
2026ko Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barne.
Pili, Mili eta Willi erbesteratutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egingo dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura ihesaldia, ustezko paradisura. Baina pertsonen normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan honek. Memorian eta historian arakatuko duen komedia.