Pantxoa eta Peio: azken bira (Lesaka)

Berrio-Otxoa Ikastetxea Bilbao, Bizkaia, España

Pantxoa eta Peiok agur esango diete agertokiei 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean. Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta, beraz, bigarren kontzertu bat iragarri dute, "inor kanpoan gera ez dadin".  2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan […]

ZUTATEN

Groove Aretoa Polígono industrial Nervión, (Ballonti) Pabellón 23, Portugalete, Bizkaia, España

Irailaren 5ean, ZUTATEN taldea Portugaleteko Groove Aretoan arituko da.  

JULEN ALONSO + OINKARI

Soreasu Antzokia Soreasu Auzunea, Azpeitia, Gipuzkoa, España

Julen Alonsok, Oinkari dantza taldearekin batera, 'Haria' ikuskizuna aurkeztuko du irailaren 5ean Soreasu Antzokian.

VILLANO ANTILLANO (Santana 27)

Santana 27 - Fever - (IRUN ZUZENEAN Aretoa) Telleria, 27 (Bolueta), Bilbao, Bizkaia, España

Irailaren 5ean, VILLANO ANTILLANO Bilboko Santana 27 aretoan arituko da, Casi una Bollo Tour biraren baitan. Villano Antillano Puerto Ricoko artista ausarta eta berritzailea da, bere musikaren bidez genero-identitatearen, askatasunaren eta botere pertsonalaren inguruko mezua zabaltzen duena. Bere estiloak trap eta hip-hop doinuak nahasten ditu, eta bere letrak indartsuak eta zuzenean adierazgarriak dira. Gaur egungo eszenan erreferente bihurtu […]

Puntos de partida: «No soy exótico»

Campos Elíseos Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Bertendona, 5, Bilbao, Bizkaia, España

Dantza, antzerkia eta kabaret garaikidea uztartzen dituen obra eszeniko hibridoa da, Latinoamerikako gorputzaren aniztasuna ospatu eta historikoki haren inguruan eraiki diren estereotipoei aurre egiten diena. Umorearen, probokazioaren eta fisikotasunaren bidez, estigma ospakizun bihurtzen dugu. Erritmoa, ironia eta erresistentzia elkartzen diren inauteri kritikoa da, begirada exotizatzaileak zalantzan jarri eta gure historia berreskuratzeko.

Dantz Point Bizkaia 2026 (Getxo)

Algortako Portu Zaharra - Etxetxu Plaza Getxo, Bizkaia, España

Dantz plataformak bultzatutako eta BBKren laguntzarekin gauzatutako proiektuak 2026an hirugarren edizioa izango du, eta horrek sendotu eta zabaldu egingo du kultura elektronikoaren eta Bizkaiko ondarearen balioa nabarmentzearen aldeko apustua.  Barakaldoko Zamalanda Parkeak hartuko du programatutako lehen saioa, maiatzaren 30ean. Zikloa irailaren 5era arte luzatuko da, eta hirugarren edizioko azken saioa Getxoko Portu Zaharrak hartuko du. 2025ean bezala, Dantz […]

Arabako Plazetan 2026: «Némesis»

Argote (Trebiñu) - Plaza Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Arabako Plazetan zikloaren barruan. Némesis zirku-, antzerki- eta txotxongilo-ikuskizun bat da, non hiru antzezle beren lagun minaren bizitza berreraikitzen saiatuko diren. Lagun hori 2001ean hil zen Kataluniako kostaldeko herri turistiko batean, baldintza arraroetan. Omenaldi gisa hasten dena porrotari, kontraesanari eta boterearekiko harremanari lotutako ikerketa koral bihurtuko da. Thriller tragikomiko eta politiko honek bertigo fisikoa […]

Kontzertuan eta Irekita 2026: Julie Rouault

Santa Maria Katedrala - (Elizpea) Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Kontzertuan eta Irekita jaialdiaren barne. Julie Rouault sentiberatasun handiko abeslari eta konpositoreak fintasunak, introspekzioak eta soinu-giro zainduak markatutako proposamena garatzen du. Haren musika folk garaikidearen eta chanson-aren artekoa da, eta ahotsa eta emozioa nagusi dituzten paisaia intimoak sortzen ditu.  Baionako abeslariak euskaraz eta frantsesez abesten du, eta errepertorioak dimentsio kultural berezia eta ñabarduraz beteriko […]

Bastidako Kale Antzerkia 2026: «Mugarri»

Areizaga-Kalebarren plaza Zumarraga, Gipuzkoa, España

Antzerkia eta musika oinarri dituen Jokai Produkzioaken Mugarri ikuskizunean bi begirada, bi istorio eta leku bakarra dago, Ibardingo muga.  Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra. Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak […]

Uda Giro 2026: «Kodizia Late Night»

Aurora Abasolo parkea (Landako Gunea euria egiten badu) Durango, Bizkaia, España

Durangoko 2026ko Uda Giro - Udako Kultur egitarauaren barne.  Denboran bidaiatzeko gaitasuna duen Late Night bat, historian zehar hainbat pertsonairen istorioak kontatu ahal izateko. Gaueko telebista-saio baten formatuarekin, tragikomedia honek diru-gosearen inguruan ardazten ditu osasun publikoa eta horrek negozio-gai gisa duen zilegitasuna bezalako gaiak. Greziar tragedia moderno baten itxura duen istorio honetan, errugabe batek ordainduko […]