Herrerako Konboak

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) - (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Herrerako egoitzako ikasleek osatutako konbo-taldeen kontzertua.

Literatur solasaldiak: «Gurpilak» (Eztizen Artola)

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Alondegiko Moila Gelan) Erribera, 23, Zumaia, Gipuzkoa, España

Edu Zabalak euskaraz gidatutako literatur solasaldia Eztizen Artola Iturrarte idazlearen Gurpilak liburuari buruz. Sinopsia:  Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, […]

«Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen»

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrieta, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Elikagai ekologikoak osasungarriagoak al dira? Egia al da zukuek segundo gutxitan bitaminak galtzen dituztela? Ba al du oinarri zientifikorik haragi gorria eta gantz aseetan aberatsak diren beste animalia proteina batzuk lehenesten duen Estatu Batuetan argitaratu berri den nutrizio-piramideak? Egunero sortzen dira elikadurari buruzko zalantza berriak, eta, kasu askotan, gehien hedatutako ideiek eta sinesmenek ez dute oinarri zientifikorik.   Galdera horiei erantzuna emateko asmoz, Iker Gomez biologoak "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen" hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 25ean, asteazkenean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.¿Gomez Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktoratu aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean.  Hitzaldian, gaur egungo eztabaidetako batzuk jorratu eta elikadurari eta nutrizioari buruzko hainbat mito faltsu desmuntatuko ditu. Hitzaldi-solasaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzuliko da, nahi dutenentzat.  "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen” hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bidez.¿   Hizlaria Iker Gómez García Biologian graduatua da eta Elikadura eta Osasunean Masterra egin du (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzailea da Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan, EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa-taldearen barruan.  Laborategian, indipikutik eratorritako konposatuek obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan izan dezaketen eragin onuragarria aztertzen ari da.  

«Araba lehen alaba»

Udaletxeko areto nagusia Idiazabal, Gipuzkoa, España

Mikel Sanchez Duran eta Ariana RAC-en dokumentala. "Araba lehen alaba Arabako koadrilen testuinguruan kokatutako dokumentala da, Arabako errealitate ezberdinetara hurbilduz, euskara lurraldera berriz ekarri zuen belaunaldiari ahotsa emanez. Araba, euskarari dagokionez, […]

Korrika Kulturala 2026: «Ombuaren itzala»

Intxaurrondo Kultur Etxea - (Intxaurrondo K.E.) Felix Gabilondo Plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Patxi Bisquert zuzendariaren Ombuaren itzala (Euskal Herria) filmaren proiekzioa Intxaurrondoko Korrika Kulturalaren baitan. Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariak zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz. 33 […]

Gernikako Lekuek 2026: «Manolo Kabezabolo»

Merkurio Plaza (euria bada, Lizeo Antzokian) Gernika-Lumo, Bizkaia, España

2026ko Gernikako Lekuek jaialdiaren barne. Manolo Kabezabolo, artista punk ikonikoa, modak eta garaiak gainditu ditu bere esentzia galdu gabe, kontrakultura irreberenteeta aldarrikatzailearen sinbolo bilakatuz. Manuel Méndez Lozano, Manolo Kabezabolo izenez ezagunagoa, […]

Laburbira 2026 (Elgoibar)

Herriko Antzokia Pedro Muguruza etorbidea, 7, Elgoibar, Gipuzkoa, España

Elgoibarko 2026ko Laburbira martxoarean 25ean izango da.