren artisauak bidaia bat da Chillidaren obra eta pentsamenduan barrena, Legazpin sortutako piezak abiapuntu hartuta: Elogio del Horizonte, Buscando la Luz, A la Tolerancia, Elogio del Agua, La sirena Varada edo Haizearen Orrazia, besteak beste. Loraldia Festibalean, proposamen honek euskal sormenaren, industriaren, memoriaren eta transmisioaren arteko lotura jarriko du balioan; artearen atzean dauden eskuak, ofizioak eta komunitateak oholtzara ekarriz.
Ikuskizuna euskaraz.