Bilboko Udal Musika Banda (2025-2026 denboraldia): «PROFILAK»
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako Zinegotziak eta Bilbao Musikako Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari gonbidatu nagusiarekin, Iñaki Urkizu zuzendariordearekin eta Ana Madariaga Bilbao Musikako gerentearekin batera, Bandaren kontzertu-denboraldi berria aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Udaletxean. Oso denboraldi berezia da; izan ere, Muroko maisuak, hamarkada batez bandaren buru izan ondoren, bere etapa zuzendari artistiko gisa […]