Bisita gidatuak: «La industrialización en el País Vasco»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua Euskal Herrian egon diren industrializazio garaiak azaltzen dituen erakusketa iraunkorreko atalera. +55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean). Oharra Edukiera beteta baldin badago gomendatzen da aurrerago […]

«Gure eskuetan» zikloa: «Heriotzaren erritual femeninoak. Galdutako ondarea edo desagertzeko arriskuan dagoena»

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoa María Díaz de Haro, 11, Bilbao, Bizkaia, España

Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioa ospatuko du datorren urrian, Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin lankidetzan 1991tik bultzatzen duen ekimena. Jardunaldi hauen helburua gizartea kultura-ondarea ezagutu, baloratu eta babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Gure eskuetan lelopean edizio honek ondarearen balioari eta ondarearen zaintzaren erantzukizun kolektiboari buruzko begirada zabala eta partekatua proposatzen du. Ikuspegi hau diseinatzeko kontuan hartu da Europak 2026ko ediziorako finkatu duen […]

«Cita con el libro» literatur tailerra: «Biografía para encontrarme»

Hondarribiko Liburutegia (Zuloaga Etxea) - (Maeztuko Ludoteka) Zuloaga Etxea. Kale Nagusia, 8, Hondarribia, Gipuzkoa, España

Gaztelaniaz. Bi talde, astearte eta asteazkenetan, hilean tailer bat 16:15-17:45 ordutegian. Koordinatzailea: Yurre Ugarte. Programa 2025 / 26 2025 Urriak 7 eta 8: Un detalle menor / Adania Shibli Azaroak 4 eta 5: Nosotros no ahorcamos a nadie / Unai Elorriaga Abenduak 2 eta 3: Maddi y las fronteras / Edurne Portela 2026 Urtarrilak 13 eta 14: De qué hablamos cuando hablamos […]

«MIÉRCOLES DE CLUB» irakurketa-kluba: Taldeak aukeratuako du

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: MÓNICA QUIJANO VARGAS   Asteazkenetako irakurketa klubak bidaia literario bat proposatzen du, non irakurketa partekatuaren abantailak deskubrituko diren. Liburu sorta baten bidez irakurketa hausnartua eta kontzientea egingo dugu, sentimenduak, bizipenak, errealitateak arakatu eta besteekin partekatzeko aukera emango diguna. Liburu bakoitza tresna bat izango da, munduaz dugun esperientzia zabalduko duena, pentsamendu kritikoa eta tolerantzia sustatuko […]

The Stripp

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

The Stripp talde australiarra Dabadaban izango da ekainaren 3an.  

Nosferatu 2026: «Witness for the Prosecution»

Victoria Eugenia Antzokia - (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. Agatha Christieren nobelaren (Witness for the Prosecution) moldaketa, Billy Wilder zuzendari austriarrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan. Leonard Vole atxilotu egin dute French andrea hiltzeagatik. Adineko emakume aberats bat zen eta amodio-kontu bat zuten elkarrekin. Bere aurkako frogak suntsitzaileak diren arren, Sir Wilfrid Roberts, Londresko abokatu kriminalista ospetsu eta berezia, bere defentsaz […]

«La casa vacía»

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E) Vitoria-Gasteiz, Álava, España

La casa vacía ikuskizunean hil berri den artista baten eta haren bikotekidearen istorioa ezagutuko dugu. Nolako harremana duten biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, oroimenarekin, hauskortasunarekin eta hutsarekin. Beraien bizi-istorioak kontatzea, sendatu ahal izateko. La casa vacía lana dantza-antzerki-dokumental pieza bat da. Collage baten moduan zatitzen dira eszenak,“bizitzaz, irudiz eta oroitzapenez egindako collagea”. Interpreteak collage horren […]

Liburu-aurkezpena: Seis lágrimas verdes

Algorta Kultur Aretoa - (Algortako Kultur Etxea) Urgull, z/g, Getxo, Bizkaia, España

Getxon, Sara Arregiren hiletak haren oroimena ohoratzen duten senide eta lagunak biltzen ditu. Aldi berean, bi lapurrek haren etxeari eraso egin diote, eta haren jabetza baliotsuena lapurtu dute: esmeraldazko lepoko eder bat. Ekintza honek heriotza, hilketa eta tragedien segida bat eragiten du. Ertzaintzako kideek ? Maitane Urrutia, Asier Ybarra eta Unai Basterra ? arrasto eta […]

Ezagutzak Partekatuz 2026: Blanka Gómez de Segura

Arkabia Calle Postas, 13, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Ezagutzak Partekatuz zikloaren barne. Zeramikagilea eta euskal zeramika herrikoiaren ikertzailea. Markinako Arte Eskolaren sortzailea, Elosuko (Araba) Ollerietako azken buztingile tradizionalarekin egin zuen lan, eta XVIII. mendeko lantegi historikoa eta labea, Euskal Herrian kontserbatzen den bakarra, zaharberritu zituen. Euskal Zeramikaren Museoaren sustatzailea da eta dibulgazio lan handia egiten du ikastaro, tailer eta hitzaldien bidez. 2023an, […]