«TOC» (Entsegu irekia)

Victoria Eugenia Antzokia - (Antzoki Zaharra eta) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Uikan Dantza taldeko lagunek TOC obraren entsegu irekia egingo dute, eta ikusleek lanaren sortze prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Liburutegi bateko isiltasun ordenatuan, non soinu guztiak anplifikatuta diruditen, […]

Herrerako Konboak

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) - (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren Herrerako egoitzako ikasleek osatutako konbo-taldeen kontzertua.

Literatur solasaldiak: «Gurpilak» (Eztizen Artola)

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Alondegiko Moila Gelan) Erribera, 23, Zumaia, Gipuzkoa, España

Edu Zabalak euskaraz gidatutako literatur solasaldia Eztizen Artola Iturrarte idazlearen Gurpilak liburuari buruz. Sinopsia:  Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, […]

«Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen»

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrieta, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Elikagai ekologikoak osasungarriagoak al dira? Egia al da zukuek segundo gutxitan bitaminak galtzen dituztela? Ba al du oinarri zientifikorik haragi gorria eta gantz aseetan aberatsak diren beste animalia proteina batzuk lehenesten duen Estatu Batuetan argitaratu berri den nutrizio-piramideak? Egunero sortzen dira elikadurari buruzko zalantza berriak, eta, kasu askotan, gehien hedatutako ideiek eta sinesmenek ez dute oinarri zientifikorik.   Galdera horiei erantzuna emateko asmoz, Iker Gomez biologoak "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen" hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 25ean, asteazkenean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.¿Gomez Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktoratu aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean.  Hitzaldian, gaur egungo eztabaidetako batzuk jorratu eta elikadurari eta nutrizioari buruzko hainbat mito faltsu desmuntatuko ditu. Hitzaldi-solasaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzuliko da, nahi dutenentzat.  "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen” hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bidez.¿   Hizlaria Iker Gómez García Biologian graduatua da eta Elikadura eta Osasunean Masterra egin du (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzailea da Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan, EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa-taldearen barruan.  Laborategian, indipikutik eratorritako konposatuek obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan izan dezaketen eragin onuragarria aztertzen ari da.  

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: «Ustekabeko zortea»

Baluarte Auditorioa - (Maala) Plaza Baluarte, z/g, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Haydnen eta Boccheriniren argitan, eta ilustrazioko mendearen agurrean, bi nafarrek Madrilgo musika-arloa konkistatu zuten. Blas de Laserna eta José Castel berriro gailenduko dira beren lurraldean, Aarón Zapicoren begiradarekin eta Maite […]

Literatura erromantikoaren irakurketa kluba (2025-2026): «Novia»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Klub honetan erromantikoa irakurriko dugu, irentsi, gozatu eta beren istorio liluragarriekin eszena literarioa konkistatu duten egileak deskubrituko ditugu, eta eleberri erromantikoa estereotipoetatik haratago doala ohartuko gara. Dinamizatzailea:  Marta Lobo. Saioi […]

«Soy frontera»

Aldabe Gizarte Etxea. Helduen liburutegia Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Antzezlan honetan, kolonialismoak eragindako bizipenetan lagunduko diogu protagonistari, bere nortasun mestizoaren muga ikusezinak zeharkatuko ditugu, eta bizi den lurraldeetan eta horien parte sentitzen den lurraldeetan barrena ibiliko gara. Lorena Avilés […]

Literatura solasaldia: «Farorantz»

Arotz plaza (eguraldiaren arabera Kulturate) Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa, España

Izen ematea: irailaren 15etik 21era. Izena emateko klikatu hemen. Programazioa 2025-2026 Urriak 30, eguena: ‘Hamahiru ipuin’, Luisa Carnés Azaroak 20, eguena: ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’, Unai Elorriaga Abenduak 18, eguena: ‘Fiesta: eguzkia jaikitzen da’, […]

Gasteizko Irakurle Kluba: «Arrabioen gerra»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Irakurketaren jolasa da helburua Gasteizko Irakurle Klubean; izan ere, hori baino ez da egiten: liburuak irakurri eta liburuez hitz egin. Ez dira literatur lanen azterketa jakintsuak bilatzen, irakurleen esperientzia zuzena elkarrekin […]

Allpamanda

San Telmo Museoa - (San Telmo Museoa) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Allpamanda (2023). Colectivo Tawna. Ekuador. 93 min. Agintari indigenen testigantzen eta 1980tik azken hamarkadara arte bildutako materialaren bidez, filmak Ekuadorko Amazoniako komunitateek enpresa hidroelektrikoen, petrolio-enpresen eta meatzarien mehatxuen aurrean duten […]