«Kodizia Late Night»

Paseo Sarasate. Puerta del Parlamento Pamplona/Iruña, Navarra, España

Denboran zehar bidaiatzeko gai izango den “late night” bat. Historian zehar, pertsonai ezberdinen bizipenak kontatzeko gaitasuna izango duena. Aintzinako Greziatik, gaurko egunetaraino. Dokumentala eta gaueko telebista programa baten arteko nahasketa. Komedia hontan, GUTIZIAREN gaia ardatzat hartuta, zeharkako gai ezberdinak jorratuko dira. Besteak beste, osasun publikoa eta honen zilegitasuna negozioa bihurtzeko, seguru pribatuen gainbehera edota gizartean […]

Pikotako 2026

Gometxa Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Pikotako Jaialdia uztailaren 18an ospatuko da.

Bastidako Kale Antzerkia 2026: «Sardina freskue»

Areizaga-Kalebarren plaza Zumarraga, Gipuzkoa, España

Parranda, jolasa eta dantza batzen dituen ikuskizun parte-hartzailea da Eidabe konpainiaren Sardina freskue. Ikuskizunaren gidariak sardintzaleak dira, baina protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak izango dira. Euskal kantak eta munduko doinu anitz lagun, haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko dira. Mugimendua, musika eta irudimena bidelagun, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia […]

UZTAKALE 2026: «Rogelio Botanz & Percuteras de Garaldea eta Rogelio Botanz aitari omenaldia»

San Miguel Ermita Legazpi, Gipuzkoa, España

Alaitasuna Errondailak sustaturik. Denontzat Rogelio Botanz katautoreak, jaiotzez legazpiarra eta adopzioz kanariarra, Percuteras de Garaldea taldearekin kolaboratu ohi du, Kanariar Uharteetako musika, instrumentu tradizionalak eta silbo gomeroa integratuz material birziklatuetatik sortutako perkusioekin. Rogelio aitak ere parte hartuko du, eta Alaitasuna errondailak omenaldi txiki bat eskainiko dio azken honi.

«Gangster txikia» (Galdakao)

Torrezabal Kultur Etxea - (Muguruko landa) Lehendakari Agirre Plaza, z/g, Galdakao, Bizkaia, España

Rik Boskamp eta bere aita auzoko mutilen iseka eta abusuen biktima dira. Rikek nahiko luke bere aita pertsona indartsuagoa izatea, horrela inor ez litzatekeelako ausartuko beren kontra egitera. Zuzendaritza: Arne Toonen Herrialdea: Holanda Iraupena: 105 minutu  

Kristalezko kioskoa 2026: Swingtronic

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa - (Plaza) Basagoiti etorbidea, 77, Getxo, Bizkaia, España

2026ko Kristalezko Kioskoa jaialdiaren barne. Swingtronics 2018an sortutako taldea da, hainbat proiektu musikaletan ibilitako musikariek osatua. Getxora dator electroswinga eta dantzarako musika uztartzen dituen proposamenarekin, kontzertura hurbiltzen diren familiei berriz ere gozatzeko aukera emateko. Ikusi dituztenek badakite: Swingtronicsen emanaldietan giro ona, dantza eta dibertsioa beti daude bermatuta, edozein adin zein eguna izanda ere.  

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2026: Inetnon Gefpa’go (Guam uhartea)

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa - (Plaza) Basagoiti etorbidea, 77, Getxo, Bizkaia, España

Getxoko 2026ko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barne. Arte eszenikoen bidez herentzia txamorro indigenen kulturaren ezagutza sustatzea du xede Inetnon Gepfa’go konpainiak.  Hori lortzeko, gazteak artista tradizionalen maisuekin elkarrekintzan aritzen dira, aurkezpen komunitarioak eta kultura-trukea egiten dute. Uharte osoan aurkezpenak egiten dituzte nazioarteko jaialdi eta ekimenetan. Beste dantza asko koreografiatu eta dantzetarako beste abesti asko idatzi dituzte eta […]

José Cruz Gurrutxaga, Maria Cruickshan: «Stand ieup komedy»

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra) DK. Kale Nagusia, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Jose Cruz Gurrutxaga eta María Cruickshank aktoreek Stand ieup komedy aurkeztuko dute. Ezaguna da stand up comedy deritzona, baina ez horrela. Euskaraz, gertukoa, zuzena eta gaur egungo gizarteari begira. Stand ieup umorezko bakarrizketa ikuskizun bat da, non Jose Cruz Gurrutxaga eta María Cruickshank agertokira igotzen diren ikusleekin konplizitate zuzena sortzeko prest. Bi ahots, bi begirada, baina helburu […]