Dantza emanaldia: «ShowTime»

Larratxo Kultur Etxea Larratxo pasealekua, 55, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

ShowTime dantza elkartean ikasten duten talde guztien dantza-erakustaldia. Txikienetatik handienetara, agertokira aterako dira Alba Vidalen koreografiak erakustera. Ordubetetik gorako dantzaldia izango da, indar eta gogo handikoa.

«Aitatxo»

Kontzeju zaharra Mallabia, Bizkaia, España

Seme-alaba baten galeraren dolua azaltzen du ikus-entzunezkoak, aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aitaren testigantzen bidez, dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Emanaldiaren ostean, filmaren sustatzaile Anakotz […]

Musika Hirira 2026: Kamera musika

Santa Maria Katedraleko Elizpea (Gasteiz) Santa Maria plaza, z/g, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Piano ikasleen kontzertua katedraleko elizpean. Gonbidapenak eskatzeko datak: Noiztik: 2026/06/08 10:00 Noiz arte: 2026/06/16 13:00 Gonbidapenak musika eskolan jaso ahal izango dira.

Bisita gidatua Hegoalde gizarte-etxean: «Gasteizko toponimia. Gure leku-izenak»

Hegoalde Gizarte Etxea - Haur eta gazte liburutegia Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hiriburuko toponimiari buruzko erakusketa iraunkorrak antolatu dituzte Hegoalde eta Zabalganeko gizarte-etxeetan. Erakusketekin batera, hainbat bisita gidatu antolatu dira, Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazlearen eskutik. Hizlariak: […]

«KAY ROBOT»

Plaza Nagusia, Mikel Deuna plaza Idiazabal, Gipuzkoa, España

Kay txikitatik da etorkizunaren beldur. Txip, diodo eta algoritmoz beteriko etorkizuna. Baina etorkizuna ez dago makinen eskuetan, makinen eraikitzaileen bihotzetan baizik. Beraz, bere zortzigarren urtebetetzean robot eraikitzailea bihurtzea erabaki zuen. […]