
Irakasle eta hezkuntza arloko profesionalei eta kultur transmisioan lan egiten duten pertsonei zuzendutako jardunaldia.
Loraldiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Loraldia Eskolako 4. topaketa antolatu dute.
Aurtengo gaia «Nola landu eskoletan euskal kultur transmisio estrategiak» izango da.
Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du.
Doako ekintza da baina aurretiaz izena ematea beharrezkoa da.