Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sormenaldia 2026: Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio: «Lur»

julio 3

2026ko Sormenaldia proposamenaren barne.

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio

Maddi Oihenart, euskal musika herrikoiaren ahotsik liluragarrienetako bat, Juantxo Zeberio Etxetxipia musikagilearekin elkartu da berriz, tradizioa eta garaikidea uztartzen dituen proiektu intimo eta hunkigarri batean. Lan berri honi “Lur” jarri diote izen eta dozena kantu berri biltzen ditu. 

Sorkuntza honetan poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea ematen diote Maddi Oihenarten ahots garbi, infinitu eta pertsonalari, emozio hutsez beteriko unibertso batean. 

Kantuen berbak Itxaro Borda eta Leire Bilbao idazleek idatzitako testuekin osatu dira, baina baita Maddi eta Juantxo beraiek ere idatzitakoekin.

Zuberoako kantu herrikoiak, Maddik eta Juantxok sorturikoak, eta baita Mikel laboaren “Lili bat” kantuaren bertsio gozo bat ere entzun ahal izango ditugu kontzertuan.

Kantuak lurrin fresko eta gardenez blaituta datoz, naturaren edertasuna eta gizakiaren barne-mundua uztartuz. Inspirazio iturriak askotarikoak izan dira: Zuberoako basoak, bertako bizimodua, euskara, emakumeen aldeko borroka, Palestinako genozidioa eta planetarekiko kontzientzia ekologikoa.

Local

Uhagon Kulturgunea – (Arkupe aurrean)
Xemein Etorbidea, 10
Markina-Xemein, Bizkaia 060 España