CANDLELIGHT Donostia: «Las Cuatro Estaciones de Vivaldi»

Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia - (Parroquia de San Miguel Arcangel) Carlos Blasco de Imaz Enparantza, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Candlelight: Las Cuatro Estaciones de Vivaldi: egitaraua Las Cuatro Estaciones de A. Vivaldi: Primavera (Allegro, Largo, Allegro Pastorale) Verano (Allegro non molto, Adagio-Presto, Presto) Otoño (Allegro, Adagio Molto, Allegro Molto) Invierno (Allegro non molto, Largo, Allegro) La Folia de A. Vivaldi Iraupena: 60 minutu (ateak 45 minutu lehenago irekiko dira) Adina: 8 urtetik aurrera. 16 urtetik […]

Atsoak dantzan

AREETAKO GELTOKIA PLAZA (Anfiteatro) Getxo, Bizkaia, España

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza, txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bata gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zahar horietako bat. Itxuraz makalak dira, baina noranahi doazela sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz […]

ELEKTROPLAZA 2026 (Irun)

Urdanibia plaza Irun, Gipuzkoa, España

Maiatzaren 23an, larunbatarekin, ELEKTROPLAZA jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da Urdanibia plazan, askotariko erritmoak ekarriko dituen programa batekin: Eivissako house finenetik Berlingo klubetako techno kartsu eta biziraino. Programan bikain uztartu dira nazioarteko figura ezagunak eta gure inguruko talentu hasi berria, eta gaur goizeko aurkezpenean Sandra Caballero Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkariak nabarmendu duenez, «hirugarren edizioaz ari bagara, jaialdi arrakastatsu batez […]

«Fotozines Frankestein»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Pablo Porlán argazkilariak fotozinearen garapenaz hitz egingo du STM-GCBC argazki-liburuen bilduma oinarri eta adibidetzat hartuta. Hitzaldiaren izenburu osoa: Fotozines Frankenstein: cultura fanzine, auge del fotolibro y prácticas low-tech en la Colección STM-GCBC.  2000ko hamarkadaren hasieratik, fotozinea fanzinearen oinordeko gisa nola garatu den azalduko du Pablo Porlánek. Horretarako, STM-GCBC Bildumako fotozinetara hurbilduko da hizlaria, bultzada fanzineroaren eta argazki-liburuaren gainbeheraren […]

Bisita gidatua: «Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora»

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bisita komentatua Kutxa Fundazioa Kubo aretoan 2026ko maiatzaren 24 arte ikusgai dagoen Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora erakusketara. Sarrera doan; aldez aurretik izena eman behar da.

Soinu-topaketak: «Elena Asins. Egitura, Espazioa, Denbora»

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Soinu-topaketak: musikaren bidez Elena Asinsen obrara eta pentsamendura hurbiltzea, Gorka Alda konpositorearen eskutik. Erakusketaren bisita hiru alditan:  Artistaren eta konpositorearen arteko lankidetzaren aurkezpena. Konpositoreak bere soinu-piezen sorkuntza-prozesua azalduko du. Bisita gidatu labur bat erakusketan, hautatutako obra batzuen musikaltasuna eta soinu pertzepzioa ardatz hartuta. Soinuzko bisita: ikusleek aretoak miatu ahal izango dituzte, Elena Asinsen obrarako berariaz […]

Basauriko Ahots-musika Topaketak 2026: Basauri Koral Elkartea + Ugaoko Sarea Abesbatza

Social Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Nagusia, 2, Basauri, Bizkaia, España

Aurten, Basauri Koral Elkarteak 80. urteurrena ospatzen du. 75 urte bete zituztenean pandemia betean geundenez, ezin izan zuten merezi bezala egin. Hori dela eta, aurtengo BATak (Basauriko Ahots-musika Topaketak) herriko abesbatzak lehenetsiko ditu. Aurtengo kontzertuak abesbatza hauen eskutik etorriko dira: Piloñesa Abesbatza (Asturias), Zirzira, Soinu Bidea (Basauri), eta Basauri Koral Elkartea, Ugaoko Sarea Abesbatza, hari-musikari, […]

Gasteizko Txistulari Gazte Eguna 2026

Uraren Lorategi Sekretua Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Gasteizko 2026ko Txistulari Gazte Eguna maiatzaren 23an izango da. Kalejira 11:00 Gynkana 11:45 Mini kontzertua 12:30 Dantzaldia 13:00

Haur zinema: «Coco»

Aiete Kultur Etxea - (Aiete K.E.) DK. Aiete pasealekua, 63, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Lee Unkrich eta Adrián Molina zuzendarien Coco (AEB) filmaren proiekzioa.  Migel gaztearen ametsa musikaren mito bihurtzea da, familiak debekatu arren. Bere idoloa Ernesto de la Cruz da, Mexikoko musikari eta abeslari ezagunena. Miguelen pasioak "Hildakoen Lurralde" -an sartzera eramango du, eta han ezagutuko du bere familiaren benetako ondarea.