Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Promesarik txikiena

septiembre 26 - septiembre 27

Infinitudrama antzerki konpainiak Promesarik txikiena ikuskizuna aurkeztuko du. 

Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako.

Ideia eta ekoizpena: Infinitudrama. Aktore sortzaileak: Intza Alkain, Maite Aizpurua Olaizola, Maiana Etxeberri Keufterian, Ane Garcia Lopez. Zuzendaritza: Maite A.O, Matxalen de Pedro Larrea. Zuzendari laguntzailea: Edurne Azkarate. Testua: Talde sortzailea, Eider Perez. Eszenografia: Talde sortzailea, ATX teatroa. Argiztapena: Arantza Flores. Jantziak: Idoia Beratarbide. Soinu espazioa: Asier Renteria. Infinitu tattoak abestia: Paxkal Irigoyen (konposizioa), Eider Perez (letra). Musika kolaborazioak: Allande Etxeberri, Julen Etxeberri. Teaserra: Maitane Campos, Julen Arregi Milikua, Asier Zubia. Tatuatzailea: Lexu Doyague Loiti. Argazkiak: Maitane Campos. Irudiaren diseinua: Jone Zubizarreta. Ekoizpen laguntzailea: Lara Gil Gorrotxategi. Argi teknikaria: Beñat Gorroño. Soinu teknikaria: Naiara Fernandez. Banaketa: Infinitudrama. Laguntzaileak: Azala Espazioa, Euskal Hirigune Elkargoa, Geuretik Sortuak, Berastegiko Udala, Leitzako Udala, Bastero Kulturgunea, Zumaiako Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Detalles

Comienza:
septiembre 26
Finaliza:
septiembre 27
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/09/26/promesarik-txikiena/webkklik00-detalle/eu/

Local

Gazteszena – (Gazteszena (Egia))
Dk. Baztan, 21
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España