«Promesarik txikiena» (Geuretik sortuak)

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, elkarren lagun izateko bidaiari ekingo diote aktorrek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako. […]

Horsegirl

Dabadaba - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Abuztuaren 10ean, Horsegirl taldea Dabadaba aretoan arituko da.  

Arabako Plazetan 2026: «Limani»

Ergoiena Sarriartegarakoa baserria Ataun, Gipuzkoa, España

2026ko Arabako Plazetan zikloaren barruan.  “Limani” ikuskizunak gorputzaren, mugimenduaren eta emozioen bidez bidaia poetiko bat proposatzen du. Araka Escénica konpainiak atmosfera intimo eta bisuala sortzen du, publikoari hausnarketarako espazioa eskainiz.

«Donosti 1987. Un asunto de txapelas»

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra) DK. Kale Nagusia, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donosti 1987. Un asunto de txapelas antzezlanak iraganera bidaiatzen du, umoretik abiatuta, eta Gorka Aginagaldek eta Txemi Parrak antzeztuta. Gaur egungoaren oso bestelako erretratu bat. Nolanahi ere, hiriaren azalean begiztatzen diren ezberdintasunak ez dira hainbeste hiriaren barrura begiratzean. Garai hartako jendearen portaera asko errepikatu egiten dira, eta giroa, tarteka, oso antzekoa da. Are gehiago kontuan hartzen badugu […]

Labastidako 2026 Kultur Uda: PURO RELAJO

Xerra Espazioa Santa Isabel 6, Zaldibar, Bizkaia, España

Nafarroako talde karismatikoak (Vivir Cantando) bere ikuskizun berria aurkeztuko du, erritmoz eta emozioz beteriko bidaia bat. Estilo nahastezinarekin, Puro Relajo taldeak gau ahaztezinaz gozatzera gonbidatzen gaitu, eta ez dira faltako betiko arrakasta handiak, bertsio harrigarriak eta musika-panoraman talde maitatuenetako bat bihurtu duen jai-espiritu hori. Bihotzez interpretatutako kantak, abesteko, dantzatzeko eta irribarre egiteko sortuak. Izan ere, […]

UDAKO IRAKURLE TALDEA: «Urte urdin ihesak» («Txiliku»)

Lekeitioko Liburutegia Resurección Maria de Azkue, 5, Lekeitio, Bizkaia, España

Jesus Mari Olaizola "Txiliku"ren Urte urdin ihesak liburuari buruzko solasaldia. Sinopsia:  Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, […]

Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: «Arriaga harrigarria»

Victoria Eugenia Antzokia - (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako 2026ko Musika Hamabostaldiaren barne. Juan Crisostomo Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrenean, Musika Hamabostaldiak bilbotar musikagilea omenduko du, haren ibilbide labur baina aparta erakusten duen programarekin. Bere talentu goiztiarrak eta heldutasun musikal harrigarriak Europako lehen erromantizismoko pertsonaiarik berezienetako bat bezala berresten dute Arriaga. Euskadiko Orkestra Easo Abesbatza (Gorka Miranda, abesbatza zuzendaria) Juanjo Mena, zuzendaria Egitaraua: Juan Crisóstomo ArriagaEsklabu […]

2026ko eguzki eklipsea Euskadin: eklipsea nire herrian

Euskadiko udalerri ezberdinetan Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Abuztuaren 12an eguzki eklipsea izango da ikusgai Euskadin. Eusko Jaurlaritza salbuespenezko fenomeno hori hartzeko prestatzen ari da, ez bakarrik antolamenduaren ikuspegitik, baita zientzia —bereziki astronomia— herritar guztiengana hurbiltzeko aukera paregabe gisa ere. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren koordinaziopean, Eusko Jaurlaritzako gainerako sailak elkarlanean ari dira dagoeneko ekitaldia prestatzeko. Foru aldundiak eta udalak ere badabiltza horretan buru-belarri. Eginkizun nagusien […]

Eguzki eklipsea Chillida Lekun

Chillida Leku - (Deustu - San Pedro plaza) Jauregi Bailara, 66, Hernani, Gipuzkoa, España

Aurten, 2053ra arte berriro errepikatuko ez den fenomeno astronomikoa ikusiko dugu, eta zoragarria izango litzateke Chillida Leku bezalako ingurune paregabe eta berezi batean ikusi ahal izatea. Partekatutako une bat, ospakizun-espazio bat izatea nahi dugu, non egun horretan izango den argi bereziak eskulturak hautemateko moduan ere eragingo duen, beste nolakotasun batzuk hartuko baitituzte seguraski.