Familientzako tailerra: «Barnean entzuna izateko musika. Barnean ikusia izateko margolana»

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Familientzako tailerra Krii kolektiboarekin, Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora erakusketaren inguruan. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kubo aretoan dago ikusgai maiatzaren 24 arte. Pauline Oliverosen «entzute sakonak» Elena Asinsen lanekin eta erakusketa-aretoarekin bat egingo du tailerrean. Entzun litekeenaren errepertorioa espazioan zabalduko da, eta arreta berezia jarriko da soinuetan, sortzen dituen iturrian baino gehiago.  Hainbat jardueraren bitartez, entzumenari […]

Basauriko Ahots-musika Topaketak 2026: Coral Polifónica Piloñesa

San Pedro Eliza (Deustu) Bilbao, Bizkaia, España

Aurten, Basauri Koral Elkarteak 80. urteurrena ospatzen du. 75 urte bete zituztenean pandemia betean geundenez, ezin izan zuten merezi bezala egin. Hori dela eta, aurtengo BATak (Basauriko Ahots-musika Topaketak) herriko abesbatzak lehenetsiko ditu. Aurtengo kontzertuak abesbatza hauen eskutik etorriko dira: Piloñesa Abesbatza (Asturias), Zirzira, Soinu Bidea (Basauri), eta Basauri Koral Elkartea, Ugaoko Sarea Abesbatza, hari-musikari, […]

Lekeitioko Dantzazale Eguna 2026

ENEEK-Ekolurra egoitza Amorebieta-Etxano, Bizkaia, España

Lekeitiok Dantzazale Eguna antolatuko du maiatzaren 9an, AIKO dantza taldearen eskutik. Herritar guztiei zuzendutako jai irekia izango da, dantza gustuko duten guztiek elkarrekin dantzatzeko aukera izan dezaten. Dantzazale Eguna prestatzeko, AIKO Taldeak dantza tailer irekiak eskainiko ditu aurreko asteetan. Tailer hauetan ikasitako dantzak maiatzaren 9ko jaian bertan dantzatuko dira. Tailerrak eguerdiko 12:00etan izango dira Plazan […]

Vitoria-Gasteizko Udal Txistulari Bandaren Kalejira

Vitoria-Gasteizko Udaletxea Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Vitoria-Gasteizko Udal Txistulari Bandak kalejira bat eskeiniko du 12etatik aurrera, Udaletxetik hasita. Ondoren, 12 ta erdietan, nahi duen edozein txistulari edo atabalari beraiekin jotzeko aukera izango du.

Haur zinema: «Futbol filma»

Aiete Kultur Etxea - (Aiete K.E.) DK. Aiete pasealekua, 63, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Mitch Schauer zuzendariaren Futbol filma (AEB) filmaren proiekzioa. Lau gazte futbolzale elkartuko dira beraien idoloei beren gaitasunak berreskuratzen laguntzeko, zientzialari maltzur batek talentua kendu baitie.  

DNA 2026: «QUALIA»

Azkoiengo Kultur Etxea Corte, 13, Peralta/Azkoien, Navarra, España

DNA 2026 jaialdiaren egitarauaren barruan. “La luz es la voz de la materia”, Eulalia Balcells Ohar-koaderno bat da “Qualia”, ideia, sinbolo, metafora eta irudien glosario bat, eta errealitate deitzen diogun ikuspegia aberastea du helburu. Ideia zientifikoak eta sormen koreografikoa jartzen ditugu aurrez aurre, eta geure buruari galdetzen diogu ea sar daitekeen gorputzaren esperientzia fisikaren paradigma […]

Toni Bright: «Magia de la mente»

Baluarte Auditorioa - (Plaza) Plaza Baluarte, z/g, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Espainiako magorik onenetako bat den Toni Brightek Magia de la mente: “Creer es poder” ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 9an Baluarten. Hainbat komunikabideren ustez "Espainiako magiaren figura nabarmenetakoa" den honek proposamen oso atsegina, dinamikoa eta parte hartzailea eskaintzen du, familia publikoarentzat pentsatua, non haurrak heldu gisa gozatuko duten eta adinekoak haurtzaroan bezala sentituko diren. Emanaldian zehar, gogoaren magiari buruzko galdera ohikoenetako […]

Meridian

Azkenak elkartea Oyón-Oion, Álava, España

Maiatzaren 8an, Meridian taldea Azkena Aretoan arituko da. "Que Sí, Que No" azkena EP-a aurkeztuko du.